Historia. Hiribildu berrien garaia (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Argitaratzen}} ==Hiribildu berriak== XII. mendean hasi ziren hiribildu berriak sortzen. Mende honetan eta hurrengoan gehienak sortu ziren aurretik zeuden herrixkei hiri...)(r)en berrikusketa, ordua: 23:57, 26 abuztua 2022
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!

    Hiribildu berriak

    XII. mendean hasi ziren hiribildu berriak sortzen. Mende honetan eta hurrengoan gehienak sortu ziren aurretik zeuden herrixkei hiri gutuna ematerakoan, baina XIV. mendean gehienak hutsetik sortutakoak ziren.

    Hau da Gipuzkoan sortutako erdien kasua (%48a), baina Placencia de Soraluce sortzeko bi herrixka erabili zituzten: Herlaibia eta Soraluce. Dena dela, hiribildua sortzerakoan gizarte egitura goitik behera aldatzen zen.


    Itsasertzeko hiribilduak, itsas merkataritza sustatzeko

    Itsasoko merkataritza...

    Milurteko berriarekin Kantauri itsasoan merkataritza loratu zen. Pirata normandoak desagertuta, eta teknika berriez baliatuta, kabotaje nabigazioaAipamen errorea: Closing </ref> missing for <ref> tag.

    Jauntxoei kontra egiteko, Gaztelako erregeek hiribilduak antolatzeari ekin zioten berriro, baina helburu oso desberdinekin: Monreal de Deva (Deba 1296), Santa Cruz de Salvatierra (Azpeitia 1310), Villa Nueva de Oyarço (Errenteria 1320), San Martin de Iraurgi (Azkoitia 1324) eta Ondarroa (1327) eta Salinas de Leniz (Leintz Gatzaga 1331).

    Bitartean, Soraluze herrixka Markinako merindadean zegoen, jauntxoen eskuetan.


    Krisiaren irteera

    Orokorrean, krisi honen eraginez Araba eta Nafarroa atzean geratu ziren. Baina Euskal Herriko ipar isurialdean hobeto eutsi zioten krisiari eta, batez ere, azkarrago errekuperatu ziren. Horretarako itsasoko nabigazioa ezinbestekoa izan zen: nahiz eta Araban, Nafarroan edota Gaztelan oso uzta txarrak izan, Europatik zetorren "itsasoko ogia".

    Krisi honen azken ostikada Izurri Beltza izan zen. Euskal Herrira 1348. urtean heldu zen, eta hiru biztanletik bat hil omen zuen. Toki batzuetan gogorrago jo zuen: Nafarroan, esateko, bitik bat hil zen.

    Ezbehar hau, aldi berean, jopuentzat bizi baldintzak hobetzeko aukera izan zen: jauntxoek menpekoak behar zituztenez, eta hauetakomasko eta asko hil zirenez, bere lurretatik ihes ez egiteko kapareak baldintzak malgutzera behartuta egon ziren.


    Burdinolak

    Burdina aspalditik lantzen zen Euskal Herrian, baina erabilitako teknologia (haizeolak) ez zen oso emankorra, eta ekoizpena eskasa zen, kalitatean zein kopuruan.

    Baina XIII. eta XV. mendeen artean iraultza modukoa gertatu zen. Alde batetik, uraren energia erabiltzen hasi ziren, eta burdinolak Gipuzkoa osora zabaldu ziren; ondorioz, ekoizpena asko handitu zen. Bestetik, teknologia berriak zabaldu ziren, oso burdin ona sortzen ahalbidetu zutena.

    XVI. mende hasieran, berriz, martineteak[1] sortu ziren, burdinola nagusietan sortutako totxoak luzatzeko. Soraluzek bi ezaugarri zituen burdinolak sortzeko: mendiko erreka ugari eta oparoak alde batetik, eta aldapak (Gipuzkoa osoko herri aldapatsuena da). Beraz, oso toki egokia zen burdina lantzeko.

    Honetaz gain, lehengaia landu beharrean, arma zuriak ekoizten hasi zen, inguruko herrien modua; hau da, balio erantsia handiagoa zen. (Zaharrenak aipatu hemen)


    Erreferentziak

    • La evolucion del hábitat y el poblamiento en el País Vasco durante las Edades Media y Moderna. Álvaro Aragón Ruano (Domitia, 2011).
    • Erdi Aroko euskararen historia kanpotik eta barnetik (Historia apur bat). Urtzi Reguero Ugarte (Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 2021).
    • La formación de las villas en Guipúzcoa. Mariano Ciriquiain-Gaiztarro (Revista de Administración Local 1947).
    1. Burdinola txikiak edo tiraderak.