Jauregi etxea (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Jauregi etxea / Enparan / Abadetxea
Jauregi etxea. Ikuspegi orokorra.jpg
Estiloa Barroko-Neoklasikoa
Mendea XVIII
Kokapena Kalebarren
Mota Arkitektura


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Kokapena

(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

Loading map...


Azalpena eta historia

1688 urtean Sebastián de Jauregui y Loyola jaunak Jauregitarren maiorazgoa sortu zuen.

Hurrengo mendearen bigarren erdian jauregi-etxea eraiki zuten, Loiola etxearen ondoan. Harri landuz eta itxura batekoa egin zuten, transizio barroko-neoklasikokoa.

Zubi nagusira ematen duen ertz batean armarri narriatua dauka, dagoeneko elementu dekoratiboak baino nabari ez zaizkiona; animaliak agertzen dira, lehoiak ala otsoak segururena. Ezin esan Jaurregitarren armak errepresentatuko zituen, ala Azpeitiko Enparandarrenak; izan ere, horiek izan ziren eraikuntzaren antzinako jabeak eta eragileak.

Egun Abadetxea da[1]. Herrian uste izan da emaileak Soraluzeko elizari etxea utzi nahi ziola testamentuan, baina idatziz jasotzerakoan Soraluzeko hitza desagertu zen... eta ordutik Donostiako Elizabarrutia da jabea.

Gaurdaino bertako hainbat erakunde hartu ditu bere barnean; lehena, Sociedad de Amigos zeritzon erakundea izan zen; beheko solairua okupatzen 1859an hasi zen.


Erreferentziak

  1. Bada beste etxe bat Abadetxea izenekoa, Kalebarren 6 zenbakian. Segururena aurreko abadetxea izango zen.