«Sologoeneko zentralaren erosketa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    58. lerroa: 58. lerroa:


    ===Ur emariak===
    ===Ur emariak===
    Edateko uren emariak 1964/09/21an Miner injeniari donostiarrak zituen<ref>Hemen sartu dokumentuaren esteka</ref>. Uda oso lehorra izanik, emari hauek gutxienekoak ziren:
    Edateko uren emariak 1964/09/21an Miner injeniari donostiarrak zituen<ref>[[Media: 19641221_Gastandola,_Ibarrola,_Ozuma_eta_Oiturri._Aforoak.pdf | Gastandola, Ibarrola, Ozuma eta Oiturri. Aforoak (1964/12/21)]].</ref>. Aurreko uda oso lehorra izanik, emari hauek gutxienekoak ziren:


    ::{| class="wikitable"
    ::{| class="wikitable"
    71. lerroa: 71. lerroa:
    | ''Guztira''  || 29,10 l/s
    | ''Guztira''  || 29,10 l/s
    |}
    |}


    ==Elkargoaren banaketa: ebazpena==
    ==Elkargoaren banaketa: ebazpena==

    19:17, 21 uztaila 2023(e)ko berrikuspena

    Elektrika zaharra (Jose Berrueta)

    Sologoeneko zentralak 2023. urtean 125 urte bete ditu. Ekimen pribatu moduan hasi bazen ere, aurki beste zentral bat erantsi zioten alboan: Ozuma. Multzoari Elektrika esaten zioten.

    1964. urtean Soraluzeko Udalak erosi zituen, herriko hainbat premia asetzeko bidean. Horretarako Eibarko Udalaren laguntza izan zuen, elkarrekin bideratu zituzten erosketa prozesua eta.

    Gero, Ozumako zentrala albo batera lagata, eta EVEren laguntzaz, Sologoeneko zentrala goitik behera zaharberritu zuten. Gaur egun martxan dago oraindik.


    Aurrekariak (1898-1964)

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Sortu zutenean (1898) Sologoeneko zentralak Deba ibaiaren urak erabiltzen zituen, baina 1911.ean Urruzti eta (Osuma erreketatik datorren ura ere ustiatzen hasi ziren.

    Antonio Zabala jaunak 1913.ean erosi zituen zentral hauek, eta 1915.ean Irurak-Bat Sagar-Errekako zentrala ere. Ordurako Maltzagako zentralaren jabea ere zenez, emakida eta zentral guztiak enpresa bakarrean bildu zituen: Electra Irurak-Bat.

    Gero, 1934. urtean, enpresak izena aldatu zuen, Zabala, Unzurrunzaga y Cía bihurtuz, Antonio Zabalaren familia politikoari lekua egiteko.


    Zentral zaharra (Jose Berrueta)

    1960. hamarkadaren egoera

    1960. hamarkadan herriko eta inguruko kontestu sozio-ekonomikoa erabat aldatu zen, garapena eta emigrazioaren eraginez batez ere.

    Alde batetik, indar banatzaile handiak (Iberduero[1], Soraluzeren kasuan) gero eta bezero gehiago erakartzen zituzten, zentral txikien etorkizuna kolokan jartzen. Hurrengo urratsa zentral txikiak erostea zen: bezeroak beren sareetara pasatzen zituzten, eta zentralak itxi.

    Honetaz gain, biztanleen gorakadak zekartzan arazoei, indarraren udal premiak edota edateko uraren hornikuntza esaterako, udalek aurre egiteko ezinean ari ziren. Uraren aldetik Soraluzen hain premia handiak ez baziren ere, Eibarren egoera larriagotzen ari zen,


    Elkargoaren osaketa: zentralen erosketa

    Orduan Soraluze eta Eibarko udalek zera erabaki zuten, Zabala, Unzurrunzaga y Cía enpresaren hiru zentral elkarrekin erostea, eta bion artean banatzea.

    Eibarko Udala Sagar-errekako zentralarekin geratuko zen (edateko ur emaria interesatzen zitzaion gehien bat) eta Soraluzekoak Sologoen eta Ozuma hartuko zituen (indarra erabili nahi zuen neguan, eta Ozumako ura udan).

    Eta halaxe egin zuten, elkargoa osatun zuten eta aipatutako zentralak Zabala, Unzurrunzaga y Cía enpresari erosi zizkioten.


    Elkargoaren banaketa: kalkuloak

    Udal bakoitzak ordaindu beharrekoa kalkulatzeko bakoitzaren interesak hartu zituzten ardatz: zentralen ekoizpen elektrikoa eta edateko uraren emaria (udan).

    Ekoizpen elektrikoa

    Ekoizpen elektrikorako 1958-1961 tarteko bataz bestekoa hartu zuten[2]:

    Zentrala Ekoizpena Ehunekoa
    Sologoen eta Ozuma 1.127.294 kw %75,29
    Sagar-erreka 369.964 kw %24,71
    Guztira 1.497.258 kw
    Sologoen eta Ozuma zentralen ekoizpena (1958-1961)
    Sagar-erreka zentralaren ekoizpena (1958-1961)

    Ur emariak

    Edateko uren emariak 1964/09/21an Miner injeniari donostiarrak zituen[3]. Aurreko uda oso lehorra izanik, emari hauek gutxienekoak ziren:

    Zentrala Emaria Ehunekoa
    Ozuma 11,49 l/s %39,48
    Sagar-erreka 17,61 l/s %60,52
    Guztira 29,10 l/s

    Elkargoaren banaketa: ebazpena

    Helburuaren arabera (indarra edota edateko ura) zentralen emaitzak desberdinak zirenez, Eibarko Udalak ebazpena egiteko eskatu zion Donostiako injeniari bati.

    Honek lau eszenategi aurreikusi zituen[4]:

    Egoera Indarra Ura Soraluze Eibar
    Gaur egungoa 12 h 0 h %74,97 %25,03
    Behereala 9 h 3 h %66,10 %33,90
    Etorkizun hurbila 3 h 9 h %48,35 %51,65
    Etorkizun urruna 0 h 12 h %39,48 %60,52

    Epailearen arabera, banaketa zuzenena etorkizun hurbila izenekoa zen. Hau da, Ozuma eta Sagar-Erreka zentralak neguko hiru hilabeteetan indarra ekoizteko ustiatu, eta gainontzeko bederazi hilabeteetan haien urak edateko erabili. Sologoeneko zentrala indarra sortzeko erabiliko zen 12 hilabeteetan, Deba ibaiaren urak ez ziren edangarriak eta.

    Beraz, elkargoa desegiterakoan, eta bakoitzak berea hartzerakoan, Soraluzek eroste prezioaren %48,35a ordaindu beharko zuen, eta Eibarrek, berriz, %51,65a.


    Elkargoaren banaketa (1965)

    Jose Luis Larrañaga alkatea zela, 1965. urteko uztailak 13an Soraluzeko Udalak Eibarko Udalarekin zuen elkargoa banatzea onartu zuen, Sologoen eta Ozuma zentralekin etazegozkion emakidekin geratu zela[5].

    Bere aldetik, Eibarko Udalak ere elkargoaren banaketa onartu zuen. Udal bakoitzak eskuratutako ondasunak modu honetan baloratu zuten:

    Udala Ondasunak Ehunekoa Balioa
    Soraluze Sologoen eta Ozuma %48,35 7.000.000 pta
    Eibar Sagar-erreka %51,65 7.500.000 pta
    Guztira 14.500.000 pta


    Hurrengo urteak

    Sologoeneko zentral berria (J.C. Astiazarán 2019)

    Behin Sologoeneko zentrala erosita, Soraluzeko Udalak ez zuen zaharberritu ezra martxan jarri ere: urteetan geldituta egon zen, Iberduero inguruko monopolioa zuelako.

    Egoera kaxkarrean bazegoen ere, urte batzuk geroago Guardia Zibilaren konboia paretik pasatzen ari zela ETAk bonba bat leherrarazi zuen eta zentralaren eraikin zaharra zeharo hondatu zuen.

    Eusko Jaurlaritza eratu zenean, Energiaren Euskal Erakundea sortu zuen[6]. Energia esparruan kanpoko mendekotasuna arindu nahian, erakunde honek zentral zaharren berrizteak bultzatu zituen, tartean Soraluzekoa.

    Sologoeneko Zentral Hidroelektrikoa (Central Hidroelectrica Sologoen S.A sozietate publikoa) 1989ko abenduaren 28an eratu zen, eta 1991ko irailaren 19an ipini zen martxan Sologoeneko zentrala, orduko alkatea Luis Felipe Galarraga zela. Ozumako zentrala zaharberritze honen kanpo geratu zen.

    EEE (Energiaren Euskal Erakundea) kudeaketaz arduratzen zen. Sortutako indarra Iberdrolari saltzen zioten.

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.


    Erreferentziak

    1. Iberduero (1944-1998) energia ekoiztu eta banatzen zuen euskal enpresa izan zen. Bilbon sortu zen, Sociedad General de Transportes Eléctricos-Saltos del Duero eta Hidroeléctrica Ibérica enpresek bat egitean. 1992. urtean, berriz, OPA baten bidez Hidroeléctrica del Cantábrico eskuratu zuen eta Iberdrola izena hartu.
    2. Sologoen, Ozuma eta Sagar-erreka. Ekoizpena (1959-1961).
    3. Gastandola, Ibarrola, Ozuma eta Oiturri. Aforoak (1964/12/21).
    4. Hemen sartu dokumentuaren esteka
    5. Hemen sartu dokumentuaren esteka
    6. EVE, Ente Vasco de la Energía.