Soraluzeko berbak (eu)

    Sorapediatik

    Gainontzeko herrien moduan, Soraluzeko euskarak badu bere hizkera propioa: berba solteak, esamoldeak eta esaera zaharrak.

    Hemen jasotakoek hiru iturri nagusi dute: Antxon eta Edu Oregi[1], Ramiro Larrañaga[2] eta Soraluzeko AEK.


    Berbak Esanahiak eta adibideak
    A Afariketan Umeen jolasa, sukaldeko tresna txikiak erabiliz jana prestatzearen egin.
    Lagunekin afariketan laga dot umia.
    Aitapuntako Aitabitxia.
    Alatian Bizkarreraz igeri egin, gora begira igeri egin.
    Alatian be ondo eitxejok igari.
    Amapuntako Amabitxia.
    Añube Ozpel, eguzkirik jotzen ez duen lekua.
    San Martzial euzki lekua da, baña Sagar Erreka añubia.
    Amama Sorte handia. Diru edo ondasun errezak.
    Hori dok amama!
    Amamurgil[3] Uretara jauzi nahi bare eta goitik behera busti.
    Amamurgil einjok eta kostajokok uretatik urtezia
    Amazulo Amazale, beti amaren ondoan egotea nahi duena.
    Antxitxika / Antxitxiketan Lasterka, korrika.
    Apropos / Aproposko (esanahi bikotza) Nahita eginda. Brometan eginda.
    Apropos jantzi dau buzua.
    Karteria apropos izkutatu dotsa.
    Ardi Arkakuso.
    Arrazixa Arrantzan egiteko modu bat. Deba ibaiaren ibilguan butroia jartzen zen, eta harako bidea egiten bi harri ilara; orduan, ur goitik arrainak uxatzen ziren harrika arrazixaruntz butroian sartzeko. Harresi berbatik etor daiteke.
    Arrazixa joten ibili gaitxuk eta loiña batzuk artu jitxuagu illunzixan jateko.
    Arpasuak Deba ibaian zeuden harri handiak, ertz batetik bestera pasatzeko[4].
    Ni beti arpasuetatik juatenok etxera.
    Autxo! Tori, hartu ezak!
    B Balebuleka Izkutaketan (jolasa).
    Balebuleka ibiltzen ditxuk umiak pozixen.
    Barriketa Hizketa, berbeta.
    Beherako Sabeleko.
    Belakuan Behereala, bat-batean, segituan.
    Berbatsu Hitzontzi, berbontzi.
    Isildu hari, berbatsu hori!
    Berbontzi Hitzontzi, berbatsu.
    Bidetxior Bidezka, bide zior.
    Burutik-berakua Meningitisa.
    Burutik-berakuakin il zan auzoko gizona.
    D Demanda Eztabaida.
    Horrek lagunak beti demandan dihardue.
    Demasa Asko.
    Demaseko Handia.
    Demaseko triskantza eiñ zeban igazko ufalak.
    E Elemena Mordoa, kontatu ezinezko beste.
    Jende handixa entierruan, elemena!
    Erako Tratu eta umere oneko.
    Arlote itxura dauka, baina erako gizona da.
    Erlakesten Zaldarra.
    Eroso Egoki, apropos.
    Erregular! Jakina! Zalantzarik gabe!
    Errengilaran Ilaran.
    Errengilaran ikasi dau leziñua.
    Estesobre Apendizea.
    Etxapligu Jaietako zuziria.
    Etxezulo Etxezalea.
    Erlamino Erlastarra.
    Esparrua Larra, ganaua bazkatzeko toki zabala.
    Ganauak esparruan dabiIlaz.
    Esprabela Sare moduko bat, arrantzarako erabilia.
    F Fiua Lantegien adarraren soinua, langileen sarrera zein irteera iragartzeko[5].
    Bigarren fiua jo baño lenago tallar barruan egon biar izatejuagu.
    Foballa[6] Futbola.
    Guazen foballian jolastera.
    G Galanta Oso handia, garaua.
    Galtzarbasaria Sare moduan ehundutako bizkar-pardela edo makutoa.
    Jatekua mendira eruateko, ona izaten dok galtzarbasaria.
    Gantxirrikak Behin txerria hilda, gantza kentzerakoan sobratutako puxkak, frijitzen zirenak.
    Umiak giñanian, gantxirrikak be oso pozik jategiñuazen.
    Gantxirrika opila / Gantxirrikopila Gantxirrikaz egindako opila.
    Ganigarrak Zuhaitz batzuetan egiten diren adar lehorrak, sukaldetan erretzeko batzen zirenak.
    Mendira najoiak, ia gañigar batzuk ekartzen ditxuten.
    Granuja Arma lantegietan ofizioa ikasten ari ziren mutilei esaten zitzaien. Lana egiteaz gain mandatuak ere egiten zituzten.
    Bialduko juat granujia piezak ekartzera.
    Garaua Galanta, oso handia.
    Mutikote garaua da dakan edaderako.
    H Hankalatraba Zaldi gainean joateko erabiltzen den jarrera.
    Jarri zaitxe hankalatrabaka jolasa hasteko.
    Harrapataka Edozein modutan. Presaka eta ordenarik gabe. Konpasean alderantzizakoa.
    Harrapataka alde ein jok.
    Hozkirri Hotzikara.
    I Idol Eurite, zaparrada handia.
    Demaseko idolak eduki douz aurtengo udan!
    Ipurloka Prakerre, geldirik egon ezinda.
    Ipursalto Astoek atzeko hankekin egiten duten saltoa.
    Izipulia Gaur eguneko garbitasuna ez zenean, umeei buruan eta aurpegian sortutako zarakarrak.
    Gixajua izipuliakin beteta daok.
    J Jiratu Eskuratu, lortu.
    Nundikan jiratu dok hori?
    J Jiria Egoera aldrebesa.
    Hau dok jiria, hau! Igaz ufala ta aurten sikutia!
    K Katamixar Katagorria, urtxintxa.
    Kilika Zelatan.
    Kirrinpot Porrota.
    Jasotzen asi dok eta kirrinpot ein jok.
    Konpasean Astiro eta ordenarekin. Harrapataka alderantzizakoa.
    Kordela Arrantza mota: gauez lotzen ziren kordelak, beren amuez, eta goizez begiratzera joaten ziren ia ezer zegoen.
    L Loka Nasai, erdi solte.
    Pieza hori loka geratu jaku.
    L Lokamusa / Lokamusu Lo arina.
    Losa Espaloia.
    M Makalaldi Ahulaldia, gaixoaldia, denboraldi motela.
    Malma Armiarma.
    Malmaratxa Amarauna, armiarma sarea.
    Maratila Txinget.
    Melatua Bustialdia.
    Demaseko melatua hartu dot etxerako bidian.
    Motxaila Artilea mozten zuten ijito euskaldunak.
    Motxalladan[7] Pilotan jokatzeko modua. Nahi adina lagunek hartzen dute parte, eta banan banan kanporatzen dira irabazle bakarra geratu arte.
    Kontzejupia txikiegixa dok guk danok motxalladan jokatzeko.
    Murgillak Ur azpiko ibilerak.
    N Nahiezta Nahi gabe.
    P Plantzerua Igeltzeroek erabiltzen duten plunkaia edo paleta.
    Ori bizkorra dok plantzerua erabiltzen.
    Postura Apostua.
    Puntarri Puntan dabilena, aurrean dabilena, liderra.
    Puntarrixa lesionau zanetik ez dou partidurik irabazi.
    S Sapopurrutxinala / Zapupurrutxinala Sapaburua.
    Ugarasuan umia dok sapopurrutxiñala.
    Setixuak Elizetan izaten diren aurreko jesaulkiak, herri agintariek erabilitakoak.
    Ori setixuetan jartzen dok mesetara juatendanian; ni, ostera, ate txikixan onduan egoten nok.
    Sekularioan Oso denbora luzean.
    Sikuta Lehortea, agorraldia, sikualdia.
    Hau dok jiria hau! Igaz ufala ta aurten sikutia.
    Sor Gogortzea, zurruntzea.
    Sortu Gogortu, zurrundu, trabatu.
    Ardatz hau ziero sortuta jaok.
    Sugalindara Sugandila.
    Surziloak Sudurreko zuloak.
    Suskorroberak Su artifizialak.
    T Takilo Janari erakargarridun kazolatxo edo pintxoa.
    Tripaki takilua ateraik, bi txikitorekin!
    Tanganilo Txakurrei lepotik zintzilik ipintzen zaien makilatxoa. Gorbata.
    Tantza Arrantzan erabiltzen den haria. Pita.
    Tapakuak Igerilariak baino ur sakonagoak.
    Orrek beti tapako uretan eitxejok igari.
    Tarraz / Tatarraz / Tarrazka / Tarrazean Arrastaka.
    Tartakina Saltakor, jauzilari.
    Intxaur tartakina.
    Tipirri-taparrak Fosforo borobilak itsatsita dituzten paper-tirak. Harriarekin igurtzerakoan leherketa txikiak egiten dituzte..
    Gaur barkilluak erosi biarrian tipirri-taparrak erosiko jitxuat.
    Triskantza Suntsidura, deseuztapena.
    Txanela Txalupa, ibaian erabiltzekoa.
    Txaplata Petrala, gogaikarria.
    Txatxar Txiki, balio bageko.
    Txatxara Ganora mehea, ganora eza.
    Ederra txatxaria darabizue, goiz guztia barriketan eta bazkaixa gertatu ez!
    Txatxarkeria Txikikeria, huskeria.
    Txeldor Begitxindorra.
    Txinga Ibaian jartzen zen sarea, ertz batetik bestera. Arrazixa izaten zuen erdian.
    Txiribiskau Mozkortu.
    Or datok ori txiribiskauta, ezagun jok kintzenia artudabela gaur eguardixan.
    Txiribizkatuta Edanarekin alaituta, mozkortuta.
    Kuadrilako lagunekin afarixa euki dau ta txiribizkauta etorri da.
    Txirrika Garabia.
    Sasoi batian txirrika haundi bi eguan, bata estaziñuan ta bestia fabrikan.
    Txixakua Prostatitisa, edo beste edozein gernu-tutuetako gaitza.
    Gaixorik dabik gizon ori, txixakua jaukak.
    Txutxilo Txanka, kartetako sota.
    U Ufal Uholdea, uriola.
    Ugaraxo Igela.
    Ugarra Herdoila.
    Sitsak jo eta ugarrak jaten ez dabezen aberastasunak.
    Ugartu Herdoildu.
    Ukatx egin Pot egin, lurra jo nekearen eraginez.
    Hainbeste pisukin ukatx eingo dau asto horrek.
    Urakapinak Ufalaren ondoren gelditzen diren hondakinak, sutarako erabiltzen dira.
    Egur-ikatz barik gelditu gaitxuk eta bi mutiko bialdu jitxuat urakapin batzuk ekartzera.
    Ur-ustela Denbora luzean geldi egondako ura.
    Obe dok Olako-osiñian igari eitxia alboko ur-ustelian baño.
    Ur-suga Suge biperakara, ibaiko sugea.
    Aingiria zalakuan ursugia arrapau juat aitzpian.
    X Xemei / Xemeiko Ehunekoa, zentimoa.
    Z Zail Gogorra.
    Okel hau ondo zaila da.
    Zaildu Saiatu, ahalegindu.
    Zapindu Astindu, jipoitu, egurra eman.
    Zaragi Zahagia, ardoa gordetzeko narrua.
    Saso batian kontzejupian gordetzen zitxuen zaragixak.
    Zeken Diruzalea, zikoitza.
    Ziburu zaburu Zabua, leria.
    Ziztrin Txikia, baliogabekoa.
    Mutiko ziztrina, alde hemendik derrepentian!
    Zuri Alperra, nagia.
    Zurrustadia Igeri egiterakoan, besakada.
    Orrek jaukak zurrustadia!


    Erreferentziak

    1. Plazentziako berbak eta esamoldeak. Antxon Oregi eta Edu Oregi (Soraluzeko Jaiak 1.995).
    2. Relación de algunas palabras euskéricas habituales en Soraluze-Placencia de las Armas. Ramiro Larrañaga (Atal Koadernoak. Hizkuntza eta Literatura 13. Eusko Ikaskuntza 1.995).
    3. Ikus Amamurgil abestia.
    4. Bi lekutan zeuden: Errekaldean eta Gabolatsen.
    5. Sasoi batean SACIAren adarrak herriko bizimoduaren erritmoa markatzen zuen.
    6. Ingelesetik zuzenean. Football > foballa. Eta XX mende hasieran, back (defentsa) > baka, referee (arbitroa) > referixa, offside (orsai) > orsaixa, eta halako beste asko.
    7. Garai bateko erdaraz, tantos a bastarra.