Galipota (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Osatu barik}} ==Kokapena== Galipot-a Santa Ana kaleko goiko aldean dago, antzinako Kalegoeni dakogion zatian hain zuzen. Gaur egun oso estua da, 2-4 metro, eta 45 metro...)(r)en berrikusketa, ordua: 20:20, 19 azaroa 2017
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Kokapena

    Galipot-a Santa Ana kaleko goiko aldean dago, antzinako Kalegoeni dakogion zatian hain zuzen. Gaur egun oso estua da, 2-4 metro, eta 45 metrotako luzera dauka.

    Hegoaldetik etxeak ditu, Santa Ana kaleko bakoitiak hain zuzen. Gara batean, denak Galipoterako irteera zuten, baina denboraz sarrera batzuk desagertu dira. Iparraldetik Frontoiko aldapa dauka, eta Frontoirako eskilarak ere. Kale bukaeran Santa Anarako pasabide estalia dago.

    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    1343. urtean Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuenean, eta harresiak eraikitzeko, Galipota hiribildu barruan geratu zen. Etxeek atzekaldean duten irteerak kontutan hartuta, bertan ortuak izango ziren, etxe bakoitzak berea.

    1666 urtean elizataria egin zenean, ortuen zati handi bat hartu zuten berau eta irispideak egiteko. Eta XVIII mendeko bukaeran frontoi berria egin zenean, bertarako bi eskilarak eusteko horma sendoa eraiki zuten, lau bat metrotako pasabidea uzten.

    Gerora, XX mendean, kalea asfaltatu zutenean (harria jartzea ez zuen merezi eta) jendeak Galipot izena eman zion.

    Azkenik, 1959-60 urtetan, frontoiko Eskola Nazionalak eraiki zirenean frontoiko aldapa ere egin zen, horretarako elizatariaren ertza jaten eta Galipotaren lehen zatia nabarmen estutzen. Aldi berean parrokiaren berogailu sistema aldapa azpian ezarri zuten.


    Santa Ana kaleko zenbaki bakoitiak

    1. zenbakia

    Udaletxea. Hasieran Galipoterako irteera ez bazuen ere, Bake Epaitegirako sarrera egin zioten. Kalea baino pare bat metro gorago zegoenez, eskipara bikoitza egin zioten.

    XX mendearen bukaeran eskilara kendu eta atea itxi zuten, bere ordez lehioa jarriz. Atea ixteko erabili zituzten harriak beste nunbaitetik ekarriak dira, inskripzioa dute eta.

    3. zenbakia

    Etxea berria egin zutenean atzeko sarrera mantendu zuten, baina lokal komertzial batentzat. Azken urteotan Garmendia ileapaindegia egon da, baina 2016-tik itxirik dago.

    5. zenbakia

    Etxea berria egin zutenean atzeko sarrera itxi zuten.

    7. zenbakia

    Irteera gordetzen du.

    9. zenbakia

    Irteera gordetzen du.

    11. zenbakia

    Irteera gordetzen du.

    13. zenbakia

    Irteera gordetzen du. Etxe hau Kalegoeneko azkena da eta, beeraz, garai batean harresi sistemaren partea zen.


    Zenbaki bikoitiak

    Lurraren egitura dela eta, etxe guzti hauek sotoa daukate, eta erreka aldera terrazak (garai bateko ortuak). Hasiera batean solairu batekoak edo bikoak ziren, baina gerora hazi ziren: gehienak hiru, lau edo bost solairukoak dira, 14. eta 16. zenbakiak ezik. Erreka aldetik gehienak galeria dute: hasieran egurrezko balkoia, komuna albo batean zutela, gero balkoia zabaldu eta itxi, eta azkenik etxe barrura ekarri.

    Kalearen beste aldeko etxeekin alderatuz, zenbatik bikoitia dutenak askoz estuagoak dira. Eraikitzeko orduan ere osagai arruntak erabili zituzten: egurra eta adreiluak; harria, izatekotan, sotoetan eta behe solairuan bakarrik. Jauregi etxea kenduta (gaur eguneko Abadetxea), etxe eskasagoak dira.


    2. zenbakia

    Etxe honek Labaderogain aldera ere ematen du, bertan dauka sarrera.

    Sarreratik ezkerraldea Alejo Artolazabalen harategia egon zen. Gaur egun marimar harategia dago. Eskuman, aldiz, Marcial Txurrukaren (Muneta) drogeria, eta gero Bergarako Bolintxok okindegia zabaldu zuen.

    4. zenbakia

    ...


    Etorkizuna

    2016 urtean Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (Plan General de Ordenación Urbana) onartu zen.

    Bertan planifikatutakoa gauzatzen bada, Santa Ana kalearen azken zatia goitik behera aldatuko da: Errekaldeko zubitik Oleako zubiraino dauden etxe eta tailerrak bota, etxe berriak egin erreka eta trenbide artean, Santa Ana kale berria erreka aldetik ekarri, Errekaldeko zubia bota eta berria eraiki pixkat gorago.


    Erreferentziak