Aitxaitxa ta amama (eu)

    From Sorapedia
    Izenburua Aitxaitxa ta amama
    Egilea/k Herrikoia
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria Ignacia Múgica / Isabelita Artolazabal
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    Ignacia Múgica eta Jose María Astiazarán: aitxaitxa ta amama mendian
    Aitxaitxa ta amama
    juan ziran mendira
    aizkoria galduta
    hasarretu ziran / asarratu dira
    Aitxaitxak amamari
    kopetatik tira
    amamak aitxaitxari
    belarritxik / praketatik tira


    Azalpenak

    Haur kantu hau Soraluzen eta inguruko herrietan oso zabalduta zegoen, batez ere Deba arroaren erdi aldean eta ondoan dauden Durangaldeko herrietan. Herriaren arabera kantaren doinua eta letra zertxobait alda daiteke, baina bertsio denek inguru hauetako euskalkia erabiltzen dutenez, bertako kanta dela esan daiteke.

    Eibarko kantutegian ere jasotzen da. Eta Oskorrik ateratako Katuen testamentua[1] izeneko diskoan (1993) dator, Aitite ta amama izenarekin.

    Letrak, baserri inguruko egunerokotasunarekin lotura duen pasarte bat deskribatzen du; behin, aitxitxak eta amamak aizkora mendian galdu ondoren eduki zuten liskarrarena hain zuzen.

    Beste bertsio bat entzungai hemen.


    Erreferentziak

    1. Katuen testamentua. Oskorri. Elkar (1993)