Sagar-errekako zubiak (eu)

    Sorapediatik
    Sahar-erreka
    Argazkirik ez.jpg
    Ibaia Sagar-erreka
    Urtea 2003
    Mota Porlanezkoa
    Luzeera ¿? m
    Zabalera ¿? m
    Altuera ¿? m
    Erabilera Autobidea


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Historia eta azalpena

    Zubi hauek Eibar-Gasteiz autobidearen parte dira.

    Bi zubi paralelo dira, norabide bakoitzeko bi errai dutela. [Eitzako tunelak (eu)|Eitzako]] eta Gallastegiko tunelen artean daude, Sagar-errekaren gainean.

    Zubiak 2003 urtean zabaldun zituzten, Maltzaga - Bergara (iparra) tartearekin batera.


    Eraikuntza

    Eibar-Gasteiz autobidea diseinatzerakoan, zubiendako diseinu asko erabiki zituzten. Sagar-errekako zubiek arku bakarrekoak dira, zubia eusten duena, eta plataforma bat gainean.

    Inguruaren aldapak eta malkarrak kontutan izanik, eraikitzen hasi baino lehen erreka lurrez bete zuten, plataforma zabala lortu arte. Errekarentzat pasabidea egin zioten plataforma azpitik. Lurrezko plataforma gainean aldamioak jarri zituzten.

    Ordurarte, zubi mota hauek bi fasetan egiten ziren: aurrena arkua, eta gaineko plaraforma gero. Sagar-errekakomzubiak egiterakoan biak bareea egin zituzten, arkua eta plataforma, bi aldeetatik hasita, penintsula iberikoan lehen aldiz.

    Behin zubiak bukatuta, lurrezko plaraforma egiteko bota zuten luz guztia kendu zuten, ingutua lehengoratzeko.


    Kontuak

    Zubia dagoen tokian bolera zegoen, bolo palman aritzekoa, Kantabriaren estiloko bolo jokua. Kantavriako etorkinekmsortunzuten, eta urtetan aritu ziren bertan... baina azkenean ahaztu egin zen.

    Zubia egirerakoan, aldamioak jartzeko inguru guztia estali zuten, errekarentzat tutu estu bat lagata.

    Zubia bukatuta, ingurua jatorrizko egoerara bueltatu zuten, baina bolo palma bolatokia eta Mutxaneko putzirako bidea desagertu ziren.

    2017 urtean, bide hau berreskuratzerakoan, bolo palmaen txirloak jartzeko harria agertu zen atzera, puxkatuta.


    Erreferentziak