Oitturri baserria (eu)

    From Sorapedia
    Oitturri / Oriturri
    Lizarriturri?
    Oitturri baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Oriturri
    Bailara Txurruka
    Altuera 465
    Hedadura 9,6 km
    Kaletik 5,5 km


    Bertako familia

    Ez da inor bizi.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Izenak inguruko iturri bati aipamena egiten omen dio.

    Agian Lizarriturri baserria izan zitekeen, XVIII mendean Egotzako Juan Artolazabal "zaharrak" Egotzako lurretan eraikia Maria Ana de Aguirrezabalekin ezkonduta zela.

    1766 urtean Udalen osaketa legez aldatu zenez, 1776 urtean 16 lagunek Udalari eskatu zioten milarista moduan onartzeko, norberak bere "etxea" jarriz berme gisa, eta Udalak onartu zituen (1776/10/13). Tartean Joseph de Argárate Egoza zen, Egotza eta Lizarriturri baserria (eu)|Lizarriturri baserriak aurkeztu zituela.

    1793 urtean Juan Artolazabal "zaharrak" baserria Juan Artolazabal Egoza y Aguirrezalbal semeari laga zion testamentuan, Egotzakin batera[3].

    Juan de Artolaçaval Egoza hau hil zenean, oinordekoek uko egin zioten utzitako ondareei eta bai Egotza zein hari itsatsitako Lizaryturri eta Alzaoleaga nagusia Antonio de Unamunori saldu zizkioten[4].

    XIX mendeko zerrendetan Oriturri izenpean agertzen da.

    1853.ean Juan Maria Ariznabarreta zen Oitturriko maizterra. Urte hartako udan egundoko txingorrada izan zen, batez ere Txurruka bailarako lurrak kaltetu zituena. Gipuzkoako Aldundiak 1.500 erreal koarto bidali zion Soraluzeko Udalari kaltetuen artean banatzeko, eta Juan Maria Ariznabarretari 190 erreal koarto eman zizkion.

    Gaur egun baserria hondatuta dago, pareten hondarrak besterik ez dira geratzen.

    Salogoeneko elektretxea Oitturiko urek mugitzen zuten sasoi batean: nahiz eta ibaiaren alde banatan egon, Irukurutzetako errebuelta parean tutu handia antzeman daiteke ibaia zeharkatzen duela; Oitturritik jaisten ziren ura tutu honen bidez erreka bestekaldeko ubidera pasatzen zen, handik elektretxera eramateko.

    Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[5]:

    ORITURRI, Txurruka ballarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
    (ORITURRI: cas. del valle de Churruca, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Placencia).


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (65. orrialdea)
    2. Soraluze. Monografía histórica. (247 orrialdea)
    3. Juan Artolazabal zaharraren testamentua Juan Artolazabal Egoza y Aguirrezabal semeari aipatutako baserria utzi diola "fabricada durante su matrimonio con dicha Maria Ana de Aguirrezabal en los pertenecidos de la misma casería de Egoza" (Soraluzeko Udal Artxibategia 1793/12/08).
    4. "...caserías de Lizaryturri y Alzaoleaga mayor que son a ella anejas" (ACSAP-SSAKA, Astigarragako Agustinak 1691/05/12). (KONTUZ! Data hau ez omen dago ondo).
    5. Diccionario de Madoz. Madrilgo Unibertsitate Konplutensea (Universidad Complutense de Madrid)