«Sologoeneko zentral historikoa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    28. lerroa: 28. lerroa:
    Cristina Francisca Larrañagak eta Jose Francisco Sologaistuak zentrala laga zutenean, Santi Etxeberriaren aita eta osaba aritu ziren urte askotan.
    Cristina Francisca Larrañagak eta Jose Francisco Sologaistuak zentrala laga zutenean, Santi Etxeberriaren aita eta osaba aritu ziren urte askotan.


    [[Fitxategi: Salogoeneko_elektretxea._Ikuspegi_orokorra_11_(José_Berrueta).jpg  | thumb | 400 px | right | Ikuspegi orokorra (Jose Berrueta)]]
    ==Udalak erosi==
    Jose Luis Larrañaga alkatea zela, 1965. urteko uztailak 13an Soraluzeko Udalak zentrala erosi zuen, dagozkion emakidekin.
    Urteetan geldituta egon zen, Iberduero inguruko ''monopolioa'' zuelako. Egoera kaxkarrean bazegoen ere, urte batzuk geroago paretik Guardia Zibilen konboia pasatzen ari zela ETAk bonba eztandarazi zuen eta eraikin zaharra zeharo hondatu zuen.
    Eusko Jaurlaritza eratu zenean, Energiaren Euskal Erakundea sortu zuen<ref>EVE, Ente Vasco de la Energía.</ref>. Energia esparruan kanpoko mendekotasuna arindu nahian, erakunde honek zentral zaharren berrizteak bultzatu zituen. Bertxineko (Andoain) eta Ereñozuko (Errenteria) zentralen ostean, Soraluzekoa hirugarrena izan zen.
    Zaharberritze honetan Joanerreketatik eta Urruztitik zetozen urak ez ziren erabili. Beraz, zentrala turbina bakarrarekin geratu zen, Deba ibaiaren urek eragindakoa.
    Sologoeneko Zentral Hidroelektrikoa (''Central Hidroelectrica Sologoen S.A'' sozietate publikoa) 1989ko abenduaren 28an eratu zen, eskritura publiko bitartez. Eta Gipuzkoako Lurraldeko Industria Ordezkaritzaren baimena lortu ondoren, 1991ko irailaren 19an ipini zen martxan Sologoeneko zentrala, orduko alkatea Luis Felipe Galarraga zela.
    ==Irudiak==
    ''(handitzeko, sakatu gainean)''
    <gallery>
      Sologoeneko_zentrala._Ikuspegi_orokorra_02_(José_Berrueta).jpg            | Zentral zaharra <br> (José Berrueta)
    </gallery>




    89. lerroa: 68. lerroa:


    ===Sarrerako erretena===
    ===Sarrerako erretena===
    Presatik abiatuta, urak ia 824 metro egiten zituen turbinara heltzeko.
    Presatik abiatuta, urak ia 824 metro egiten zituen turbinara heltzeko. Horietatik 438,3 aire zabalean, eta beste 385,5 bi tuneletan.


    ::{| class="wikitable"
    ::{| class="wikitable"
    109. lerroa: 88. lerroa:
    | Tunela        || 138,40 m || 1,70 x 2,15    || [[Fitxategi: Sologoen._Erretena_07._Laugarren_zatia_(tunela).jpg | 200px]]
    | Tunela        || 138,40 m || 1,70 x 2,15    || [[Fitxategi: Sologoen._Erretena_07._Laugarren_zatia_(tunela).jpg | 200px]]
    |-
    |-
    | Aire zabalean ||  96,00 m || 3,00          || [[Fitxategi: Sologoen._Erretena_09._Bosgarren_zatia_(aire_zabalean).jpg | 200px]]
    | Aire zabalean ||  96,00 m || 3,00          || [[Fitxategi: Sologoen._Erretena_08._Bosgarren_zatia_(aire_zabalean).jpg | 200px]]
    |-
    |-
    | '''Guztira''' || 823,80 m ||  
    | '''Guztira''' || 823,80 m ||  
    140. lerroa: 119. lerroa:


    Gaur egun azpiegitura hauek erdi galduta daude, eta ez dira erabiltzen.
    Gaur egun azpiegitura hauek erdi galduta daude, eta ez dira erabiltzen.
    [[Fitxategi: Salogoeneko_elektretxea._Ikuspegi_orokorra_11_(José_Berrueta).jpg  | thumb | 400 px | right | Ikuspegi orokorra (Jose Berrueta)]]
    ==Udalak erosi==
    Jose Luis Larrañaga alkatea zela, 1965. urteko uztailak 13an Soraluzeko Udalak zentrala erosi zuen, dagozkion emakidekin.
    Urteetan geldituta egon zen, Iberduero inguruko ''monopolioa'' zuelako. Egoera kaxkarrean bazegoen ere, urte batzuk geroago paretik Guardia Zibilen konboia pasatzen ari zela ETAk bonba eztandarazi zuen eta eraikin zaharra zeharo hondatu zuen.
    Eusko Jaurlaritza eratu zenean, Energiaren Euskal Erakundea sortu zuen<ref>EVE, Ente Vasco de la Energía.</ref>. Energia esparruan kanpoko mendekotasuna arindu nahian, erakunde honek zentral zaharren berrizteak bultzatu zituen. Bertxineko (Andoain) eta Ereñozuko (Errenteria) zentralen ostean, Soraluzekoa hirugarrena izan zen.
    Zaharberritze honetan Joanerreketatik eta Urruztitik zetozen urak ez ziren erabili. Beraz, zentrala turbina bakarrarekin geratu zen, Deba ibaiaren urek eragindakoa.
    Sologoeneko Zentral Hidroelektrikoa (''Central Hidroelectrica Sologoen S.A'' sozietate publikoa) 1989ko abenduaren 28an eratu zen, eskritura publiko bitartez. Eta Gipuzkoako Lurraldeko Industria Ordezkaritzaren baimena lortu ondoren, 1991ko irailaren 19an ipini zen martxan Sologoeneko zentrala, orduko alkatea Luis Felipe Galarraga zela.
    ==Irudiak==
    ''(handitzeko, sakatu gainean)''
    <gallery>
      Sologoeneko_zentrala._Ikuspegi_orokorra_02_(José_Berrueta).jpg            | Zentral zaharra <br> (José Berrueta)
    </gallery>





    23:30, 17 uztaila 2023(e)ko berrikuspena

    Elektrika zaharra (Jose Berrueta)
    Oharra: Gaur egungo Sologoeneko zentrala ikusteko, sakatu hemen.


    Izenak

    Garai baten Elektrika edo la eléctrica moduan ezagutzen zen.


    Lehen urteak

    Zentralaren sorrera

    Zentral honek hainbat tokitako urak biltzen zituen: Deba ibaitik, Urruztitik eta Joangoerreketatik.

    Emari nagusia Deba ibaitik hartzen da. 1898. urteko ekainak 4an Jose Miguel Aranguren Pagoegik emakida lortu zuen, baina bi urte geroago Bergarako Juan Jose Larrañaga eta Santos Gallastegiri saldu zien, 1900.eko urtarrilak 14an hain zuzen. Ostean Larrañaga jauna jabe bakarra bihurtu zen. Cristina Francisca alabak eta Jose Francisco Sologaistua suhiak zentralaren ardura hartu zuten.

    Ozumako emakida

    1911.ko urriak 19an Juan Jose Larrañagak beste emakida bat lortu zuen, Urruztitik (Osuma eta Oitturri lurretatik) datorren ura ustiatzeko. Ur hauek Deba azpitik ekarri zituen zentraleraino, baina ez ziren ubide nagusiko urekin nahasten: turbina propioa zuten, Pelton motakoa. Turbina honetara ekarri zituzten Joangoerreketako urak ere.

    Juan Jose Larrañaga hil zenean semeek hartu zuten zentrala, Higinio Larrañaga y hermanos izenpean.

    Antonio Zabalaren eskuetara

    1913.ko martxoak 14an Juan Jose Larrañagaren semeek zentrala eta emakidak Antonio Zabala Garai jaunari saldu zizkioten. Honek Sagar-erreka zentrala ere erosi zuen 1915. urtean.

    1920.ko otsailak 13an, jabe berriak hiru emakidak Elektra Irurak-Bat enpresari pasa zion. Enpresa hau Antonio Zabala y Cía enpresarena zen, eta jabea beti Antonio Zabala.

    1934. urteko uztailak 18an Elektra Irurak-Bat enpresak izena aldatu zuen, Zabala, Unzurrunzaga y Cía bihurtuz, Antonio Zabalaren familia politikoari lekua egiteko.

    Cristina Francisca Larrañagak eta Jose Francisco Sologaistuak zentrala laga zutenean, Santi Etxeberriaren aita eta osaba aritu ziren urte askotan.


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Sologoen. Erretena 01. Osintxuko presa.jpg

    Datu teknikoak

    Sologoeneko zentralak hiru tokitako urak erabiltzen zituen: Deba ibaitik, Ozuma eta Urruzti arteko errekatik eta Joangoerreketatik (Sologoen erreka).

    Osintxuko presa

    Presa nagusia Deba ibaian dago, Osintxuko auzoan (Bergara), Mugarri baserriaren bestekaldean, udal mugarritik 350 bat metro gora eta Osintxuko zubitik 550 bat metrotara.

    Presa 3,5 metro altu, 2,5 metro sendo eta 31,5 metro luze da. Hauetatik 28 ura gainetik isurtzeko erabiltzen dira, eta gainontzeko 3,5 metrotan uhatea eta erretenaren mekanismoak daude.

    Sarrerako erretena

    Presatik abiatuta, urak ia 824 metro egiten zituen turbinara heltzeko. Horietatik 438,3 aire zabalean, eta beste 385,5 bi tuneletan.

    Tarte mota Luzeera Sekzioa Krokisa
    Aire zabalean 3,00 x 1,95 Sologoen. Erretena 02. Presako irteera.jpg
    Aire zabalean 56,30 m 2,00
    3,00
    Sologoen. Erretena 03. Lehen zatia (aire zabalean).jpg
    Tunela 8,00 m 2,65 x 1,60 Sologoen. Erretena 04. Errepide azpiko pasua.jpg
    Tunela 247,10 m 2,00 x 2,35 Sologoen. Erretena 05. Bigarren zatia (tunela).jpg
    Aire zabalean 286,00 m 2,00 Sologoen. Erretena 06. Hirugarren zatia (aire zabalean).jpg
    Tunela 138,40 m 1,70 x 2,15 Sologoen. Erretena 07. Laugarren zatia (tunela).jpg
    Aire zabalean 96,00 m 3,00 Sologoen. Erretena 08. Bosgarren zatia (aire zabalean).jpg
    Guztira 823,80 m



    385 metrotako luzera daukate tunelek eta 438 metro kanal irekiak. Beraz erretenaren luzera, guztira, 823 metrokoa da.

    Makina gela

    Gaurko eraikinak, EVEk berritua, 145 m2 ditu. Ur jauzia 9 metrotakoa da. Berau ustiatzeko Kaplan[1] izeneko ardatz bertikaleko eta erregulazio bikoitzeko Kossler Iberica S.A turbina dago, eta 425 kW alternadorea ere.

    Urak behin turbinatu ondoren, badago berauek Deba ibaira berriz isurtzeko hustubidea.

    Zentralaren energia-ekoizpena

    Zentralak urtero bataz beste 815.000 kwh ekoizten ditu, baina kontutan hartu behar da gaur egun %50eko etekina duela. 2018 urteko inbertsioa etekin hau igotzeko da.


    Ibai-azpiko tutua (J.C. Astiazarán 2019)

    Garai bateko sistema osagarria

    Hasiera batean zentralak gaur eguneko sistemaren oso antzekoa zuen, baina 1911 urtean bigarren turbina erantsi zioten.

    Deba ibaiaren beste aldean Ozuma eta Urruztitik datozen urak biltegi batean biltzen ziren; ur-biltegi hau makina gela baino 325 metro altuago dago. Handik 634 metrotako tutu batez zentraleraino ekartzen ziren. Tutua Deba ibaia azpitik pasatzen da, Irukurutzeta errebuelta parean, sifoia erabiliz.

    Honetaz gain, 200 metrotako beste tutu batek Joangoerreketatik (Sologoen errekatik) ekartzen ur gehiago zuen.

    Ur honek Pelton motako turbina mugitzen zuen; izatez, turbina mota hau oso egokia da aldapa handiko urak ustiatzeko, nahiz eta emari eskasa izan[2].

    Gaur egun azpiegitura hauek erdi galduta daude, eta ez dira erabiltzen.


    Ikuspegi orokorra (Jose Berrueta)

    Udalak erosi

    Jose Luis Larrañaga alkatea zela, 1965. urteko uztailak 13an Soraluzeko Udalak zentrala erosi zuen, dagozkion emakidekin.

    Urteetan geldituta egon zen, Iberduero inguruko monopolioa zuelako. Egoera kaxkarrean bazegoen ere, urte batzuk geroago paretik Guardia Zibilen konboia pasatzen ari zela ETAk bonba eztandarazi zuen eta eraikin zaharra zeharo hondatu zuen.


    Eusko Jaurlaritza eratu zenean, Energiaren Euskal Erakundea sortu zuen[3]. Energia esparruan kanpoko mendekotasuna arindu nahian, erakunde honek zentral zaharren berrizteak bultzatu zituen. Bertxineko (Andoain) eta Ereñozuko (Errenteria) zentralen ostean, Soraluzekoa hirugarrena izan zen.

    Zaharberritze honetan Joanerreketatik eta Urruztitik zetozen urak ez ziren erabili. Beraz, zentrala turbina bakarrarekin geratu zen, Deba ibaiaren urek eragindakoa.

    Sologoeneko Zentral Hidroelektrikoa (Central Hidroelectrica Sologoen S.A sozietate publikoa) 1989ko abenduaren 28an eratu zen, eskritura publiko bitartez. Eta Gipuzkoako Lurraldeko Industria Ordezkaritzaren baimena lortu ondoren, 1991ko irailaren 19an ipini zen martxan Sologoeneko zentrala, orduko alkatea Luis Felipe Galarraga zela.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Erreferentziak

    1. Kaplan turbinak oso egokiak dira emari handientzat, nahiz eta aldapa gutxikoa izan.
    2. Gaur egun mota honetako sistemak Pirinioetan, Kantauri mendietan, Alpeetan… ikus daitezke.
    3. EVE, Ente Vasco de la Energía.