Arregia jauregiko armarria (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Arregia jauregiko armarria
Arregia jauregia. Armarria (Pilar Rivera 1997).jpg
Estiloa Barrokoa
Mendea XVII
Kokapena Arregia jauregia
Mota Armarria


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Kokapena

(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

Loading map...


Azalpena eta historia

Iruretarren armarria da: urdina (azur), erdian zuhaitza, Nafarroako armak dituen eskututxoaz, eta gainean gurutze gorri (gules) lili loreduna, eta lehoia enborraren kontra; buelta osoa orlegia (sinople) eta bertan zakur dogoak eta zezenak.

Armarri hau dela eta, inoiz jauregi honi Irure Jauregia izen ezegokia eman zitzaion.

Armarriak mende batzuk aurrerago Nafarroako erregeari eskeinitako zezenketa islatzen du. Sancho de Irure, Don Celinos jaunaren semea zen, eta Celinos de Unzuetaren anaia. Don Celinos hau Antso Jakituna Nafarroako erregearen lehengusua omen zen, eta 1.165 urtean zezenketa egin zituzten Iruren bertan, erregearen bisita ospatzeko.

herrian badaude beste bi armarri Iruretarrenak: Irure Handikuan bat, eta Irure Hamenguan bestea.


Erreferentziak