Kirolariak (eu)

    Sorapediatik

    Pilotariak

    • Arana Ituarte, Julian (1908-1967). Puntista. 12 urtekin hasi zen Madrilen, gero Ameriketan, Asian, Espainian, Ameriketara bueltan... ibili zen. Soraluzekotigrea esaten zioten.
    • Argarate, Alejandro (1905-?). Puntista. 14 urterekin Mutrikura eraman zuten, eta Bartzelonara gero. 16 urte bete baino lehen Alejandriara (Egipto) eraman zuten. Geroztik hainbat frontoietan aritu zen, El Kairo, Mexiko, Bruselas, Donostia, Bilbo, Zaragoza, Madril eta Habana, besteak beste.
    • Etxaniz Beitia, Aurea (1922- ). Raketista. 1942 urtetik aurrera 7 urteko ibilbide profesionala egin zuen: Sabadell, Logroño, Las Palmas de Gran Canaria eta Santa Cruz de Tenerife. Gaur egun Venezuelan bizi da.
    • Etxaniz Maiztegi, Ziriako. Puntista. 17 urterekin profesionala, frontoi askotan aritu zen: Bartzelona, Torino (Italia), Donostia, El Kairo, Miami (Florida), Sevilla, Bruselas, Habana eta Shangai.
    • Nieto Matas, Juanita (1922- ). Raketista. 1939 Bartzelonan zegoen, jokalari.


    Txirrindulariak

    • Díez, Adrian. Espainiako txapelduna izan zen kadete mailan.


    Erreferentziak