Mendiak (eu)

    Sorapediatik

    Soraluze mendi artean dago. Deba ibaiak eta Sagar-errekak hirutan banatzen dituzte inguruko mendiak:

    • Deba ibaiaren eskumaldean, Elgoibar aldetik: Munetako haitzak, Kortazarreko haitzak, Akelarre, Pagomuneta, Atxolin, Atxolin Txiki, Gurutzebakar, Irukurutzeta, Aizpuruko Zabala, Aizkonako Haitzak. Mendi guzti hauek Mazelaegi edo Muskuritzu izeneko mendilerroan daude.
    • Deba ibaiaren ezkerraldean eta Sagar-errekaren eskumaldean, Bergara aldetik, Kurutze Gaña eta Krabeliñatx daude.
    • Deba ibaiaren ezkerraldean eta Sagar-errekaren ezkerraldean, Eibar aldetik Aingeruguarda eta Ilordo daude.

    Gainera, ba dira beste mendiak oso gertuak, nahiz eta Soraluzeko lurretan ez egon. Esateko, Mazelaegi mendilerroan Leiopago eta Elosumendi daude. Sagar-errekatik abiatuta Bergara, Elgeta eta Eibarko hainbat mendietara igo daiteke: Garbe, Tranku, Azkonabieta, Galdaramiño, Azurtzamendi, Topinburu… Azkenik, Maltzagatik barrena Arratera igo daiteke, eta bertatik Akondia, Kalamuara edo Urkora igo.


    Kokapena

    (Mendi baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

    Mapa kargatzen...


    43.169139, -2.444372

    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kontuak

    Udalerriko mugak

    Soraluze mendi arteko herria da, eta mendiek udalerriko mugak finkatzen dituzte:

    • Eibar eta Elgoibarrekin: Maltzaga (Deba ibaian)
    • Elgoibarrekin: Kortazarreko Haitzak, Akelarre, Pagomuneta, Atxolin eta Atxolin Txiki.
    • Elgoibar eta Bergararekin: Kurutzebakar.
    • Bergararekin: Aizpuruko Zabala, Aizkonako Haitzak, Mugarri (Deba ibaian) eta Krabelinaitz.
    • Bergara eta Eibarrekin: Aingeruguarda.
    • Eibarrekin: Ilordogaina.
    • Eibar eta Elgoibarrekin: Maltzaga (Deba ibaian)

    Marraskilo Tour

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Mendi ibilaldi hau Soraluzeko Mendi Taldeak antolatzen du urtero.

    Ibilbidea, 35 kilometrotakoa, Soraluzeko bi mendialdetik pasatzen da, mugetatik gertu.

    Iñaki Ruiz mendi lasterketa

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    2012tik hasita, Soraluze Mendi Taldeak Iñaki Ruiz mendi lasterketa antolatzen du, Pirineotan zendutako Iñaki Ruiz mendigoizale soraluzetarraren omenez.

    Lasterketak, guztira, 21 kilometro luze (2 asfalto gainean eta gainontzeko 19ak mendi bideetan) eta 1.000 metroko desnibel positiboa dauka.


    Erreferentziak

    • Www.mendiak.eus, wikilok,mendikat.net, wikipedia