«Santa Maria la Real eliza. 1950ko hamarkadaren lanak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    46. lerroa: 46. lerroa:
       Labegaraieta._San_Jose_eliza_(Indalecio_Ojanguren_1957).jpg                  | Labegaraietako San Jose eliza <br> (Indalecio Ojanguren 1957)
       Labegaraieta._San_Jose_eliza_(Indalecio_Ojanguren_1957).jpg                  | Labegaraietako San Jose eliza <br> (Indalecio Ojanguren 1957)
    </gallery>
    </gallery>
    :<small>'''Oharra''': Erretaula XXI mendeko [[Santa Maria la Real eliza. Zaharberritzea. Barrualdea (eu)|zaharberritzerakoan]] lehengoratu zuten, eta pulpitu berriak kendu ere.</small>




    91. lerroa: 93. lerroa:




    ==Dorreko erlojuak==
    ==1960ko hamarkadako aldaketak==
    Elizak bazuen erlojua, kanpandorrean jarrita ibai aldera begira (mendebaldera). Kanpaien azpian zegoen. XX mende hasieran jarri zutenean, herriko kale ia guztietatik ikusten zen. Baina XX mendeko bigarren erdialdean herria asko hazi zen, eta denok ezin zuten erlojua ikusi. Horregatik, hura kendu eta lau erloju jarri zituzten dorrearen buruan, gurutzearen azpian hain zuzen.
     
    Bestalde, hamarkada hasieran Vaticano II (1962-1965) Kontzilioa egin zen Erroman. Ostean, elizak bertatik ateratako ebazpenei egokitu behar izan zuen. Aurrerantzean meza eliztarrei begira eman behar zen, eta ez bizkarra ematen. Soraluzeko elizan aldarea mantendu zen, baina atzean zegoen ekisaindu edo ostensorio<ref>Kustodia gordetzeko eta erakusteko altzaria.</ref> urrekara kendu zuten, abadeei tokia egiteko.





    00:48, 21 urtarrila 2021(e)ko berrikuspena

    Gerraosteko lehen urteak latzak izan ziren, baina 1950ko hamarkadan gauzak hobetzen hasi ziren, ekonomikoki behintzat.

    Orduko parrokoek aprobetxatu zuten elizan hainbat aldaketa eta hobekuntza egiteko.


    Soraluce zinema eta sakristia

    Eskumako kaperen onduan Soraluce zinema eraiki zuten, eta azpian sakristia berria (komuna eta guzti!) eta bulego bat antolatu zuten, elizatik sartzen zela. kaperen Gaineko teilatua terrazaduna, ureztatua



    Absideko kamarinaren gaineko teilatua porlanezkoa.


    Erretaula eta eskudelak eta pulpitoa

    Barrutik ere elizaten itxura hobetu zuten, beti garaiko estiloa jarraituz. Hiru izan ziren aldaketa nagusiak, zoru berria, erretauleko azpikaldea eta pulpitua.

    Zoruan garai bateko sepulturak zeuden, egurrezkoak. Nahiz eta barruko hezurrak aspaldi aterata izan, familia bakoitzak bere sepultura zuen, hileta edota urteurrenetan bertan argizaiolak edo argimutilak pizteko. 1950ko hamarkadan terrazoz estali zuten zoru osoa, garbiagoa eta politagoa zelakoan.

    Garai hartako debozioak indartzeko asmoz, erretaula nagusiko azpikaldean bi medailoi handi jarri zituzten, Jesusen Bihotza eta MAriaren Bihotza irudikatuz.

    Azkenik, mikrofonoak eta bozgailuak jarri zituzten. Eta orduan pulpitu zaharra kendu zuten eta San Andres ermitara eruan. Pulpitu hau, Berpizkunde garaikoa, elizaren erdi-erdian zegoen, eskumako paretaren kontra; hau da, eleiztar guztien erdian, predikua hobeto heltzeko denei.

    Pulpitu zaharraren ordez presbiterioan marmolezko bi jarri zituzten, ezker-eskuma. Eta presbiterioan zegoen burdinezko errejeria ere kendu zuten[1], pulpitu berriekin bat zetozen marmolezko eskudelekin ordeztuz.

    Oharra: Erretaula XXI mendeko zaharberritzerakoan lehengoratu zuten, eta pulpitu berriak kendu ere.


    Santa Barbara kapera

    Soraluce zinema egiterakoan sakristia bere azpian antolatu zuten, eta zaharraren tokia, eskumako bigarren kapera, hutsik geratu zen.

    Hura betetzeko kapera berria egitea bururatu zitzaien, eta Santa Barbarari eskeini. Besteak beste Santa Barbara artilleroen patroia denez, SAPAk ordaindu zuen erretaula eta irudia.

    Oharra: Kapera hau XXI mendeko zaharberritzerakoan kendu zuten.


    Bataiotegia eta korurako eskilara berria

    Elizaren ponte edo bataiarri zaharra sarrera nagusiaren ezkerrean zegoen, baztertuta, oso leku ilunean. Eta bataioei zagokien maila emateko dorre barruan bataiotegia eraikitzea pentsatu zuten.

    Eta dorre barrutik ere eraiki zuten korurako eskilara berria. Aurrekoa elizaren oinetan zegoen: ate nagusitik sartu eta eskumara, paretari itsatsita.

    Obrak hasi zituztenean, lehenbiziko lana dorreak zuen harrizko ganga laua botatzea izan zen[2], eta bertatik gorako eskilara eraiki.

    Azpian geratu zen tokian bataiotegia eraiki zuten, horretarako ponte berria ekarriz eta Frontoirako leihoan zegokion beiratea jarriz (San Joanek Jesukristo bataiatzen).

    Eskilara zaharra kendu zuten, baina ponte zaharra ez, zegoen tokian laga zuten.

    Oharra: Ponte berria XXI mendeko zaharberritzerakoan presbiterio aldera mugitu zuten.


    Frontoiko aldapa eta berogailua

    1960 inguruan Eskola Nazionalak eraiki zituzten Frontoian eta, materialaren garraioa errazteko, eta etorkizuneko irisgarritasuna hobetzeko, Frontoiko aldapa eraiki zuten.

    Lanak aprobetxatu zituzten elizan airezko berogailu sistema jartzeko. Kaldera-gela aldapa berriaren azpian jarri zuten, Galipotetik sartzen dela. Aire tutua eliz atariaren azpitik pasatzen zen, eta koru azpian sartzen zen elizara.

    Aldapa egiteko eliz atariari zati bat kendu zioten, aldapa Frontoira ondo heltzeko.

    Oharra: Berogailu sistema hau XXI mendeko zaharberritzerakoan kendu zuten.


    1960ko hamarkadako aldaketak

    Elizak bazuen erlojua, kanpandorrean jarrita ibai aldera begira (mendebaldera). Kanpaien azpian zegoen. XX mende hasieran jarri zutenean, herriko kale ia guztietatik ikusten zen. Baina XX mendeko bigarren erdialdean herria asko hazi zen, eta denok ezin zuten erlojua ikusi. Horregatik, hura kendu eta lau erloju jarri zituzten dorrearen buruan, gurutzearen azpian hain zuzen.

    Bestalde, hamarkada hasieran Vaticano II (1962-1965) Kontzilioa egin zen Erroman. Ostean, elizak bertatik ateratako ebazpenei egokitu behar izan zuen. Aurrerantzean meza eliztarrei begira eman behar zen, eta ez bizkarra ematen. Soraluzeko elizan aldarea mantendu zen, baina atzean zegoen ekisaindu edo ostensorio[3] urrekara kendu zuten, abadeei tokia egiteko.


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko errejeria eder hau Labegaraietako (Bergara) San Jose elizan dago, 1957 urtean eraikitzerakoan aprobetxatu zuten eta.
    2. Don Miguel Goicoechea orduko parrakoak kontatzen zuenez, harrizko ganga erdi apurtuta zegoenean erori zen, eta ez zuen inor azpian akabatu eguerdia zelako, eta langileak bazkaltzera irten zirelako.
    3. Kustodia gordetzeko eta erakusteko altzaria.