Placencia abizena (eu)

    Sorapediatik
    Placencia abizena
    Placencia armarria.jpg
    Mota Abizena
    Kokapena Soraluzetik mundura


    Placencia abizenekoak bi jatorri multzo dituzte, herritik alde egindakoak eta komentuko tornuan edo elizatarian lagatako umeak.


    Herritik alde egindakoak

    Aspaldian, abizenek norberaren jatorria (jaiolekua) erakusten zuten, ez familiarena. Hau da, anai-arrebek abizen desberdina izan zezakeen, bata halako tokian jaio izan balitz eta anaia edo arreba beste toki desberdinean. Ez zen ohikoa, baina uste baino gehiagotan ematen zen.

    Eta, askotan, abizenek herritik kanpo esanahia galtzen zuten, eta aldatzen ziren. Esateko, Soraluzen Joan de Arizaga zena Durangora bizi izatera pasa eta abizena Joan de Placencia bilaka zitekeen: durangarrentzat abizen berriak Joanen jatorria adierazten zuen zaharrak baino gehiago.

    Horregatik, agiri zaharretan Placencia abizena beti agertzen da Soraluzetik kanpo. Aro Modernoan, Gipuzkoako Artxibategi Historikoan Placencia abizeneko 82 lagun agertzen dira, baina bakar bat ere ez da Soraluzen agertzen (bataioa, ezkontza edota heriotza). Honela banatzen dira:

    Mendea Aipamenak Kanpoan
    jaioak
    Jatorri
    ezezaguna[1]
    XVI mendea 44 29
    XVII mendea 31 19
    XVIII mendea 7 5
    Guztira 82 53

    Ikus daitekeenez, denborak aurrera egin ahala kopurua jeisten ari da: herritik gero eta jende gutxiago irten zen, edota irtetzerakoan abizena gordetzen zuten, edota aurretik irtendakoek ez zuten ondorengo nahikorik sortzen...

    Placenciatarrak ez ziren asko sakabanatu, gehien bat Debagoienan agertzen dira eta: Oñati (35), Arrasate (16) eta Bergara (9). Honetaz gain, Donostia (9), Mutriku (6), Azkoitia (5) eta Azpeitia (3) herrietan ere izan dira.


    Tornukoak

    Betidanik egon da ohitura sasikumeak XVIII mende bukaeran ohitura

    Armarria

    Armarria lau koarteletan (zatitan) antolatuta dago. Lehena eta laugarrena, gules (gorria) esparruan zilarrezko dorrearekin; bigarrena eta hirugarrena urrezko esparruan sinopleko (berdea) zuhaitza eta enbor azpian sablezko (beltza) basurdearekin.

    Mendikute jauregia
    (Pilar Rivera 1997)

    Gaur egun Mendikute dorretxean ikus daiteke: ertz batean armarri barrokoa eta kuartelatu ederra du, harehirrian zizelatua dagoena; Placencia abizenari dagokio, Areizaga baroiaren ezkontidearena.


    Jatorria

    Berez, abizena Gipuzkoako Placenciatik (Soraluze) dator.

    Armarri hau, edo antzeko bat, XItik XIV mendera agertu zen, batez ere Orreagako kolegiataren eliza eta etxea eraikitzerakoan.

    Soraluzeko Placencia familia baten esanetan, karlistada batean herriko mendietan gudariek ume txiki bat topa zuten; zein zen galdetuta, umeak izena bai, baina abizena ez zekien, eta horregatik Placencia jarri omen zioten.


    Bibliografia

    • Nobiliario Español, Diccionario Heráldico de Apellidos Españoles. Julio de Atienza. Editorial Aguilar (1959). 627 orrialdea.
    • Diccionario Heráldico y Nobiliario de los Reinos de España. Fernando González–Dória. Editorial Bitácora. 703 orrialdea.
    • Diccionario Heráldico y Genealógico de Apellidos Españoles y Americanos. Alberto y Arturo García Carrafa. 70 liburuxka, 172 orrialdea.
    • Diccionario Onomástico y Heráldico Vasco. Jaime de Querejeta. IV liburuxka, 83 orrialdea.
    1. Soraluzekoak edo kanpokoak ziren ez dago jakiterik.