Mendiak (eu)

    From Sorapedia
    Mazelaegi mendilerroa

    Soraluzeko mendiak

    Soraluze mendi artean dagoen herria da. Deba ibaiak eta Sagar-errekak hirutan banatzen dituzte bertako mendiak:

    Bertako mendiez gain, ingurukoak hartu behar dira kontutan; hau da, Soraluzetik gertu daudenak: Mazelaegin batzuk (Irukurutzeta, Kurutzazarra, Elosumendi…), Sagar-errekako ingurukoak (Garbe, Tranku, Azkonabieta, Galdaramiño, Azurtzamendi, Topinburu…) edota Arratekoak (Akondia, Kalamuara edo Urkora).


    Kokapena

    (Mendi baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

    Mapa kargatzen...


    Mendi multzoak

    Igoerako bideen arabera, Soraluze inguruko mendiak hiru multzotan bildu daitezke: Mazelaegi mendilerroa, Sagar-Errekako mendiak eta Arrateko mendiak.

    Mazelaegi mendilerroa

    Mazelaegi mendilerroa Deba ibaiaren eskumaldean kokatzen da eta, berez, Kortazarreko Haitzetik Irimoraino (Zumarraga) heltzen da. Soraluze inguruko zatiak hainbat izen ditu: Mendigain, Muskiritsu, Irukurutzeta…

    Soraluzeko mendi altuenak (gehienak 750-900 m artekoak) mendilerro honetan daude: Munetako Gurutzea, Kortazarreko Haitza, Akelarregaña, Pagomuneta, Atxolin, Atxolin Txiki, Kurutzebakar, Aizpuruko Zabala eta Aizkonako Haitzak. Eta Soraluzekoak ez diren beste mendi gertu ere: Kurutzazarra, Irukurutzeta, Leiopago, Elosumendi...

    Sagar-Errekako mendiak

    Sagar-errekako mendiak Deba ibaiaren ezkerraldean kokatzen dira. Berez, Elgetako mendien parte dira[1].

    Mazelaegikoak baino dezente apalagoak dira (gehienak 500-700 m artekoak) eta, izenak esaten duenez, Sagar-Errekaren barrena gehienetara igo daiteke. Lau mendi Soraluzeko mugetan daude (Kurutzekogaña, Krabeliñatx, Aingeruguarda, Potzueta eta Illordogaña), eta gainontzekoak Eibar, Bergara eta Elgetako lurretan (Garbe, Tranku, Azkonabieta, Galdaramiño, Azurtzamendi, Topinburu…).

    Arrateko mendiak

    Nahiz eta Eibarkoak izan, Arrateko mendi hauek Soraluzetik ondo gertu daude eta garai batean oso ohikoa zen bertarainoko ibilialdiak egitea: Deba ibaiaren behera Maltzagaraino, eta handik zuzenean gora eginez Arrateko Santutegira heldu arte. Hemendik Akondia, Kalamua edota Urkora joan zitekeen.

    Gaur eguneko trafikoa oso handia dela eta, Maltzagarako bidea (errepidea) ez da ia erabiltzen, oso arriskutsua delako.


    Mendiak alturen arabera

    Udalerrian (edo oso gertu) dauden mendiak

    Izena Altura Mendilerroa Buzoia Ehun mendiak Beste izenak
    Kurutzebakar 902 Mazelaegi Bai Bai
    Irukurutzeta 899 Mazelaegi Bai
    Kurutzazarra 897 Mazelaegi Ez
    Aizpuruko Zabala 876 Mazelaegi Bai
    Atxolingaña 841 Mazelaegi Bai Atxolin
    Atxolin Txiki 830 Mazelaegi Ez
    Aizkonako Haitzak 827 Mazelaegi Bai
    Pagomuneta 769 Mazelaegi Ez
    Akelarregaña 763 Mazelaegi Bai Akelarre, Akelarko Haitza
    Kortazarreko Haitza 756 Mazelaegi Bai Bai Kortazar, Munetako Haitza, Karakate
    Munetako Gurutzea 698 Mazelaegi Ez Arantzatzuko Haitzak
    Krabeliñatx 607 Sagar-errekako mendiak Bai Bai Krabelin, Krabelinaitz, Galarragamendi, Untzetako tontorra
    Kurutzekogaña 569 Sagar-errekako mendiak Ez
    Aingeruguarda 585 Sagar-errekako mendiak Ez Aingeruguardakoa
    Illordogaña 541 Sagar-errekako mendiak Bai Illordo
    Potzueta 442 Sagar-errekako mendiak Ez

    Inguruko mendiak

    Izena Altura Mendilerroa Buzoia Ehun mendiak Beste izenak
    Elosumendi 886 Mazelaegi Bai Bai Kerexeta
    Leiopago 827 Mazelaegi ¿?
    Urko 795 Arrateko mendiak Bai Bai
    Kalamua 771 Arrateko mendiak Bai Bai Maaxa (Max)
    Akondia 749 Arrateko mendiak Bai Bai Arrikurutz
    Azkonabieta 728 Sagar-errekako mendiak Bai Bai
    Galdaramiño 664 Sagar-errekako mendiak Bai Bai Galdaramuño
    Azurtzamendi 659 Sagar-errekako mendiak ¿?
    Tranku 642 Sagar-errekako mendiak ¿? Agarremendi
    Topinburu 596 Sagar-errekako mendiak Bai Bai
    Garbe 513 Sagar-errekako mendiak ¿?


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kontuak

    Udalerriko mugak

    Soraluze mendi arteko herria da, eta mendi tontorrek udalerriko mugak markatzen dituzte:

    Marraskilo Tour

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Mendi ibilaldi hau Soraluzeko Mendi Taldeak antolatzen du urtero.

    Ibilbidea, 35 kilometrotakoa, Soraluzeko bi mendialdetik pasatzen da, mugetatik gertu.

    Iñaki Ruiz mendi lasterketa

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    2012tik hasita, Soraluze Mendi Taldeak Iñaki Ruiz mendi lasterketa antolatzen du, Pirineotan zendutako Iñaki Ruiz mendigoizale soraluzetarraren omenez.

    Lasterketak, guztira, 21 kilometro luze (2 asfalto gainean eta gainontzeko 19ak mendi bideetan) eta 1.000 metroko desnibel positiboa dauka.

    Ehun Mendien lehiaketa

    Ehun Mendien Lehiaketa beste hainbeste menditarako igoerak egitea da, beti ere mendi horiek Euskal Herriko Mendien Katalogoan baldin badaude[2]. Lehiaketa honek mendizaletasuna sustatzea eta bultzatzea du helburu eta gure herria hobeto ezagutzea lortu nahi du naturarekiko errespetua gordez. Ekintza hauek lehiaketaren araudia betez eginez gero, Ehun Mendietako Mendizaleen Anaidian sartzen da mendizalea eta diploma eta domina jasoko ditu.

    Soraluzen inguruan hainbat mendi daude lehiaketa honetarako baliagarri: Kortazarreko Haitza, Kurutzebakar, Elosumendi, Krabeliñatx, Topinburu, Azkonabieta, Galdaramiño, Urko, Akondia eta Kalamua.


    Erreferentziak

    1. Elgetako mendiak: Elgeta, Bergara, Eibar eta Soraluze arteko mendiak.
    2. Araudia. Euskal Mendizale Federazioa.