Ume jolasak (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search

Jolas zaharrak (uma jolasak) oroimenaren eta herri identitatearen zati garrantzitsua dira, haurtzarotik helduarora garbien iristen diren oroitzapenak izanik.

Soraluzeko neska-mutilak ere jolasetan egin izan dute, askotan etxetik kanpo, material berezirik gabe edo oso material urrirekin (pilota bat, baloia, inkea, ziba, txapak...)

Gehienak oso jolas edo kirol ezagunak dira (pilota, foballa, panpinak, sukalketak, escondites...), baina badira jolas batzuk "soraluzetarrak" direla, izenarengatik edota arau bereziengatik, herriko hainbat tokietara egokituak (Maria trebolinaka, txokolate lapurretan...)


Zotz egiteko kantak

Gehiago jakiteko, sakatu hemen

Jolas askotako hasierako puntua, bertako paga aukeratzeko (inoiz bat baino gehiago).

Euskerazkoak edo erderazkoak, inoiz nahastutakoak ere: Bat eta bi, Martin bonbin, Harrapaketetan berriketan, Don don Belandron, Atxia motxia pelorin pan, Makarron makarron txipe, Don don kikilikon, Dona dona la coqueta...


Harrapaketak: bat harrapatu

Jolas mota honetan, paga bat dago, eta beste jolaskideen atzetik ibili behar da bat harrapatu arte[1]. Harrapatutakoa paga bihurtzen da, eta toki jakin bateraino joan beharko du jolasa berriro hasteko.

Bertsio sinpleena Pillas pillas da, baina badira antzeko jolasak, arauak esparru bati egokitzen zaiola: Maria trebolinaka Kalebarrenen, Zuhaitzen jolasa Plaza Zaharrean, barandillak edo eskudelak jolasa eliz atarian...


Harrapaketak: denak harrapatu

Jolas mota honetan paga batek edo gehiagok partaide guztiak harrapatu behar ditu; baina badago aukera harrapatutakoak askatzeko. Denak harrapatu era gero, paga berriekin jolasa hasten da berriro.

Aurreko jolasen moduan, jolas sinpleena soldadito plantao zen, baina bazen aldaera bat Plaza Barriaren ezaugarriak aprobetzatzen zituena: txokolate lapurretan.

Escondites jolasa ere tarte honetan sailkatu daiteke, baina inor harrapatzeko nahikoa da pagak ikustearekin, ez da ikutu behar.


Trebetasun jolasak

Kaleko jolasetan alde fisiko eta sikomotrizitatea orokorrean lantzen baziren ere, baziren jolas batzuk trebetasun berezia eskatzen zutena, tramankulu bat erabiltzekoa: inkea, txapak, tronpa edo ziba...


Bestelakoak

Baziren jolasak aurreko taldetan sartzen ez direnak, adibidez motxailadak edo gerrikoa.


Orokorra

Inoiz taldean inor gazteagoa agertzen bazen (zaindu beharreko anaia gazteago bat edo), paga izateko aukera guztik zituen, eta beste inor ez harrapatzeko ere.

Horregatik, eta gainontzekoek interesik ez galtzeko jolasean, gaztetxo hori betiko libre izendatzen zen; hau da, harrapatu eta gero ez zen paga izango.


Erreferentziak

  1. Ikutzearekin nahikoa izaten da