Abadetxeko kapera (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Abadetxeko kapera
Abadetxea. Kapera.jpg
Estiloa
Mendea XX
Kokapena Kalebarren
Mota Arkitektura


Irudiak

(handiago ikusteko, sakatu gainean)


Kokapena

(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

Loading map...


Azalpena eta historia

Gaurdaino Soraluzeko Abadetxeak (Jauregi etxeak) bertako hainbat erakunde hartu ditu bere barnean; lehena, Sociedad de Amigos zeritzon erakundea izan zen; beheko solairua okupatzen 1859an hasi zen.

XX. mendeko bigarren erdialdean Idigoras jantzi denda egon zen bertan. Berau ezartzeko, jauregiko ataria mugitu zuten iparralderantz: beheko solairuko eskumako leihoa apurtu zuten ate berria ezartzeko, eta lehengo atetzarra itxi.

Idigoras denda ixterakoan, eta eguneroko mezetan jende gutxi beltzen zenez, parrokiak kapera bat antolatu zuen bertan.

Aldare gainean jartzeko sakristian gordetzen zen Igokunde Andramaria irudia ekarri zuten. Irudi hau Santa Maria la Real parrokiaren erretaula nagusian egon zen; XVII mendean erretaula erre zenean eliz atarian jarri zuten, ateburuan; eta XX mendean eliz ataria zahar berritzerakoan irudia ere zaharberritu zuten eta sakristian gorde.

Kapera hau, gaur egun, eguneroko mezak emateko erabiltzen da. Domeketakoak eliza nagusian ematen dira, eta hiletak ere bertan ospatzen dituzte.


Erreferentziak