Eskudelak jolasa (eu)

    From Sorapedia
    Revision as of 22:44, 17 April 2019 by Jcao (talk | contribs)
    (diff) ← Older revision | Latest revision (diff) | Newer revision → (diff)
    Izena/k Eskudelak / barandilak
    Tokia Eliz ataria, Txurrukengo 4. zenbakiko barandillak, Plaza Barriko eskilarak…
    Materiala Ez da behar
    Adina 10 urtetik aurrera
    Partaideak 5 eta 10 arte


    Jolas sinplea da, harrapaketa jolasa, Maria trebolinaka estilokoa.

    Jolas hau eskudelak[1] dauden edozein lekutan jolastu daiteke: Txurrukengo 4. zenbakiko barandillak, Udaletxe atzekaldean Frontoiko aldaparen hasieran, Plaza Barriko eskilarak… Baina Soraluzeko eliz ataria oso toki egokia da, eskailerak eta altuera ezberdineko guneak daudelako.


    Eliz atariko eskudelak edo barandilak (La Voz de España)

    Hasiera

    Harrapatzailea edo paga zotz egiteko kanta baten bidez egiten zen.

    Harrapatzailea pagatokira joaten zen, eta bertan hamar arte zenbatu, gainontzekoak beren lekuetara joaten ziren bitartean. Pagatokia beheko zutabe bat izaten zen, erdikoa edota ezkerrekoa.


    Eskudelak edo barandilak (Arantza Ezeiza Cuesta)

    Arauak

    Arestian esan denez, Maria trebolinaka jolasaren antzekoa da, baina Plaza Barriko harmaila beharrean Eliz atariko eskudelak erabiltzen dira.

    Pagak beste edozein harrapatu behar du; harrapatzeko ukitzea nahikoa da. Baina harrapatzaileak ezin ditu eskudelak igaro edota saltatu, buelta eman beharko du alde batetik bestera; libre daudenek, berriz, barandilen gainetik salto egin dezakete harrapatuak ez izateko.

    Horregatik, pagak korrika azkar egin beharko du libre daudenak harrapatzeko; eta batez ere eskudelak igotzen ari diren momentuez baliatu, ez dela oso erreza eta: altuera handiko pareta gainditu behar da horretarako.


    Bukaera

    Pagak inor harrapatu ezkero (harrapatzeko nahikoa da ikutzea), beste hau izango da hurrengo harrapatzailea, hurrengo paga.

    Pagatokira joan behar zen aurretik, han hamar kontatu eta jolasa hasten zen berriro.


    Taktikak

    Askotan libre daudenek, eskudelak igarotzea elkarri galarazten diote, zailtasuna areagotuz, horregatik da garrantzitsua partaide kopurua 8/10 artekoa izatea.

    Eskudelak alde batera era bestera pasatzerakoan kontuz ibili behar da erorketekin, minik hartu gabe.


    Erreferentziak

    1. Eskudela. Barandila