Juanita Nieto (eu)

    From Sorapedia
    Juanita Nieto Matas
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio 1922
    Hil
    Profila Kirolaria (raketista)


    Beste neska pilotarien bezala, Juanitari parean tokatu zitzaion joan den mendeko hasiera hartan bizi izan zen testuinguru berezia: raketisten sorrera, haien gorakada eta kirol-mota horren profesionalizazioa.

    Raketista askoren moduan, oso gazte hasi zen jokatzen. Gerra Soraluzera heldu zenean (1936.ko iraila) familiak alde egin behar izan zuen Soraluzetik. Anaia bat, Victor, Sobiet Batasunera bidali zuten, Errusiako umeekin. Juanita, berriz, Kataluñara errefuxiatu moduan heldu eta bertan raketista hasi.

    Gerra bukatu berria, Bartzelonako Les Corts espetxean sartu zuten[1], 1.939.ko apirilak 21an. Hamar aste geroago askatu zuten, uztailak 8an. Lizarrako beste raketista bat espetxeratu zuten Bartzelonan, Daniela Manero Hidalgo; 1939/06/28an sartu zuten kartzelan, 39 urte zituela, eta 1939/19/15an askatu.

    Juanita Nieto ez zen Soraluzeko raketista bakarra, adin bereko Aurea Etxaniz Beitia ere Kataluñako eta Kanarietako frontoietan ibili zen gerra ostean.


    Erreferentziak