Udala. Foru garaia (1499-1695) (eu)

    Sorapediatik

    Hasiera batean, herri bakoitzak bere kudeaketa sistema zuen. Herri artean nahikoa antzekoak, baina elkarren desberdinak ziren, herri bakoitzaren egoerari egokituak: jarduerak, historia, botere guneak...

    Sistema hauek biltzeko ordenantzak idazten ziren, gero eta osoagoak mendeetan zehar.


    1499 urteko ordenantzak

    Soraluzek gordetzen dituen ordenantza zaharrenak dira. Bertan aipatzen denez, udala osatzeko eta ordezkariak hautatzeko sistema aspalditik omen zetorren.

    Herritar guztien batzarrari "Udal Orokorra" esaten zioten, eta "udalkide" bertaratutakoei. Udalkidea izateko gizona izan behar zen, 30 urte baino gehjiagokoa eta kaparea[1].

    Udal Orokorra oso gutxitan biltzen zen, gai edo arazo larrietan erabakitzeko; eta urtean behin ordezkariak aukeratzeko.

    Soraluzen bost ziren ordezkariak, eta San Migel egunean (irailak 29an) aukeratzen ziren: alkatea, sindikoa eta hiru errejidore (edo teniente).

    Alkate hautaketa

    Alkate izateko zortzi hautagai izaten ziren, lau kaletar eta lau baserritar. Gizonak denak, 30 eta 60 urte artekoak.

    San Migel egunean Udal orokorra biltzen zen. Joan zen urteko hautagai ohiek izen bana proposatzen zuten, eta aldi berean zin egiten zutela persona egokienak zirela. Hautagai bakoitzaren izena bere paperean idatzi, eta zortzi paperak lurrera botatzen ziren. Ume batek paper bat hartu eta alkateari ematen zion. Honek ozenean irakurtzen zuen alkate berriaren izena, hurrengo hamabi hilabeteetan alkate izango zena.

    Alkate berriak izendapena onartzen ez bazuen, 10.000 marabediko izuna ordaindu behar zuen, eta beste zazpi hautagaien artean aukeratzen zen alkatea. Dena dela, inork alkatea izateko ezintasuna bazuen, San Migel baino 30 egun lehenago alkateari adierazi behar zion.

    Urte bateko hautagaiek ezin zuten hautagai izan hurrengo hiru urteetan. Alkateak, berriz, hamar urteko epean libre zegoen.

    Gainontzekoak

    Sindikoa alkatearen modu berean aukeratzen zuten, zozketaren bidez.

    Gero, alkate eta sindikoak hiru errejidoreak (tenienteak) izendatzen zituzten, zuzenean.

    Egunean bertan beste arduradun publiko ere izendatzen zuten: Santa Maria la Real parrokiaren maiordomoa, ermitenak, ospitalarena...


    1695ko ordenantzak

    Berrehun urte geroago gauzak ez zeuden ondo. Familia batzuk udaleko ordezkari postuak beren artean banatzen zituzten: hautagaiak, hurrengo urteko hautagaiak proposatzerakoan, beren ingurukoak prpposatzen zuten. Eta alkate era simdikoak, errejidoreak aukeratzekoan, gauza bera egiten zuten.

    Gainontzekoentzat ezinezkoa zen udaleko postuak eskuratu, eta haserre zegoen. Azkenean, 1695 urtean ordenantza berriak onartu zituzten. Hauteskundeak egiteko San Migel eguna mantentzen bazen ere, prozedura aldatu zen.

    Kapare eta milaristak

    Aurreko ohituren arabera, hautesle eta hautagaiak kapare izan behar ziren. Baina honetaz gain milaristak ere; hau da, Soraluzeko etxe (edo baserri) baten jabeak izan behar ziren. Arrazoia, herriari kalte egin eta gero erantzun ahal izateko.

    Ordenantzak agintzen zuen kapare milaristen zerrenda prestatzeko, eta eguneratuta mantentzeko.

    =Hautesleen aukeraketa

    San Migel egunean, goizeko meza ostean, kanpaiak jotzen zuen Udal Orokorra deitzeko. Kapare milaristen izenekin paperak prest zeuden, eta hautesleak bere izena bertan zegoen etiaztarzen zuten.

    Paper guztiak aretomerdian zabaldu,eta ume batek lau aukeratzen zituen eta alkateari ematen zizkion. Hauek ziren hautesleak.

    Alkate hautaketa

    Lau hautsskeak beste gela batean biltzen ziren, eta lau papel prestatzen zituzren, izen banarekin. Alkate izateko kapare milaristak izan behar ziren. Nahi izan eta gero, izen berbera izan zitekeen.

    Gelatik irten, eta lau paperak kutxa txiki batean gorderzen zituzten. Ume batek horietako bat areeatzen zuen, eta alkateari ematen zion. Honek alkate berriaren izena irakurtzen zuen, era besteei papera luzatzen zien egiaztatzeko. Gainontzeko niru paperak erretzen zutuzten.

    Beste hautaketak

    Sistema berbera erabiltzen zen beste bederatzi kargu aukerarzeko: hiru teniente, sindiko prokurakdorea, hiru herri-errejidore,

    Tenienteak eta sindiko-prokuradorea kapare-milaristak izan behar baziren, gainontzeko postuendako edozein kapare, pobre ala aberats, hautagai izan zitekeen.

    Azkenik, alkateak izendapen batzuk egiten zituen: alguazila...

    1746eko errolda eta hautesle-zentsoa

    1746 urtean udal kudeatzaileak hauek ziren: Juan Tomás de Solarte (alkatea), Bartolomé de Beristain (tenientea), Ventura de Armendia (sindiko-prokuradorea), Manuel de Mendiola (erregidorea) eta José de Arzamendi (erregidorea).

    Urte hartan Agustín de Azcarate eskribauak Soraluzeko errolda osatu zuen (gizon helduen errolda, hain zuzen). Bost taldetan bereizi zituen biztanleak: milarista kapare kaletarrak, baserriko milarista kapareak, kaletar kapare EZ milarista, baserritar kapare EZ milarista eta gainontzeko biztanleak.

    Mota Kaletarrak Baserrietakoak Guztira
    Milaristak 25 21 46 14%
    Ez milaristak 112 50 162 51%
    Kanpotarrak 111 111 35%
    Guztira 248 71 319 100%

    Errolda azterketa

    Errolda honetan badira hainbat puntu nabarmentzen direnak.

    Alde batetik, "kanpotarren" kopuru altua. Hau da, kapare ez zirenak edo, behintzat, Soraluzen bere kaparetasuna aitortua ez zutenak. 111 gizon dira, guztien %35a. Soraluze herri industriala izanik, eta XVIII mendea ekonomikoki oso oparoa izan zenez... etorkin asko etorri ziren. Gehienek, euskaldunak izatez, kaparetasuna frogatzeko aukera garbia zuten, baina prozesuak zekarren kostuak ez zuen merezi, milaristak ez baziren behintzat.

    Herriko biztanleen artean kaletarrak %77a da, oso kopuru altua inguruko herriekin alderatzen badugu. Honen atzean arrazoi bikoitza dago; alde batetik, Soraluzeko lurrak nekazaritzarako oso egokiak ez izatea, eta bestetik industriak betidanik izan duen indarra. Milaristen (etxejabeen) artean, berriz, banaketa askoz orekatuagoa dago: 25 eta 21.

    Kaletarren artean, eta kanpotarrak kontutan hartu barik, gehienak jende arrunta ziren, milaristak (etxejabeak) %20ra heltzen ez zirela. Baserritarrei erreparatzen badiegu, guztira 71 gizon agertzen dira (Soraluzeko baserri kopuruaren gertu), baina hoietatk bi herenak ez ziren milaristak, maizterrak baizik.

    Hautesle zentsoa

    Erroldan agertzen ez diren andreek, eta 30 urte beherako gizonek, ez zuten udalkideak izateko eskubiderik.

    Errolda honen arabera, 319 lagunetatik %35k (111) ez zuten udalkideak izateko eskubiderik, "kanpotarrak" zirelako (ez ziren kapareak).

    Beste %51k (162) ere ez zuten udalkideak izateko eskubiderik, milarista (etxejabeak) ez zirelako.

    Azken finean, hautatuak edota hautatzeko eskubideak zutenak 46 lagunek zuten (kapare milaristak), besterik ez: 25 kaletar eta baserrietako 21.

    Beraz, erregimen zaharreko "euskal foru demokrazia" hartan gizonen %14ak besterik ez zuten parte hartzeko eskubidea. 18-30 urte beherakoak eta emakumeak kontutan hartzen baditugu, udalkideak %5 inguruan egon zitekeen.


    Erreferentziak

    1. hau da, hijodalgo, hidalgo edo noblea. Zeintzuk ziren kapareak? arbaso kapare zutela frogatzeko gauza zirenak; hau da, Soraluzen "bizi guztiko" soraluzetarrak. Kanpokoek prozesua behar zuten kapare zirela frogatzeko, eta honek diru asko kostatzen zuen.