Aizpuruko Zabala trikuharria (eu)

    From Sorapedia
    Aizpuruko Zabala
    Aizpuruko zabala 01 (Gipuzkoako ondarea).jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea Neolito-Brontzea
    Kokapena Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa
    Mota Trikuharria


    Azalpena

    Soraluzeko udalerrian dagoen trikuharria, itsas mailatik 872 metrotara. Aitzpuruko Zabala izeneko lekuan, Kutzebakaarren hegoaldeko sahietsaldean, gailur-gailurretik 200 metrotara. Kutzebakaar tumulua Iparralderantz dago, 180 metrotara.

    Tumuluak 13 metrotako diametroa du, eta altuera 0,40 eta 1,15 metro artekoa. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.

    3,5 metrotako diametroa eta 40 zentimetrotako sakonerako kraterra dauka erdian, eta bertan 1 x 0,3 x 0,3 metrotako harlauza dago. 1921 urtean ganbarak 3 harlosa kontserbatzen zituen ekialde-mendebalde norabidean, esparru errektangular bat gogoraraziz.

    Ondorengo materialak berreskuratu ziren indusketan:

    • Harrizko industria: 1 triangelu eskaleno eta 1 printza.
    • Apaingarriak: disko-formako hezurrezko 3 lepoko ale (galduak).

    Tumuloaren ertz batean, ebaketa laukia egiten diola, Brontze aroko txabola baten aztarnak agertu dira.


    Ikuspegi orokorra (Jose)

    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)