Arraikua kalea (eu)

    Sorapediatik

    Kokapena

    Lehengo trenbide zaharraren ondoan, Estaziño kale hasieran.

    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Gerra ostean Soraluzek biztanle asko irabazi zuen, batez ere etorkinak. Hogei urtetan 3.000 bat biztanletik (1.940 urtea) 5.000 biztanle izatera (1.960 urtea) pasa zen.

    Giza presioa handia zenez, etxe asko egin behar izan ziren, batzuk modu ordenatuagoan (Txurruken auzunea, Calonge auzunea) eta beste batzuk hirigintza araudietatik kanpo.

    Azken kasuetako bat Arraikua izan daiteke. Berez, lehen bi etxeak Iriarteko bide ondoan egin ziren, ezkerreko aldean. Hirugarren etxe bat, txikiagoa, aurrerago egin zuten, trenbide tunelaren ondoan.

    Izena, segururena, azpian daukan Arregi jauregitik etorri zaio: Arregiakoa >> Arreikua >> Arraikua.

    Kaleak irisgarritasun arazo larriak zituen, ez Loralde auzuneak bezain gogorrak baina ia. Bi irisbide zituen; alde batetik Gabolatsetik Iriarteko bide malkartsua hartu behar zen, Gayarre zinema aurretik pasatzen zela; bigarrena trenbidetik (Goiko Gabolatsetik edo geltokitik tunela pasa eta atzera egin). Oinez joan behar zen, ez zegoen ibilgailuentzako biderik eta.

    1971 urtean trenbidea itxi zuten eta automobilentzat errepidea zabaldu; orduan errepidez kale punta bateraino joan zitekeen.

    XX mende bukaeran SACIA enpresa bota zutenean, tunela ere bota zuten eta errepidea zabaldu. Geratutako tokian parke modukoa egin zuten, eta atariei heltzeko (lehen solairuan beti) zubi-pasabide dotoreak. Nahiz eta kalea beti oinezkoentzat izan, irisgarritasun aldetik dena irabazi zuen.


    Etxeak eta atariak

    Lehen bi etxeak oso berdinak dira eta, diotenez, Soraluzen egin ziren harrizko[1] azken etxeak izan ziren.

    Iriarteko bidea baino pixkat beherago zeudela eta, atariak lehen solairuan egin zituzten, eta bidetik sartzeko zubitxoak zituzten.

    Hirugarren eta azken etxea txikiagoa da.


    Erreferentziak

    1. Harrizko etxea: kanpoko hormak, harrizkoak, etxeari eusten diotenean