Zezena dator arkupetik (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Zezena dator arkupetik / Iriarena
    Egilea/k Herrikoia
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    Zezena dator arkupetik,
    sua dariola adarretik,
    jea,jea, Santana kaletik!
    Zezena dator arkupetik,
    sua dariola adarretik,
    jea,jea, Santana kaletik!
    La la la la...
    Jea jea zezenak dira,
    bel-beltzak dira,
    adar zorrotza,
    bustana motza.
    Arrapatzen bazaitu,
    arrapatzen bazaitu,
    jo ta bertan ilko zaitu!
    jo ta bertan ilko zaitu!


    Azalpenak

    Soraluzeko abestitzat hartu izan da beti. Izatez, garai batean sokamuturrak Kalebarren eta Santa Ana kaleak hartzen zituen, zezenak komentu ondoan gordetzen zirela. Hortik dator ...arkupetik... Santa Ana kaletik....

    Dena dela, Iriarena ere esaten zaio.

    1.925 urterako Jose Olaizola Gabarain (Hernani 1883 - Donostia 1969) maisuak egokituta zuen lehenengo eta bigarren txisturako. Urte hartan, Donostiako 2. Txistulari Lehiaketan[1] jo beharreko lana izan zen eta.

    1957 urtean partitura hau Txistulari aldizkarian[2] argitaratu zuten.


    Irudiak

    Handitzeko sakatu


    Erreferentziak

    1. Partitzelak
    2. 11. zenbakia (1957ko uztaila-iraila), 151-152 orrialdeak.