San Roke ermita (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    


    San Roke ermita
    San Roke ermita. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Estiloa
    Mendea
    Kokapena Ezozia
    Mota Arkitektura


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Leiho zaharrena (J.C. Astiazarán 1979)

    Azalpena eta historia

    San Rokeren ermita izenez ezagutzen den baseliza, Ezokiako santutegia baino gorago dagoen tontor baten gainean dago. Bertatik, Soraluzeko herria eta Maltzagako bidegurutzea ikusi litezke. Erdi Aroan bertatik igarotzen zen Elgoibar eta Soraluzeko herriak lotzen zituen errepidea eta pentsatzekoa da arrazoi horregatik eraikiko zutela ermite toki horretan.

    San Roke ermita oso zaharra da, erdi-puntuko arkuan eginiko pieza bakarreko leiho txikiak adierazten duenez, bere horma eta aintzineko itxuraren baitan oraindik kontserbatzen duena. Ermitari buruz dokumentuetan agertzen diren lehen erreferentziak XVI. mendekoak dira. Hasera batean Gurutze Santua[1] izenez ezaguna zen, Ochoa Ybañez de Yrureren 1518ko testamentuan agertzen delarik. Baina XVIII mendearen erdialdetik aurrera behintzat San Roke gurtzen da.

    Gurtza horren adierazgarri, 90. hamarkadan berriztu zuen ermita herritarren artean osatutako batzorde batek. Egindako lanak: estaldura konpontzea, hezetasuna eta zurezko egitura intsektu xilofagoen aurkako tratatzea eta kanpo eta barne paramentuak egokitzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundu zuen.


    Jaiak

    Santua gurtu eta herri osoarendako babesa eskatzeko, San Roke egunez (abuztuaren 16an), prozesioa egiten da Santua herriko parrokiara jeitsiz eta urriaren 12an berriz prozesioan jasoz ermitara. Prozesio hauetan San Rokeren letaniak abesten dira.

    Abuztuko Andramari jaien barruan, San Roke eguna ospatzeaz gain, San Roke Txiki eguna ere ospatzen da, Plazentziarren umore zorrotzaren eguna.


    Arkitektura

    Luze-zabal txikiko nabe bakar bat, planta karratua, lau isurkiko estaldura eta manposteriazkok hormak. hauek salatzen dutenez, garai batean paretak jaso zituzten, ermita altuagoa egiten. Horma zati berrian leiho gotiko konopiala sartuta dagoenez, pentsatzekoa da lan hauek XVI mende aurretik egin zituztela.

    Sarrera erdi-puntuan dobelaturiko portadaren bidez egiten da. Sarrera hau ermitaren oinetan zegoen aurretik, baina gero albo batera mugitu zuten, hegoaldera hain zuzen. Oinetako horman oraindik nabarmentzen da ateak hartutako tokia.

    Bi leiho nabarmen ditu. Bata, goian aipatu dena, erdi-puntuko arkuan eginiko pieza bakarreko leiho txikia da; erabilitako teknika honek erakusten du oso leiho zaharra dela. Bigarrena, kanpandegi azpian dagoena, gotikoa da, konopiala hain zuzen.

    Estaldura eta koruen egiturak zurezkoak ditu. Barrualdean, aldare inguruan hauts-babesa edo guardapolvos zuen, oso sinplea, presbiterioa babesteko.


    Artelanak

    Aipatutakoak eta gehiago ditu:


    Erreferentziak

    1. Santa Cruz ermita. Javier Elorza (1966)