Maltzagako zentrala (eu)

    From Sorapedia
    Vicente Gabilondo enpresaren ertzean zentralaren hormak ikus daitezke, eta fondoan presa
    (Leoncio Oregi Lorentzo Zabale 1956)

    Izena

    Maltzagako zentrala

    Maltzagako geltokia 1935. urtean. Eskuman Maltzagako zentrala (Pedro Pintado Quintana)

    Historia

    Zentral hau Maltzagako tren zubia baino metro batzuk lehenago zegoen, ibaiaren eskuman.

    Emakida 1896. urteko maiatzak 28koa da. Jabea Electra Irurak-Bat izan zen, Antonio Zabalarena (Sologoen eta Sagar-erreka zentralen jabea). 1934. urteko uztailak 18an Electra Irurak-Bat enpresak izena aldatu zuen, Zabala, Unzurrunzaga y Cía bihurtuz, Antonio Zabalaren familia politikoari lekua egiteko.

    1950.ko martoxak 29an Iberduerori saldu zioten zentrala, eta honek Vicente Gabilondo enpresari, 1956. urteko urriak 25ean, inguru hartan enpresa eraikitzeko.

    Aipatutako lantegia jaso zutenean, zentralaren hormak aprobetxatu zuten. Zentralera pasatzeko oinezkoentzako pasabidea, berriz, bota eta zubi ederra eraiki zuten.

    Bulego-eraikinaren azpian ubidearen aztarnak ikus daitezke oraindik.


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Datu teknikoak

    Presa 40 metro luze zen, eta emaria segunduko 2.500 litrotakoa.

    Sarrerako erretenak 311 metro zituen. Ur jauziak, 7,60 metrotakoa, bi turbina mugiarazi zituen, guztira 80 CV ematen zutena. Irteerako erretenak 211 metro zituen.

    Zentralaren eraikinak 189 m2 betetzen zituen.


    Erreferentziak