Ume jolasak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: Ume jolasak Joko zaharrak herri identitatearen eta oroimenaren zati garrantzitsua dira, normalki haurtzarotik helduarora garbien iristen diren oroitzapenak izanik, hortaz...)(r)en berrikusketa, ordua: 21:33, 8 apirila 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Ume jolasak Joko zaharrak herri identitatearen eta oroimenaren zati garrantzitsua dira, normalki haurtzarotik helduarora garbien iristen diren oroitzapenak izanik, hortaz duten garrantzia aintzat hartzekoa da. Atal honetan aurreko mendean herriko kaleetan ikusgarri zeuden jokoak azaltzen dira. Joko hauek kanpoan egiten ziren, baliabide material urriekin eta askotan kale eta enparantzen formak eta egiturak baliatzen ziren jokoaren ardatz bezala.Maria Trebolinaka edo Txokolate Lapurretan dira ingurunearen erabilpenean oinarritutako jokoen adibide garbia. Jolas hauetako asko trebetasun fisikoetan oinarritzen ziren eta hezkuntza fisikorako baliabide ezin bestekoa ziren. Urteetan zehar aldatzen joan dira aisialdirako ohiturak, gaur egun gehiago lotzen dira teknologia berriei eta digitalizazioari, ala ere, kalean joko asko ikus daitezke oraindik garai batekoen antzekoak.


    Orokorra

    Bat harrapatu: Pillas pillas, maria trebolinaka, plaza zaharreko zuhaitzen jolasa Denak harrapatu: Soldadito plantao, Txokolate lapurreta, Escondite Trebetasuna: Inkea, Eliz atariko tronpa jolasa Toki berezia behar zutenak: Maria trebolinaka, txokolate lapurreta eta plaza zaharreko zuhaitzena Eta gainera: Zotz egiteko kantak, betiko libre