1950ko udalerriko mapa (eu)

    From Sorapedia
    Udalerriko mapa
    Egilea Baldomero de Blas
    Urtea 1950ko apirila
    Hiria Madril
    Tamaina 193 x 80 zm
    Udalerriko mapa (Soraluzeko Udala 1950).jpg


    Mapa zertan den

    Baldomero de Blas injeniari-geografoak Madrilen marraztu zuen mapa hau, 1950ko apirilean, Soraluzeko Udalaren aginduz segururena.

    Mapak udalerria nolakoa zen erakusten du, batez ere esparru urbanoa. Luzeran Igaraten hasi eta Salon-azpiraino hartzen du, denetara 1.700 bat metro, eta zabaleran 200-400 metro, ibaiaren bi aldeak harturik.

    Berez ez zen argitaratu, tipula-paperean[1] egindako mapa da eta. Kopiak banan banan ateratzen ziren, premia zenean.

    Mapak 1:1000 eskala erabiltzen du[2], eta sestra-kurbak[3] metrotik metrora marraztuta daude.


    Mapan agertzen eta falta direnak

    Mapa hau oso garrantzitsua da desarrollismoaren aurreko Soraluzeko urbanismoa nolakoa zen jakiteko.

    Orduko enpresa asko eta asko agertzen dira: Alberdi, Amuchastegui, Aranguren, Arizaga, Barrenechea, Gol, Lete, Oruesagasti, Sacia, Ucin… Gerora lantegi gehienak bota ziren.

    Gaur egun desagertu diren hainbat eraikin ere agertzen dira: Erregetxea, Fabrika zaharra, Santa Ana komentua, Gayarre zinema, Soraluce zinema, Zuzendariaren etxea, Malmero errota edo zentrala, zubi nagusi zaharra, aspaldiko zahar-etxea, Txurrukeneko bolbora-etxea, trenbidea eta geltokia, maristen ikastetxea...

    Eta 1950 urtetik aurrera egindako auzo eta etxebizitza berriak falta dira: 1950 hamarkadan Gabolats (iturri inguruan), Alejandro Calonge eta Serafin Achotegi, Sagar-erreka, Arraikua eta Loralde; 1960 hamarkadan Gabolats garaia, Ezozibidea eta Zeleta; 1970 hamarkadan Estaziño kalea, Errekalde bukaera, Gipuzkoa etorbidea eta Santa Ana komentuaren lurretan eraikitako etxeak.


    Bitxikeriak

    Mapan agertzen diren lursailak jabe-izenez identifikatuta daude.

    Grafia garaikoa da: Erregueche, Seleta...


    Erreferentziak

    Mapa ekartzeko biltegi digitalera joan.

    1. Tipula-papera edo papel cebolla. Paper erdi-gardena, argiaren bidez eta paper bereziak erabiliz kopiak ateratzea ahalbidetzen zuena.
    2. Hau da, mapako zentimetro batek lurreko hamar metro dira.
    3. Sestra-kurbak edo curvas de nivel. Altura bera duten puntuak lotzen dituzten lerroak.