Historia. Hiribilduaren sorrera (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!

    Aurreko urteetako egoera

    Soraluzeko biztanleak

    XIV. mende hasieran, biztanle gehienak Soraluzeko herrixkan biltzen ziren, Deba ibaiaren eskumako ertzean eta Ibaizabal ibiaren ondoan. Biztanle hauek aurreko mendeetan jaitsi ziren Ezoziako herrixkatik ibai ondora.

    Beste gune bat Herlaibia zen, hau ere ibi baten inguruan sortutakoa, Erlei errekaren ibia hain zuzen. Soraluze baino txikiagoa zen, eta biztanleak Soraluzekoak baino sakabanatuagoak bizi ziren. Deba ibaiarik gora Osintxuko herrixka zegoen, hau ere beste ibi baten inguruan sortua.

    Azkenik, mendietako bordetan bizi zirenak zeuden. Abeltzaintzan aritzen ziren, batez ere behiak eta txerriak zituzten. Gaur eguneko Eibar eta Elgoibar udalerrietan ere jendea antzera bizi zen, bordetan sakabanatuak.

    Lehenengo udalak

    Placencia de Soralucek hiri gutuna hartu baino lau urte aurretik (1339) Soraluzeko herrixkak bazuen alkatea, Pedro Ruyz de Aguirre izenekoa.

    Ordurako soraluzetarrek elkarrekin bildu ziren estutzen zituzten arazoak konpontzeko asmoz, batez ere kapareen bortizkeria. Eta bide honetan hiribildua bihurtzea ezinbestekoa zen. Modu honetan legea (eta erregea) alde izateaz gain, gainontzeko hiribilduen laguntza ere lortuko zuten.

    Kapareak eta leinuak

    Soraluzeko elizari monastegia esaten zioten, apezpikuak ez zituelako errentak kontrolatzen. Soraluzeko kasuan, patroia Gaztelako erregea zen[1]. Baina 1267. urtean Gaztelako Alfontso Jakintsu erregeak Elgoibarko Olaso etxeko jauna zen Lopez de Ganboaren eskuetan laga zuen patronatua. Et Lopez de Ganboa hiltzerakoan, oinordekoek jaso zuten patronatoa.

    Honek esan nahi du olasotarrak Soraluzeko jauntxoak zirela, zeharka bada ere: Soraluzeko nekazari eta abeltzain guzti guztiek ordaindutako “hamarrena” beraiek jasotzen zuten eta.

    Baina Soraluzeko jauntxoak izanagatik, ez ziren herrian bizi izaten, Elgoibarren baizik. Inguruan beste ganboatarrak baziren: Balda (Azkoitia), Jaolaza (Elgeta)... Baina oinaztarrak ere: Irure (Soraluze), Unzueta (Azitain), Ozaeta (Bergara), Gabiria (Bergara)...

    Iruretarrek bi bide nagusiak kontrolatzen zituzten: Bizkaiatik Gipuzkoarakoa Iruren bertan, eta Arabatik Debarakoa Atxuri parean. Honetaz gain, Arregitarrek zein Espillatarrek ere azken bide hau "zaintzen" zuten, beraien dorretxeak bideondoan eraikita.

    Leinu borrokak sortu zirenean, bi leinuek gogo bizia izan zuten hiribildu berrietan eragina izaten. Soraluzen, jauntxoak ganboatarrak izanik, oinaztarrak saiatu ziren elizaren "hamarrenak" kentzen, eta haietako bat hiribilduan bertan sartzen.


    Markinako lurraldeko hiribildu berriak

    XIV. mendeko krisia pasata, Gaztelako erregeak berriro ekin zioten hiribilduak sortzeari. Eta hurrengoak Markina ingurukoak izan ziren. Arrazoia, probintzien arteko muga izanik, bertako jauntxoek alde batetik bestera pasatzen zirela lapurretak egiteko. Bertakoen bizilagunen kalterako izateazgain, Arabako lautadatik itsasorako bideari ere eragiten zion, merkataritza oztopatuz.

    Horregatik, 1335. urtean hasi ziren inguruko herrixkei hiri gutunak ematen eta, garrantzitsua zena, jauntxoen azpitik askatzen erregearen menpera ekartzeko. Lehena Elgeta izan zen (1335 “…en la puebla nueva que se face en los campos de Maya, a la cual puebla ponemos nombre Elgueta, que es frontera de Vizcaya…”); eta Deba gero (1343).

    Urte hartan bertan Markinako merindadekoak etorri ziren, beti aurretik zeuden herrixkak aprobetxatuz: Placencia de Soraluce lehenik (1343), eta hiri urte geroago (1346ñ) Villanueva de San Andres (Eibar) eta Villamayor de Marquina (Elgoibar).

    Azkenik, Tello Gaztelakoak (Pedro I.ren erregearen anaiordea eta ezkontzaz Bizkaiko Jauna) Markina bera sortu zuten (1355) geratzen zen barrutian. Izena, lurraldearena eman zioten. Eta hurrengo urtean Elorrio (1356).


    Soraluzeren sorrera

    Iturriak

    Soraluzeren sorrerari buruzko xehetasunak jakiteko ez dago iturri zuzenak. Alfonso XI. erregeak emandako hiri gutuna aspaldi desagertu zen, segururena Eibarko bonbardaketan (1937. urtean). 1936. urtean don Polik Soraluzeko Udal Artxibotik hainbat agiri eroan omen zituen Eibarko bere etxera, Soraluzeko historiari buruz ikertzeko asmoz. Gerra sortu zenean, esin izan zuen agiriak bueltatu eta, 1937ko apirileko bonbardaketan etxea erre zenean, eroandako agiriak ere erre ziren.

    Esteban de Garibai arrasatearrak, berriz, 1571. urtean Los XL libros del Compendio historial de las chronicas y universal historia de todos los reynos de España argitaratu zituen, eta bertan aipatzen du Soraluzeren sorreran.

    Elgoibar sortu zuteneko hiri gutuna, berriz oraindik gordetzen da (1376), eta Garibairen aipamena ere. Eibarko hiri gutuna, berriz, aspaldi galdu zen; Soraluzeren kasuan moduan, Garibairen Compendio historialera jo behar da ezer jakiteko.

    Iturri hauek alderatzen eta estrapolatzen, Soraluzeren sorreraren ideia argia osatu dezakegu.

    Algecieaseko setioa

    1341. urtean Gaztelako Alfonso XI.ak al-Ŷazīra al-Jaḍrā setioa[2] prestatzen hasi zen. Alfontso XI.aren poemak gero jasoko zuenez:

    El alcaçar muy rreal, fermoso commo rrobi,
    Torres de canto e de cal, las mejores que yo bi,
    Anartes con sus saetas, almenas bien apostadas,
    Muy peligrosas barreras, cartauas muy bien labradas,
    Dos billas son de grand brio, e están en tierra fiel
    Por entre couas un rrio, que llaman rrio de la Miel.

    1342. urtean setioa hasi zen, soldadu asko bilduz. Gaztelarrez gain, aragoiarrak, portugaldarrak eta Genovakoak.

    Geztelarrekin batera gipuzkoarrak ere baziren, Beltran Velez de Guevara y Haro (Oñatiko kondea) ganboatarraren aginpean. Bi urte geroago Algeciras harrzea lortu zuten (1344).

    Placencia de Soraluceren hiri gutuna

    Urte hartako urriak 15ean Placencia de Soraluce sortzeko hiri gutuna eman zuen. Guvantesen hiztegian 1802 urtean jasotzen denez:

    Setio horretan (Algecirasekoa), Alfontso Erregeak Gipuzkoako probintzian beste herri eta hiribildu bat sortzeko agindu zuen, Deba ibaiaren ertzean, Soraluze eta Herlabia izeneko landa lurretan, eta agindu zuen Soraluzen bizi ziren Markinako gizonek eta Herlabiako sorotan bizi zirenek egin zezatela Placencia izeneko herri eta hiribildu hori.Bere mugak eta Logroñoko hiriaren forua eman zizkion, 1381. urteko urriak 15ean Algeciraseko errege kanpamenduan, Kristo jaio osteko 43.ean, igorritako agindu baten bidez, Sancho Mugarra bere idazkariaren aurrean eta Gipuzkoako Merino Nagusia Beltran Velez de Gebara izanaz, probintzia bereko jendearekin setio luze honetan Alfontso Erregea lagunduz ari zena.Azken honek zera agindu zuen, hiribildu hori hesitu eta dorreak egin, eta Eliza jaso, eta Elgoibar eta Mendaroraino Markina esaten zitzaiola

    Hiribildu hau Gaztelako errege Alonso XI jaunaren aginduz 1337an sortu zen, Soralucen bizi ziren Markinako gizonek, garai hartan bailarako izena, eta Herlaibia-ko tokian bizi zirenek herri hau sortzeko, Placencia izendatuz, eta hesitzeko eta eliza bertan egiteko: Logroñoko forua eman zien biztanleei, eta herriari behar zituen mugak. Eta hau dena Algeciraseko Errealean 1281 aroan, 1343 urteko urriak 15ean emandako pribilegioz, Gipuzkoan merino nagusia Beltran Velez de Guevara zela, probintziako jendeez errege zerbitzuan zela aipatutako plazaren setioan.

    Algeciras hartzeko erregeak bildu zituen tropen artean Gipuzkoako saldoa zegoen, probintziako merinoa zen Gebarako Beltranek agintepean, eta tartean soraluzetar batzuk omen.

    Sortzeko arrazoiak

    Batzuen arabera, soraluzetarrek erakutsitako adorea saritzeko erregeak hiri bildua sortzeko hiri gutuna eman zien… baina gauzak ez ziren honen politak izango. Gaztelako erregeari Debarroko erregebidea babestea interesatzen zitzaion, eta bertako jauntxoen boterea apaltzea; Bergara eta Elgeta eratuta, hurrengo herrixka Soraluze zen, eta hiri gutuna eman zion; gero, beti itsaso aldera mugitzen, Elgoibar eta Eibar etorri ziren.

    1346ean sortuak. Zer zuten amankomunean Eibar eta Elgoibarrek Soraluzekin Baina hiria sortu zuen bertako biztanleek eskatuta (eta ez erregeak bultzatuta).

    Soraluzeko forua

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Beste herri eta hiri askoren moduan, Logroñoko forua eman zion. Foru honek hirubilduko biztanleen eskubideak eta betebeharrak zehazten zituen, jauntxoen nahikerietatik askatuz.

    Hurrengo urteak

    Izurri beltza

    Soraluze sortu eta bost urteetara (1348) izurri beltza etorri zen. Nafarroan biztanleen %50tik %70ra hil omen ziren. Soraluzen ez zen hilgo askoz gutxiago.

    Hala ere, ez zen berez desagertu. Nafarroan 1361-2, 1373-4, 1382-3, 1387 eta 1395 urteetan. XV., XVI. eta XVII. mendeetan berragerpenak ere errepikatu egiten dira XVIII. mendera arte, guztiz desagertzeko Euskal Herrian. [3].

    Kapareak hiribilduaren barruan

    Soraluzeri hiri gutuna eman eta gero, Loyola izeneko zaldun bati (Juan Pérez de Loyola eta Gil López de Oñaz-en anaia, nahiz eta abizen desberdinak izan!) lur sailak eman zizkion Soralzuen bertan, eta honek Loiola etxea sortu zuen.

    Eliza ez zen egin, olasotarrengandik ezin hanka egin.

    Soraluze sortu zenean, esperotakoa zen elizaren patroiak eragina izatea hiribildu berrian. Baina oinaztarrak mugitu ziren, eta bi mesede lortu zituzten erregearengandik. Alde batetik, hiribildu berriak harresia eta eliza berria jaso beharko zituen, modu honetan Olasotarren menpetik askatzeko. Eta, bestetik, Juan de Loiola kapare oinaztarrak esparrua lortu zuen etxe bat eraikitzeko.

    Eliza berria ez zen egin, hiribildua sortu (1343) eta bost urtetara (1348) izurri beltza etorri zelako. Biztanleen herena edo erdia hil zenez, hurrengo urteetan ez zen dirurik elizaberritan erabiltzeko. Baina Loiolatarrak etorri etorri ziren, eta beraien etxea eraiki: Loiola etxea, gaur egun kooperatiba dena (Kalebarren 4). Eta urte batzutara beste kapare oinaztarrek, Iruretarrek, Ormaetxea eraiki zuten (Santa Ana 12).


    Nafarroan atzera (1368-73)

    Karlos II.a Nafarroakoa (1332-1387),Evreuxkoa edo ‘’Gaiztoa’’ ere deitua, 1349. urtean egin zuten nafarroako erregea.

    Aurki lanetan hasi zen mendebaldeko lurrak berreskuratzeko, ehun eta berrogei urte lehenago galduak. Hala, 1350. urtean Gipuzkoa ekialdeko lau famili nagusiak bere menpean jarri zituen, urteko 900 liberak ordainduta. Hurrengo urtean Oñatiko jaunaren txanda izan zen, honi Lizarraldeko hiru herri eman zizkiola; bost urte geroago urteko 200 liberako errentak, eta 1363. urtean hainbat herrietako zergak ere.

    Urte hartan Nafarroako Karlos IIa eta Aragoiko Pedro IVa Uncastillon bildu ziren, Gaztelako erresuma elkarren artean banatzeko asmoz… irabaztzen bazuten. Oso egoera egokia zen, Gaztelan gerra zibila zelako orduko erregea (Pedro I.a) eta honen anaiordearen artean (geroko Enrike II.a).

    Karlos II.ak Gipuzkoa, Bizkaia[4], Araba eta Errioxa konkistatu zituen (1368), eta bost urtetan berarentzat gorde. Baina Gaztelako gerra bukatu zenean (1369), Enrike II.ak lurraldea berrantolatu eta gero atzera bota zituen nafarrak (1473).


    Erreferentziak

    • La evolucion del hábitat y el poblamiento en el País Vasco durante las Edades Media y Moderna. Álvaro Aragón Ruano (Domitia, 2011).
    • Erdi Aroko euskararen historia kanpotik eta barnetik (Historia apur bat). Urtzi Reguero Ugarte (Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 2021).
    • La formación de las villas en Guipúzcoa. Mariano Ciriquiain-Gaiztarro (Revista de Administración Local 1947).
    1. Hortik izena: Santa Maria la Real.
    2. Sitio de Algeciras (1342-1344). Wikipedia (gazteleraz).
    3. Oraindik 1564. urtean izurrite batek Logroño jo zuen hilkortasun handia eraginez. Agiri historikoetan ‘’pestilencia’’ deitu zioten, eta XXI. mendeko ehorzketa leku batzuetako ADN azterketek demostratu dute ‘’Yersinia pestis’’ izan zela Logroñokoaren kausa.
    4. Bizkaiako jauna