Erlei erreka (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Erlei / Erlaegi
Nagusia Deba ibaia
Luzeera 1.080 m
Aldapa % 26koa (390 m > 105 m)
Eskumako adarrak Untzeta
Ezkerreko adarrak Ez dauka
Bailara Irure


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Kokapena

(Ibai edo erreka baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

Loading map...


Kontuak

Erlei errekak (Herlaegi garai hartan) Soraluze hiribilduaren sorreran protagonisten bat izan zen. Izatez, 1343 hiri gutunean Alfonso XI erregeak zera agindu zuen, Soraluzeko eta Herlaibiako biztanleek bat egitea, Placencia de Soraluze hiribildua sortzeko[1][2]. Testuek erakusten dutenez, garai hartan Herlaibiako biztanleak sakabanatuago zeuden (Herlaibiako eremua - Campo de Herlaibia) Soraluzekoak baino.

Herlaibia, izenak berak dioenez, (H)erlaegiko ibia da; hau da, Bergarako bideak Erlai erreka zeharkatzen zuen ingurua (gaur egun Atxuri eta Errekalde kaleak biltzen diren puntuan hain zuzen).

XIX mende bukaeran Erleiko udal zentrala sortu zuten, errekaren ondoan. 1970 hamarkadan, herriko sahiesbidea egiterakoan, bota egin zuten.

Pixkat gorago sahiesbidea egiteko ateratako lurra bildu zuten, errekaren gainean.


Erreferentziak

  1. Diccionario de Guvantes. Angel Casimiro de Guvantes (1802)
  2. Diccionario de Gorosabel. Pablo Gorosabel (1862)