«Udala. Foru garaia (1695-1766) (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    1. lerroa: 1. lerroa:
    ==Aurrekariak==
    ==Aurrekariak==
    Sistema, teorian, oso demokratikoa zen: denok zuten aukera hautesleak eta hautagaiak izateko. '''Euskal demokrazia'''.
    1499ko ordenantzak oso demokratikoak ziren: denok zuten aukera hautesleak eta hautagaiak izateko.

    Baina... ñabardura garrantzitsu batzuk egin behar dira. Alde batetik, hiru giza-talde sistematik at zeuden. Lehenik eta behin, emakumeak, biztanleriaren erdia. Gero, gizon gazteak (18 eta 30 urte artekoak); hauek sisteman sartzeko aukera zuten. Eta, bukatzeko, kanpotarrak; XV mende arte gutxi baziren, ordutik aurrera Soraluzeko armagintzak hartu zuen indarrak etorkin asko erakarri zituen, eta hauek kapareak ez zirenez (edo, zehatzako, kaparetasuna frogatzeko dirurik ez zutenez)... ez zuten udalaren parte izateko eskubiderik ere.
    Baina, emakumeak, gazteak eta kanpotarrak sistematik at lagatzeaz gain, endogamia sortu zuten: familia udaleko ordezkari postuak beren artean banatzen zituztela, gainontzekoak albo batera utziz.

    Baina udalkideen (gizon kapareak 30 urte baino zaharragoak) artean ere bazen aldea. 1499ko ordenantzetan jasotako sistemak, hautagaiak aukeratzeko sistemak, endogamia sortu zuen; familia edo talde batzuk udaleko ordezkari postuak beren artean banatzen zituztela, gainontzekoak albo batera utziz. Urte bateko zortzi hautagaiek hurrengo urteko hautesleak ziren, zortzi hautagai aukeratzeko, eta halaxe urteak joan urteak etorri. Honetaz gain, alkate era sindikoak, errejidoreak aukeratzekoan, gauza bera egiten zuten, "taldekoak" aukeratu.
    Azkenean, arazoari aurre egiteko 1695 urtean ordenantza berriak onartu zituzten.

    Talde honetakoak ez zirenek ez zuten modurik katean sartzeko, eta udal kudeaketatik kanpo geratzen ziren. Modu honetan, udal postuetatik kanpo geratzen zen talde zabalean ezinegona gero eta handiagoa zen, eta haserrea bihurtu. Azkenean, 1695 urtean [[Udala. Foru garaia (1695-1766) (eu)|ordenantza berriak]] onartu zituzten. Hauteskundeak egiteko San Migel eguna mantentzen bazen ere, prozedura aldatu zen.

    ==1695ko ordenantzak==
    Bi aldaketa handi ekarri zituzten, hautesleak izendatzeko modua eta milaristak.

    ===Hautesleak==
    Aurrerantzean, hautesleak zozketaz aukeratuko ziren. Modu honetan, denok zuten aukera berbera hauteslea izateko, aurreko endogamiarekin bukatuz.

    Berrehun urte geroago gauzak ez zeuden ondo. Familia batzuk udaleko ordezkari postuak beren artean banatzen zituzten: hautagaiak, hurrengo urteko hautagaiak proposatzerakoan, beren ingurukoak proposatzen zuten. Eta alkate era sindikoak, errejidoreak aukeratzekoan, gauza bera egiten zuten.
    ===Milaristak===
    Baina, hautesle eta hautagaia izan ahal izateko bigarren baldintza ezarri zituzten. Aurrerantzean, kapare izatea (ia gizon soraluzetar gehienak) ez zen nahikoa izango, milarista ere izan behar zen; hau da, Soraluzeko etxe (edo baserri) baten jabeak izan behar ziren.

    Gainontzekoentzat ezinezkoa zen udaleko postuak eskuratu, eta haserre zegoen. Azkenean, 1695 urtean ordenantza berriak onartu zituzten. Hauteskundeak egiteko San Migel eguna mantentzen bazen ere, prozedura aldatu zen.
    Aldaketa honentzako ageriko arrazoia zera izan zen, inoiz hautagaiaren erabakiak herriaren kalterako baziren, udalak haren kontra egin zezakeen eta, errudun topa eta gero, kalteak berdintzeko haren aberastasunak erabil zitezkeen; pobreen kasuan ez zen halakorik eta. Baina, erabaki honekin, udalaren kudeaketa aberatsen esku geratzen zen legez.

    ==1695ko ordenantzak==
    Honetaz gain ordenantza berriek kapare milaristen zerrenda prestatzeko agintzen zuten, eta eguneratuta mantentzeko.
    ===Kapare eta milaristak===
    Aurreko ohituren arabera, hautesle eta hautagaiak kapare izan behar ziren. Baina honetaz gain milaristak ere; hau da, Soraluzeko etxe (edo baserri) baten jabeak izan behar ziren. Arrazoia, herriari kalte egin eta gero erantzun ahal izateko.
     
    Ordenantzak agintzen zuen kapare milaristen zerrenda prestatzeko, eta eguneratuta mantentzeko.

    108. lerroa: 108. lerroa:
    Herriko biztanleen artean kaletarrak %77a da, oso kopuru altua inguruko herriekin alderatzen badugu. Honen atzean arrazoi bikoitza dago; alde batetik, Soraluzeko lurrak nekazaritzarako oso egokiak ez izatea, eta bestetik industriak betidanik izan duen indarra. Milaristen (etxejabeen) artean, berriz, banaketa askoz orekatuagoa dago: 25 eta 21.

    Kaletarren artean, eta kanpotarrak kontutan hartu barik, gehienak jende arrunta ziren, milaristak (etxejabeak) %20ra heltzen ez zirela. Baserritarrei erreparatzen badiegu, guztira 71 gizon agertzen dira (Soraluzeko baserri kopuruaren gertu), baina hoietatk bi herenak ez ziren milaristak, maizterrak baizik.
    Kaletarren artean, eta kanpotarrak kontutan hartu barik, gehienak jende arrunta ziren, milaristak (etxejabeak) %20ra heltzen ez zirela. Gainontzekoek ez ziren etxe oso baten jabeak; hau da, errentan bizi ziren, edota etxe bateko etxebizitza batean. %80 hau, gehien bat, armagileak izango ziren. Baserritarrei erreparatzen badiegu, guztira 71 gizon agertzen dira (Soraluzeko baserri kopuruaren gertu), baina hoietatik bi herenak maizterrak ziren.

    ===Hautesle zentsoa===
    ===Hautesle zentsoa===
    123. lerroa: 123. lerroa:

    ==Sistemaren ajeak eta bilakaera==
    ==Sistemaren ajeak eta bilakaera==
    Aurreko sistema itxia bazen, sistema berria irekiagoa zen, baina aberatsentzat.
    1499ko ordenantzek ezarritako sistema itxia bazen, 1695ko ordenantzek sistema irekiagoa ezarri zuten, itxuraz behintzat... baina aberatsentzat. Herriko %5 aberatsenak udala manejatzen zuen.
     
    Aberats hauek, milarista izanik, lurrari lotuak zeuden, etxe eta terrenoen jabeak ziren, eta honek kontraesan handiak sortzen zituen. Udalean ari zirenez jakien ardura zuten ("abastos": garia, okela, ardoa, arraina...), herrian nahikoa eta moduko prezioan egotea bere ardura zen. Eta uzta urriko urteetan, komenigarria zen bertako garia bertan saltzea eta kanpotik ekartzea, hau dena prezioak mantenduz.
     
    Bestaldetik, jabeak zirenez, errentak garitan eta okelatan kobratzen zuten. Eskasia zenean, herrian prezio merketan saldu beharrean nahiago zuten kanpora eramatea salneurri hobeak lortzearren. Milarista denek interes berberak zituztenek, udalak ez zien aurre egiten behar beste.

    Azkenean, herriko %5ak dena manejartzen zuen. Aberatsak eta jabeak izanik (industria ez, nekazaritxa) kontraesana zegoen eskasian: Udalean ari zirenak garia eta okelaren ardura zuten, nahikoa eta moduko prezioan. Baina jabeak zirenez, eta errentak garitan eta okelatan kobratzen zutenez, interesa zuten kanpoan saltzen ahal zen garestien.
    Halaxe sortu ziren matxinadak<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herriko_matxinadak_(XVII_-_XIX._mendeak) Euskal Herriko matxinadak]. Wikipedia (euskaraz).</ref>, ez bakarrik Euskal Herrian, baizik eta beste leku askotan ere (gogoratu Madrilgo ''Eskilatxe matxinada'').

    Dena lehertu egin zen matxinadetan.
    1766 urtean Carlos III erregeak ''auto acordado'' izenekoa atera zuen, udal batzarretan herri ordezkariak sartzeko (1766/05/05).

    01:27, 9 ekaina 2020(e)ko berrikuspena

    Aurrekariak

    1499ko ordenantzak oso demokratikoak ziren: denok zuten aukera hautesleak eta hautagaiak izateko.

    Baina, emakumeak, gazteak eta kanpotarrak sistematik at lagatzeaz gain, endogamia sortu zuten: familia udaleko ordezkari postuak beren artean banatzen zituztela, gainontzekoak albo batera utziz.

    Azkenean, arazoari aurre egiteko 1695 urtean ordenantza berriak onartu zituzten.

    1695ko ordenantzak

    Bi aldaketa handi ekarri zituzten, hautesleak izendatzeko modua eta milaristak.

    =Hautesleak

    Aurrerantzean, hautesleak zozketaz aukeratuko ziren. Modu honetan, denok zuten aukera berbera hauteslea izateko, aurreko endogamiarekin bukatuz.

    Milaristak

    Baina, hautesle eta hautagaia izan ahal izateko bigarren baldintza ezarri zituzten. Aurrerantzean, kapare izatea (ia gizon soraluzetar gehienak) ez zen nahikoa izango, milarista ere izan behar zen; hau da, Soraluzeko etxe (edo baserri) baten jabeak izan behar ziren.

    Aldaketa honentzako ageriko arrazoia zera izan zen, inoiz hautagaiaren erabakiak herriaren kalterako baziren, udalak haren kontra egin zezakeen eta, errudun topa eta gero, kalteak berdintzeko haren aberastasunak erabil zitezkeen; pobreen kasuan ez zen halakorik eta. Baina, erabaki honekin, udalaren kudeaketa aberatsen esku geratzen zen legez.

    Honetaz gain ordenantza berriek kapare milaristen zerrenda prestatzeko agintzen zuten, eta eguneratuta mantentzeko.

    Hautaketak

    Hautesleen aukeraketa

    San Migel egunean, herri-meza ostean, Espiritu Santuari otoitza egiten zioten, hauteskundetan laguntzeko. Ostean, kanpaiak jotzen zuen Udal Orokorra deitzeko, udaletxean. Eskribauak paperak prestatzen zituen, kapare milaristen izenekin, ozen irakurtzen dituen bitartean denok entzuteko eta, beharbada, demandan egiteko.

    Ostean, alkateak paperak banan banan tolestu eta ontzi baten sartzen zituen. Ondo nahastu ostean, ume batek lau aukeratzen zituen eta alkateari ematen zizkion. Hauek ziren hautesleak. Inoiz paperak guztion erdira bota ziren, eta umeak handik lau hartu zituen.

    Alkate hautaketa

    Bere lana zuzen beteko zutela zin egin eta gero, lau hautesleak beste gela batetara pasatzen ziren lau paper prestatzeko, izen banarekin. Alkate izateko proposatutakoak kapare milaristak izan behar ziren. Hautesleak halaxe nahi izan eta gero, paper bitan, hirutan edo guztietan izen berbera egon zitekeen.

    Gelatik irten, eta lau paperak alkateari ematen zioten, honek erditik tolestu eta ontzian sartzen zituela. Ume batek horietako bat ateratzen zuen, eta alkateari ematen zion. Honek alkate berriaren izena ozen irakurtzen zuen, eta besteei papera luzatzen zien denok egiaztatu ahal izateko. Gainontzeko hiru izenak isilpean gordetzeko, paperak apurtzen zituzten.

    Beste hautaketak

    Sistema berbera erabiltzen zen beste bederatzi kargu aukerarzeko: bigarren eta hirugarren alkateak (tenienteak), sindiko diruzaina eta prokuradore orokorra, hiru errejidore eta hiru maiordomo (Santa Maria la Real parrokia-elizarena, Hirutasun Santuaren ospitalena eta pobre lotsatien erakundearena).

    Tenienteak eta sindikoa kapare-milaristak izan behar baziren, gainontzeko postuendako edozein kapare, pobre ala aberats, hautagai izan zitekeen. Dena dela, hiru errejidoreetatik bata herri-kaskoari zegokion (ibaitik elizaraino), beste bat errabal edota inguruko auzoei eta, azkenik, hirugarrena baserriei.

    Izendapenak

    San Migel egunean bertan, Elizako bezperak bukatu bezain pronto, alkatea, sindikoa eta errejidoreak bildu behar ziren udaletxean urteko izendapenak egiteko: lau diputatu eskribau, lau mendizain, ermiten maiordomoak, alguazila eta bi bula kobratzaile (bata kalean eta baserrietan).

    Izendapenak, ahal bazen, aho batez egiten ziren. Bestela, botazioz. Enpate kasuan, zozketaz.

    Alkateak (eta beste postu batzuk)

    Urtea Postua Izena
    1700 Alkatea Juan Andrés de Mendiola
    1706 Alkatea José de Lasalde
    1713 Alkatea Juan Sebastián de Isasi
    1740 Alkatea Ignacio de Sarasqueta
    1743 Alkatea José de Mendiola
    1745 Alkatea Juan Tomás de Solarte
    1745 Alkateordea Bartolomé de Beristain
    1745 Sindikoa Ventura de Armendia
    1745 Errejidorea Manuel de Mendiola
    1745 Errejidorea José de Arzamendi
    1746 Alkatea Juan Ignacio de Beiztegui
    1747 Alkatea Juan Tomás de Solarte
    1749 Alkatea Manuel de Mendiola
    1758 Alkatea José de Lasalde

    1746eko errolda eta hautesle-zentsoa

    1746 urtean udal kudeatzaileak hauek ziren: Juan Tomás de Solarte (alkatea), Bartolomé de Beristain (tenientea), Ventura de Armendia (sindiko-prokuradorea), Manuel de Mendiola (erregidorea) eta José de Arzamendi (erregidorea).

    Urte hartan Agustín de Azcarate eskribauak Soraluzeko errolda osatu zuen (gizon helduen errolda, hain zuzen). Bost taldetan bereizi zituen biztanleak: milarista kapare kaletarrak, baserriko milarista kapareak, kaletar kapare EZ milarista, baserritar kapare EZ milarista eta gainontzeko biztanleak.

    Mota Kaletarrak Baserrietakoak Guztira
    Milaristak 25 21 46 14%
    Ez milaristak 112 50 162 51%
    Kanpotarrak 111 111 35%
    Guztira 248 71 319 100%

    Errolda azterketa

    Errolda honetan badira hainbat puntu nabarmentzen direnak.

    Alde batetik, "kanpotarren" kopuru altua. Hau da, kapare ez zirenak edo, behintzat, Soraluzen bere kaparetasuna aitortua ez zutenak. 111 gizon dira, guztien %35a. Soraluze herri industriala izanik, eta XVIII mendea ekonomikoki oso oparoa izan zenez... etorkin asko etorri ziren. Gehienek, euskaldunak izatez, kaparetasuna frogatzeko aukera garbia zuten, baina prozesuak zekarren kostuak ez zuen merezi, milaristak ez baziren behintzat.

    Herriko biztanleen artean kaletarrak %77a da, oso kopuru altua inguruko herriekin alderatzen badugu. Honen atzean arrazoi bikoitza dago; alde batetik, Soraluzeko lurrak nekazaritzarako oso egokiak ez izatea, eta bestetik industriak betidanik izan duen indarra. Milaristen (etxejabeen) artean, berriz, banaketa askoz orekatuagoa dago: 25 eta 21.

    Kaletarren artean, eta kanpotarrak kontutan hartu barik, gehienak jende arrunta ziren, milaristak (etxejabeak) %20ra heltzen ez zirela. Gainontzekoek ez ziren etxe oso baten jabeak; hau da, errentan bizi ziren, edota etxe bateko etxebizitza batean. %80 hau, gehien bat, armagileak izango ziren. Baserritarrei erreparatzen badiegu, guztira 71 gizon agertzen dira (Soraluzeko baserri kopuruaren gertu), baina hoietatik bi herenak maizterrak ziren.

    Hautesle zentsoa

    Erroldan agertzen ez diren andreek, eta 30 urte beherako gizonek, ez zuten udalkideak izateko eskubiderik.

    Errolda honen arabera, 319 lagunetatik %35k (111) ez zuten udalkideak izateko eskubiderik, "kanpotarrak" zirelako (ez ziren kapareak).

    Beste %51k (162) ere ez zuten udalkideak izateko eskubiderik, milarista (etxejabeak) ez zirelako.

    Azken finean, hautatuak edota hautatzeko eskubideak zutenak 46 lagunek zuten (kapare milaristak), besterik ez: 25 kaletar eta baserrietako 21.

    Beraz, erregimen zaharreko "euskal foru demokrazia" hartan gizonen %14ak besterik ez zuten parte hartzeko eskubidea. 18-30 urte beherakoak eta emakumeak kontutan hartzen baditugu, udalkideak %5 inguruan egon zitekeen.

    Sistemaren ajeak eta bilakaera

    1499ko ordenantzek ezarritako sistema itxia bazen, 1695ko ordenantzek sistema irekiagoa ezarri zuten, itxuraz behintzat... baina aberatsentzat. Herriko %5 aberatsenak udala manejatzen zuen.

    Aberats hauek, milarista izanik, lurrari lotuak zeuden, etxe eta terrenoen jabeak ziren, eta honek kontraesan handiak sortzen zituen. Udalean ari zirenez jakien ardura zuten ("abastos": garia, okela, ardoa, arraina...), herrian nahikoa eta moduko prezioan egotea bere ardura zen. Eta uzta urriko urteetan, komenigarria zen bertako garia bertan saltzea eta kanpotik ekartzea, hau dena prezioak mantenduz.

    Bestaldetik, jabeak zirenez, errentak garitan eta okelatan kobratzen zuten. Eskasia zenean, herrian prezio merketan saldu beharrean nahiago zuten kanpora eramatea salneurri hobeak lortzearren. Milarista denek interes berberak zituztenek, udalak ez zien aurre egiten behar beste.

    Halaxe sortu ziren matxinadak[1], ez bakarrik Euskal Herrian, baizik eta beste leku askotan ere (gogoratu Madrilgo Eskilatxe matxinada).

    1766 urtean Carlos III erregeak auto acordado izenekoa atera zuen, udal batzarretan herri ordezkariak sartzeko (1766/05/05).

    Erreferentziak

    1. Euskal Herriko matxinadak. Wikipedia (euskaraz).