Agiña baserria (eu)

    From Sorapedia
    Agiña / Agiña-Maltza / Aginaga
    Agiña baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Agiñaga
    Bailara Ezozia
    Altuera 160 m
    Hedadura 14 Ha
    Kaletik 3,7 km


    Bertako familia

    Ez da inor bizi


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2] [3]

    Izenak Agin tokia esan nahi du (Gipuzkoako armarrian agertzen den zuhaitza da agina). Maltzaga gainean izanagatik, Agiña-Maltza ere esaten zaio. Azpian daukan industrialdeari izena ematen zaio: Aginaga-Maltzaga industrialdea.

    Soraluzeko Aginaga abizenekoek armarrihau erabili zuten: lau koarteletan, 1. eta 4. beltza (sable), ate eta lehioak urdinak (azur) dituen zilarrezko gazteluarekin; 2. eta 3. urrezkoak, urrezko fruituak dituen zuhaitz berdearekin (sinople) eta basurde beltza (sable) enbor oinean.

    Soraluzeko baserri zaharrenetakoa, Erdi Aroan sortua. 1452. urtekoa da baserri honen gainean dagoen aipamenarik zaharrena, eta hurrengoa 1651. urtekoa, Francisco de Aguinagak Soraluze bertan kaparetasuna frogatu zuenekoa. Jabe moduan José de Arizaga y Corral agertzen zen, eta gero Domingo Aguirrebeña.

    1971 arte Agirrebeña familia bizi izan zen Agiña-Maltzan. Urte horretan bertan, beherago dagoen Gabilondo Hermanos enpresak (gerora Gerdau. Maltzagako lantegia) erosi zuen baserria, eta ordutik hondatzen joan da. Gaur egun lantegia hutsik dago, eta baserriak izena eman dio esparruari: Aginaga-Maltzaga industrialdea.

    Maltzaga-Gasteiz autopista azpi-azpitik pasatzen da.

    1997ko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten.


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (95. orrialdea)
    2. Caseríos de Guipuzcoa. (300. orrialdea)
    3. Soraluze. Monografía histórica. (242 orrialdea)