«Sabua tumulua. Indusketak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    14. lerroa: 14. lerroa:
    2012 urtetik aurrera, Dolmenen ibilbidearen inguruan [[Arbasoak egitasmoa (eu)|''Arbasoak'' egitasmoa]] martxan jarri zen. Herri arteko egitasmoa da, Elgoibar, Soraluze eta Bergarako Udalek sustatua, Debegesa Garapen Agentziaren koordinaziopean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
    2012 urtetik aurrera, Dolmenen ibilbidearen inguruan [[Arbasoak egitasmoa (eu)|''Arbasoak'' egitasmoa]] martxan jarri zen. Herri arteko egitasmoa da, Elgoibar, Soraluze eta Bergarako Udalek sustatua, Debegesa Garapen Agentziaren koordinaziopean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.


    Aranzadik, Barandiaranek eta Egurenek ikertu zutenetik, Sabuaren arrastua galduta zegoen, inork ez zekien nun zegoen eta. 2017 urtean Atxolinpean kata batzuk egin zuten, eta bertan "topatu" zuten atzerw tumulua  
    Aranzadik, Barandiaranek eta Egurenek ikertu zutenetik, Sabuaren arrastua galduta zegoen, inork ez zekien nun zegoen eta. 2017 urtean Atxolinpean kata batzuk egin zuten, eta bertan "topa" zuten atzera tumulua  




    45. lerroa: 45. lerroa:


    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==
    * [[Sabua trikuharriaren indusketa (eu) | Sabua trikuharriaren indusketa]]. Jesus Tapia (Aranzadiana 2019)


    [[Kategoria: Historiaurrea]]
    [[Kategoria: Historiaurrea]]

    22:14, 25 urria 2020(e)ko berrikuspena

    Atxolinen ipar mendebaldeko hegia (Jose)

    1921ko kanpaina (indusketa historikoa)

    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenek 1921 urtean Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa ikertu zuten, eta Sabua tumulua topa zuten.

    Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia liburuan ez dute inolako indusketarik aipatzen:

    Atxolin tontorratik 150 bat metrotara kokatua, ipar-iparmendebaldean. Harripiloa da, 12 metrotako diametroa eta 50 zentimetroko altura duena.
    Egoera, forma, etab. kontutan harturik, uste dugu historiaurreko monumentu baten hondakinak direla, hainbat arakatze eta bortxaketa jasan dituela.


    2017 kanpaina (indusketa modernoak)

    2012 urtetik aurrera, Dolmenen ibilbidearen inguruan Arbasoak egitasmoa martxan jarri zen. Herri arteko egitasmoa da, Elgoibar, Soraluze eta Bergarako Udalek sustatua, Debegesa Garapen Agentziaren koordinaziopean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

    Aranzadik, Barandiaranek eta Egurenek ikertu zutenetik, Sabuaren arrastua galduta zegoen, inork ez zekien nun zegoen eta. 2017 urtean Atxolinpean kata batzuk egin zuten, eta bertan "topa" zuten atzera tumulua


    2019 kanpaina (indusketa modernoak)

    2019ko kanpainan lau tokitan egin zituzten indusketak: Agerreburu, Irukurutzeta, Frantsesbaso eta Sabua. Maiatzean hasi eta azaroan bukatu zituzten aipatutako indusketak, Sabuan hain zuzen.

    Sabuari ekin ziotenean, bi helburu zituzten. Alde batetik, kokapena egiaztatu; honetaz gain, Sabua indusi gabeko monumentua izanik, aztertu nahi zuten zein motakoa den (dolmena, tumulua, zista), noizkoa eta zer materialak kontserbatzen dituen.

    Betiko moduan, aurreneko lanak tumulua garbitu, kamara topatu eta ingurua sakondu izan ziren. Hasi orduko ikusi zuten gainerakoek baino itxura hobea zuela. Harrizko lajak eta tumulua markatu zuten, baina eguraldi txarragatik ez zuten indusketa amaitzerik izan. Hala ere, diseinu berezia atzeman zioten, kamararen sarbidea tumulotik kanpo ateratzen delako. Gipuzkoan ez omen da antzekorik ezagutzen, bai, ostera, Jentilarrin (Aralarren) eta Araban.

    Eguraldi txarragatik ez zuten indusketa amaitzerik izan, eta hurrengo kanpainarako laga zuten, oraindik ere kamara barruan lur dezente gelditzen zelako.

    Bertan agertu den materialik bereziena garia eta bestelako elikagaiak ehotzeko erabiltzen zuten harrizko esku-errota izan da, ez ei da oso ohikoa dolmenetan halako tresnak agertzea: Bizkaian ezagutzen dira beste bi eta Kantabriko guztian ez dago besterik. Ez dakigu ofrenda bat zen edo aldameneko txabola bateko harria.

    Aurreko urteetan moduan Aranzadi Zientzia Elkarteko adituez gain inguruko boluntarioak ere aritu ziren[1].

    (Handitzeko, sakatu gainean)


    2020 kanpaina (indusketa modernoak)

    COVID-19 pandemia[2] zela eta, urte honetako kanpaina berezia izan zen, Bi lekutan egin zituxten indusketak: Sabuan eta Aizpuruko Zabalan


    Erreferentziak

    1. Oparoak izan dira aurtengo indusketak Dolmenen Ibilbidean. Plaentxia.eus (2019/12/03).
    2. COVID-19. Coronavirus disease 2019/ Coronavirus gaixorasuna 2019 (Wikipedia).