Komunikabideak. Saihesbidea (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: ==Aurrekariak== XVIII mendean erregebide berria egin zenetik, Soraluzeko zeharbidea Deba ibaiko ezkerreko ertzetik pasatzen zen, Errekaldetik Iturbururaino. Hurrengo urtee...)(r)en berrikusketa, ordua: 17:22, 18 abuztua 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Aurrekariak

    XVIII mendean erregebide berria egin zenetik, Soraluzeko zeharbidea Deba ibaiko ezkerreko ertzetik pasatzen zen, Errekaldetik Iturbururaino. Hurrengo urteetan, herria handitu zenean (Bilakaera urbanistkoa, Azkena), zeharbieea gero eta luzeagoa zen. Gerra ostean Txurrkenetik Igarateraino (esan zenbat kilometro). TRafimkoa ere ugaritu zen, eta ibilgailu astunak, kamioi zein autobusak, gero eta handoagoak ziren. Kaleak lehen bezain estuak ziren eta, ondorioz, egunero egunero trafikoa trabatuta geratzen zen (eta zeharbideko balkoi guztiak desagertu ziren, kamioiak aurretik eruanda). 1960. hamarkadan saihesbidea egiteko asmoa sortu zen, baina Deba ibaiko eskumaldetik: irukurutzeta inguruan ibaia zeharkatu, Zeleta eta Boskoitti bitartetik pasa eta, Ezizobidea pasa eta gero, errepideraino jaitsi Igaratetk aurrera.

    Eraikuntza

    Sahisbidearen egitasmoa urte batzutan ez aurrera ez atzera egon zen, 1973 urtean enkantera artea zuten saihesbidearen eraikuntza. Enpresa batek proiektu merkeagoa eta azkarragoa aurkeztu zuen: Deba ibaiaren ezkerreko aldetik egitea, Txaratik alegia. Proiektua mesfidantza handiekin hartu zen, Txarako lur sailak egokorrak ez direlako[1] baina, ondo aztertu eta gero, onartu zen. Gaur eguneko sahiesbidea da.

    Mapa kargatzen...

    Inguruko herrietako saihesbideekin alderatuta, Soraluzekoa askoz zuzenagoa eta aldapatsuagoa da: herria albotik baino goitik saihesten du eta. Horregatik hiru errail ditu trazabide guztian, bikoitza igotzekoa eta batekoa jaistekoa. Bi muturretan ditu lotuneak, Txurrukenen eta Igaraten. Leku faltagatik erdi-lotuneak dira; hau da, behin saihesbidea pasata aurrera egin behar da derrigorrez, handik ezin da herrira sartu. Saihesbideak hiru zubi ditu: • Txurrukenen parean, azpitik pasatzen zaio Salonazpi industrialdea. • Erlai erreka gaineko zubia. Behin baino gehiagotan ‘’puenting’’ egiteko erabilia izan dena. • Sagar-errekako errepidearen gainekoa, Igaraten. Honetaz gain, San Martzialeko oinezko zubia dago, Lertsundi eneatik San Martzialeko bideari jarraipena emateko eraikia. Ez dago tunelik, baina Erlaiko zubiaren bi muturretan lubakian sartzen da.

    Arazoak eta hobekuntzak

    Igarateko erlaitza

    Sahisbideare Igarateko lotunean, Maltzagatik etorrita badago atzera jotzeko aukera: saihesbidea hartu beharrean eskumara jo, azpitik pasa eta ezkerrera berriro hartu, Maltzagara edo Mendiola industrialdera joateko. Baina saihesbidea egin zutenean, ez zuten kontutan hartu autobusak eta kamioiak. Bide hori egiteko (saihesbidea edo zeharbidea itxita zeudelako, edo gaur egun herrira edo industrialdera sartu ahal izateko) maniobrak egin behar zituzten, trafikoa oztopatuz eta arriskua jarriz. 200x urtean, Igarateko zubiaren parean erlaitza egin zuten, autobusak eta kamioiak azpitik pasatzerakoan buelta erosoagoa egiteko, maniobra barik.

    Irukurutzetako biribilgunea

    Aurretik esan denez, lotuneak ez dira osoak; hau da, behin saihesbidea pasata ezin da herrira bueltatu. Herri osoa zeharkatu nahi ez duenak badauzka bi aukera. Maltzagako aldera, behin saihesbidea pasata eskumara jo Mendiola industrialdera eta bertatik herrira sartu. Osintxu aldea berriz, behin saihesbidea pasata ezkerrera jo eta Mendizabal industrialdearen zubi muturrean buelta eman Txurrukenetik herrira sartzeko. Biek bere arriskua dute, batez ere bigarrenak. Horregatik, 20xx urtean Izartu planerako Soraluzek aurkeztutako proiektu bat bertan lotune osoa eraikitzekoa izan zen. Oso konplikatua eta, batez ere, oso garestia zenez, bertan behera geratu zen proiektu hau. Baina 2018 urtean arazoari beste irtenbidea eman zitzaion. Irukurutzetako errebueltan biribilgunea egin zuten, eta nahikoa da Txurrukeneko irteera bi norabidetan erabiltzeko, Maltzagatik etorrita errotondara eta atzera herrira, edo herritik errotondara eta atzera saihesbidera.

    Bitxikeriak

    Sahisbidea egin aurrretk, balkoi guztiak kakatara. Soraluze oso ezaguna zen, eta ez onerado, Espainia guztiko kamioilarien artean, autostop egiterakoan egiaztatu zitekeen moduan. Sahisbidea zabaldu eta hurrengo egunean zeharbidea itxi zen, bazkari herrikoia bertan ospatu zelako.

    Ondorioak

    Alde batetik, Soraluze helmuga edo jatorria duen garraioa bertatik pasatzen ez delako, herriko trafikoa asko arindu zen (hala ere, geratzen dena ez da txikia). Baina, aldi berean, Soraluze jendearen ‘’mapa mentaletik’’ desagertu egin da, ez bada bertan bizi, edota lan egin… edo garraio publikoaren erabiltzailea!

    Erreferentziak

    1. Hemen sartu Erregetxearenak.