Gizaburua trikuharria (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Jcao wikilariak «Gizaburuaga tumulua (eu)» orria «Gizaburua tumulua (eu)» izenera aldatu du)(r)en berrikusketa, ordua: 01:14, 12 azaroa 2016
    Gizaburua / Gizaburuaga
    Gizaburua 01 (Gipuzkoako ondarea).jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea
    Kokapena Elosua-Plazentzia Estazio Megalitikoa
    Mota Trikuharria


    Azalpena

    Soraluzeko udalerrian dagoen trikuharria, Elgoibarreko mugan. Tumuluak 7 metrotako diametroa eta 80 zentimetrotako altuera ditu.

    Erdian 2-3 metrotako diametroa eta 45 zentimetrotako sakonera dituen kraterra dauka, bertan 100 x 60 zentimetrotako harlauza daukala. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.

    Indusketan ez zen inolako material arkeologikorik aurkitu.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.

    Ikerlarien esanetan orduan bost harlauza zituelarik: haietako bat erdian zutik omen zegoen erdian, E-M norabidean, eta gainerakoak tumuluan zehar sakabanatuta.

    Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen.


    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak

    Kokapena

    Atxolineko haitzen altuaren ondoan (805 metro itxaso gainetik), toki ikusgarri batean, izen bereko trikuharria kokatzen da. Tontor honetatik Izarraitz, Ernio, Andutz, Irimo, Aizkorri, Zaraia, Udalatx, Anboto, Gorbea, Oiz, Santa Eufemia, Arno eta Soraluze, Elgoibar, Bergararen zati bat eta harutzago, mendebalderutz, Durangoko hiribildua.

    Handik antzematen genituen, osotasunean, aldapa azkarrak, sakanak, haitzarte estuak eta lurraren beste mila gorabehera; noizean behin agertzen diren ohian itxiekin piztien kabi eta gaizkileen gordelekurako eskualde oso aproposa osatzen oi dutela. Hala ere, mendi honen azpian Soraluze, Elgoibar eta beste herri batzuk kokatzen dira, industria eta arteetan gizon saiatu eta azkarren bizileku.

    (hemen Txandruaren historia tartekatzen dute)

    Tamaina eta indusketa

    Trikuharriren mugak ezin dira antzeman, inguruko harri multzoa oso beheratuta eta nahastuta dagoelako.

    Gainera (urrezko idinarruaren sinismenak irauten dira eta) altxor bilatzaileak ez omen daude lo, inguruetan jentilen hilobiak berriro aipatzen direla, gure ikerketak direla eta. Asuntua zera da, zortzi egunetik hona trikuharri hau berriro arakatu eta nahastu dute. Apaltasun itxuraz langileei galdetu diegu ea inguruko herrietan aberats azkarren bat aipatu den azken egunetan: ezetz erantzun digute.

    Tumulu erdian harlosa bat agertzen da, zutik, 1,80 metrotako luzeera, 90 zentimetrotako altuera eta 20 zentimetrotako lodiera duena, ekialde-mendebalde orientatuta. Beste lau harlosak tumuluaren gainean daude, trikuharriaren ganbararenak segururena.

    Ipar mendebaldetik argazkia hartu genien hondakinei (11. argazkia).

    Indusketan ez zen ezer interesgarririk agertu, eta Iruiya trikuharrira jaitsi ginen, Sabua tumulutik pasatzen.


    Erreferentziak