«Juan Ignacio de Obiaga (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    15. lerroa: 15. lerroa:


    Inkisizioan karrera luzea egin zuen (1759-1784). Presoen abokatu moduan hasi zen; gero, Epaitegiaren fiskala zein erruki-lanen arduraduna izan zen; eta azkenik, Peruko erresumen inkisidore apostolikoa.
    Inkisizioan karrera luzea egin zuen (1759-1784). Presoen abokatu moduan hasi zen; gero, Epaitegiaren fiskala zein erruki-lanen arduraduna izan zen; eta azkenik, Peruko erresumen inkisidore apostolikoa.
    1763. urtean Juan de Albistegui Ameriketatik Soraluzera bidali zuen, behar zen diruarekin, parrokian [[Bakardadeko Ama erretaula (eu)|Bakardadeko Amari]] dedikatutako kapera eraikitzeko.





    23:42, 19 martxoa 2021(e)ko berrikuspena

    Juan Ignacio de Obiaga
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio Soraluze, 1702?
    Hil Lima, 1784
    Profila Abadea eta inkisidorea


    Bizitza

    Soraluzen jaio zen. Bera edota bere familia Obe baserrikoak ziren, baserriaren izen zaharra Obeaga da eta.

    1741 urterako Perun zegoen. Bederatzi urtetan Aranzazuko Anaidiaren maiordomoa izan zen.

    Limako San Marcos Unibertsitatean Cánones arloko doktorautza jaso ostean, bertako Erret Entzutegian hasi zen abokatu. Liman bertan bi epaitegien aholkulari izan zen: alkate arruntena eta Kontsulatuarena.

    Inkisizioan karrera luzea egin zuen (1759-1784). Presoen abokatu moduan hasi zen; gero, Epaitegiaren fiskala zein erruki-lanen arduraduna izan zen; eta azkenik, Peruko erresumen inkisidore apostolikoa.

    1763. urtean Juan de Albistegui Ameriketatik Soraluzera bidali zuen, behar zen diruarekin, parrokian Bakardadeko Amari dedikatutako kapera eraikitzeko.


    1780 urteko erabakiak

    1780ko maiatzak 3an Liman emandako eskritura baten arabera Juan Ignacio Obiaga doktoreak 8.000 peso bidali zituen Soraluzera, herrian gari, arto eta beste hazi batzuen biltegia sortzeko. Erakunde hauei Erruki-kutxa[1] ere esaten zitzaien, eta labore-bankuak izaten ziren: laborea (garia, artoa...) baserritar behartsuei ematen zieten errentan, hauek erein ahal izateko, eta uzta jaso eta gero etekinak kobratzen zizkieten, laboretan ere[2].

    Diru horrekin batera beste horrenbeste bidali zituen, Ikasketa Nagusien kapilautza[3] sortzeko. Honen helburua herriko bi mutil behartsuei ikasketa nagusiak[4] egiteko aukera ematea zen. Zortzi mila pesoen errentak bi mutil saridunen artean erdibitu behar ziren, eta proportzio honetan ordaindu behar zitzaien lana topatu arte edo hogeita hamar urte bete arte. Herriko abadeak eta bi onuradun zaharrenek Patronatua osatuko zuten, eta Obiaga familiakoak eta abizena zutenek lehentasuna izango zuten aukeratuak izateko[5][6]. Fundazio hau oraindik bizirik dago, Juan Ignacio Obiaga Fundazioa izenarekin.

    Azkenik, urrezko kaliza eta patena utzi zizkion Santa Maria elizari, eta zilarrezko frontal itzela ere, 69 bat kiloko pisuarekin.

    Liman bertan beste bi karitate-fundazio sortu zituen.


    Heriotza eta ondasunak

    Juan Ignacio de Obiaga 1784ko ekainak 19an hil zen, Liman.

    Berria 1785.eko urtarrilak 17an heldu zen herrira. Eta berarekin, hildakoaren azken aginduak: El peruano eta San Pedro de Alcántara itsasontzietan bere diru guztia bere jaioterrira bidaltzeko, eta bitxi hauek ere: urrezko kaliza eta patena, urre eta zilarrezko hiru kaliz eta patenak, zilarrezko ur-ardo ontzi pare bi, zilarrezko bi atril handi, sei zutargi edo kaldelabro handi eta beste sei txiki.

    Dirua eta gauza gehienak San Pedro de Alcántara-k zekartzatela, ontzia Portugal itsas-ertzetik gertu hondoratu zen. Dena dela, gauza asko berreskuratu zituzten, eta zilarrekin sei kandelabro handi eta beste sei ertain egin zituzten. Kandelabro hauek egiteko Zaragozako apezpikuak Berrikano (Araba) bere jaioterriari oparitutakoak kopiatu zituzten.

    Berreskuratutako beste ondasunekin Erruki-kutxa eta Ikasketa Nagusien kapilautza sortu ziren. Azken honi lotuta Hil-hurrenen kapelautza[7] ere sortu zuten, Juan Ignacio de Obiagaren animaren alde mezak bermatzeko asmoarekin.


    Erreferentziak

    1. Arca de Misericordia.
    2. Bartholome de Churrucaren izendapena. Erruki kutxaren arautegia (1.800)
    3. Capellanía de Estudios Mayores.
    4. Filosofia eta Teologia, Kanonak eta Legeak.
    5. Carta e instrumentos de fundación de estudios. Juan Ignacio de Obiaga (Lima, 1780/05/03).
    6. Ramiro Larrañagak, Soraluze-Placencia de las Armas. Monografía histórica bere liburuan jasotzen du biak bateragarriak ez zirela; hau da, Juan Ignacio de Obiagak Ikasketa Nagusien kapelautza sortzeko agindu zuela, Erruki-kutxa sortzea ezinezkoa balitz. Dena dela, Juan Ignacio de Obiaga hil eta gero biak sortu ziren.
    7. Capellanía de Agonizantes.