Soraluzeko esamoldeak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: Gainontzeko herrien moduan, Soraluzeko euskarak badu bere hizkera propioa: berba solteak, esamoldeak eta Soraluzeko esaera zaharrak (eu)|esaer...)(r)en berrikusketa, ordua: 22:33, 5 urria 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Gainontzeko herrien moduan, Soraluzeko euskarak badu bere hizkera propioa: berba solteak, esamoldeak eta esaera zaharrak.

    Hemen jasotakoak hiru iturri nagusi dute:


    Esamoldea Esanahiak eta adibideak
    Adar soñuan / Adar soinuan Haizeko, brometako eran.
    Gaur be adar soinuan jabik haura; obispuari be adarra joko lezkiok.
    Afari legea Gogo barik baina beharrez egiten den afari arina.
    Merienda ederra janda nao eta afari legia eingo dot.
    Aitaren baten / Aitaren batean Segituan, behereala.
    Alaba nausixak aitaren baten eitxen dostaz errekauak; gaztiak barriz, goiz guztia bihar dau.
    Aleritzira Begiz edo gutxi gora behera kalkulatua.
    Atari aldia Zoritxarrek dakarten egoera penagarria.


    Erreferentziak