Kurutzazarra mendia (eu)

    From Sorapedia
    Revision as of 22:06, 19 April 2022 by Jcao (talk | contribs)
    (diff) ← Older revision | Latest revision (diff) | Newer revision → (diff)
    Kurutzezaarra
    Altuera 897 m
    Buzoia Ez
    Mendilerroa Muskiritzu
    Bailara/ Herria Bergara / Elgoibar
    Soraluzetik Ordubete 45 m


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Mendi baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

    Mapa kargatzen...

    Azalpenak

    Mazelaegi mendilerroko ingurune altuenean dago. Berez, Mazelaegiko inguru honetan hiru tontor daude elkarren ondoan: Kurutzebakar (902 m), Kurutzezaarra (897 m, eta Irukurutzeta (898 m).

    Iparraldean Atxolin dauka, Hegoaldean Elosumendi eta mendebaldean Aizpuruko Zabala.


    360 gradu elurretan (Jose)

    Igoera

    Soraluzetik bide zuzenena San Andresetik pasatzen da, Nebera izeneko atakara igotzen (745 m, Kurutzebakarraren mendebaldeko hegian). Hemendik, Aizpuru tontorretik (830 m) Aizpuruko Zabalera igotzen da (810) eta, Aizpuruko Zabala trikuharria (870 m) albo batean utzita, Kurutzebakarretik (902 m) pasatuz Kurutzezarrera (897 m) heltzen da.

    Elosutik, berriz, Sorusaitza tontorreko antenarutz hartu (859 m) eta Atxabaso atakan (824 m) Kerexeta Goiegira igo (878 m); ostean, Maurketa atakara jeitsi (811 m) eta Kerexetako atakara gero (748 m); hemendik Irukurutzetara igo (898 m) eta Kurutzezarrera (897 m) jaitsi. Pare bat orduko ibilaldia guztira.


    Zutarria jaso aurretik (Jose)

    Kontuak

    Mendi edo tontor honen izena erdi ahaztuta dago. Eta izena eman zion gurutzea ere aspaldi desagertu zen.

    Tokia, berriz, oso ezaguna da bertan Arribiribileta zutarria dagoelako. 3,60 metro luze, 1,70 metro zabal eta 0,40 metro lodi den basaltozko harri-bloke handia da. Hasiera batean trikuharri edo dolmentzat hartu zuten, etzanda zegoelako, baina 2014 Aranzadi Zientzia Elkartekoek zutitu zuten. Ikerketek utzitako zantzuen arabera, historiaurreko jatorria duen menhir hau zutik zegoen duela 4000 urte inguru eta ondoren lurrera jausi zen, eraitsita edo berez erorita. Azken teorien arabera, orain dela 200 bat urte edo bota zuten lurrera, frantsesada garaian.

    Irukurutzetako erromeria ere, segururena, Kurutzazarreko erromeria izango zen. Maiatzaren lehen igandean ospatzen da; hau da, Gurutze Santuaren jaiaren oso gertu (maiatzak 3); izenak adierazten duenez, inguruko gurutze zaharrena Kurutzezaarrekoa izango zen; eta, azkenik, erromeria Kurutzazarretik Irukurutzetakik baino gertuago ospatzen da.


    Informazio osagarria

    Kurutzazarra mendiari buruzko informazio zuzenik ez dago, baina Kurutzebakar eta Irukurutzeta mendiei buruzko web gunetan aipatzen da:

    Eta bertatik pasatzen diren ibilbideak:


    Erreferentziak