Gizaburua trikuharria (eu)

    From Sorapedia
    Gizaburua / Gizaburuaga
    Gizaburua 01 (Gipuzkoako ondarea).jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea Neolito-Brontzea
    Kokapena Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa
    Mota Trikuharria


    Azalpena

    Soraluzeko udalerrian dagoen trikuharria. Irukurutzetara igotzen den bideska eta Urteaga Zelaiarantz igotzen diren bidegurutzetatik gertu, itsas mailatik 764 metrotara. Iruiya trikuharria 450 metro hego-ekialderantz dago.

    Nahiz eta jatorrizko izena Gizaburua izan, monumentu moduan erregistratzerakoan Gizaburuaga izena erabili zuten (agian Bizkaiako Gizaburuaga herriarekin nahastuta) eta azken urteetan bi formatan azaltzen ari da.

    Tumuluak 10 metrotako diametroa eta 30 zentimetrotako altuera ditu, erabat nahastua eta zulo ugarirekin bere barnean. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.

    2016 urteko indusketan zista baten harlosa aurkitu zuten, ekialde-mendebalde orientazioa duena.


    360 gradutako ikuspegia (Jose)

    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Gizaburua 3Dtan (Stoa & Degebesa)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Historia

    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak (1921)

    Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921 urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.

    Egoera tamalgarrian zegoenez, ikerlari hauek albo batera utzi zuten.

    Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia liburuan jasotakoa:

    Iduiya trikuarriaren 200 metrotara ipar-mendebalderuntz. Neurriak eta kanpo itxura Sabua tumuluaren antzekoak dira, eta goian aipatu dira.
    Egoera tamalgarria zela eta, ez genuen uste induskatzeak merezi zuenik.

    Izendapena (2003)

    Eusko Jaurlaritzak 2003eko ekainak 24an kalifikatu zuen.

    Arbasoak egitasmoaren indusketak (2016-2017)

    Sarrera nagusia: Gizaburua tumulua. Indusketak (eu)

    2016 urteko otsailean Soraluzeko Udalak Gizaburua inguruko sailak erosi zituen, eta hurrengo bi irailetan (2016 eta 2017) Aranzadi Zientzia Elkartekoek indusketak egin zituzten. Aranzadik, Barandiaranen eta Egurenek uste zutenaren kontra, estazio megalitiko osoan baino material gehiago aurkitu zuten, eta oso kalitate onekoak gainera: giza hezurrak, zeramika-puxkak eta, batez ere, Brontze Aroko bi errauste.

    Erreferentziak