Averigvaciones de las antigvedades de Cantabria (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Averigvuaciones de las antigvuedades de Cantabria
Averigvaciones de las antigvedades de Cantabria.jpg
Egilea Gabriel de Henao
Hizkuntza Gaztelaniaz
Urtea 1689
Argitaletxea Eugenio Antonio García
Hiria Salamanca


Izenburu osoa

Averiguaciones de las antigüedades de Cantabria, enderezadas principalmente a descubrir las de Guipúzcoa, Vizcaya y Alaba, provincias contenidas en ella, y a honor y gloria de S. Ignacio de Loyola, nacido en la primera; y originario de las otras dos, patriarca y fundador de la Compañía de Jesús.

Kantabriaren aintzinakoen bilaketak, bertako Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabarenak bilatzeko zuzenduak batez ere, eta Loiolako San Inazioren ohore eta loriaz, aurrekoan jaioa eta beste bietan jatorria zuena, patriarka eta Josuren Lagundiaren sortzailea.

Liburua zertan den

Hiru probintzien eta ingurukoen aipamen zaharrak biltzen duen liburua. Egilea Gabriel de Henao izan zen, Valladolid-ekoa eta josulaguna

Soraluzeri buruzkoak

(311. orrialdea)

Eta hau nahikoa ez balitz, errege kanpamentuan bertan agindua eman zuen Debako Mon-Realeko herri hesitua… Bertan ere pribilegioa eman zuen Soraluzeko hiribildua sortzeko, eta hiru urte geroago Heybar, Helgoybar, eta lau geroago Zumaiakoarentzat.


(345. orrialdea)

Greziatik etorritakoak Bizkaian edo Gipuzkoan bizitzen jarri ziren.
…Argayz-ekin batera (10), Ambrociatarrek sortutako Kantabriako Placenciaz Gipuzkoako Placencia ulertu behar bada; azken honek ez zuen biztanlerik mila hirurehun eta berrogeta hirugarren urtea arte, Algeziretako Don Alonso erregeak bertako setioan emandako pribilegioak erakusten duenez, Garibaik aipatzen duena (XI). Ezin da esan privilegio hau, eta Bizkaiko Placenciaren aldekoa, herriak birsortzeko zirenik.
Gipuzkoako Placenciari dagokionez, Garibaik egiatzat jotzen du Erregeak Plasencia izendatu zuela sortzen zuen herria; Bizkaikoari berriz, ezin esan hala izan zen edo Placenciako Portua izena aurretik zuen, Don Lope Diaz de Harok lehengo aldiz Herria sortu zuenetik; Extremadurako Plasenciaz badakigu ez zela pasa Argayz-ek asmatutakoa; hau da, behin Ambracia deseginda Gizpuzkoako Plasenciakoak bertara bueltatu ziren, amari laguntzeko seme onen gisa, denboraren indarrek haren memoria ez hiltzeko, eta Ambracia izena alboratuz, zaharra zelakoan, Gipuzkoako Placenciaren izenarekin birsortu zuten.


(382. orrialdea)

Soraluzeko tradizioak dioenez, Alonso Jauna Errege berak Juan Perez-en eta Gil Lopez-en anaia saritu zuela, herri inguruko oinordetza eta jabetza batzurekin, eta herri-barruko lursailekin, Algeziras-en borrokatan hain ondo aritzeagatik. Setio honetan, luzea eta neketsua, Gipuzkoarrak agertu ziren, Gipuzkoako Merino Nagusia Beltran Velez de Guevara jauna buruan zutela, Garibaik aipatzen duenez 14. liburuan, 19. atalean. Eta setioan bertan, mila hirurehun eta berrogetahiru urtean, lurrean zein itxasoan animoso borrokatu zutenez, pribilegioa eman zuen esker onez Herria eraikitzeko. Aipatutako zaldun sarituak Loiola Etxea sortu zuen, bere gurasoen Azpeitiako armez ornatua; eta gaur egun arma hauek Soraluzen eta Gipuzkoako beste lekutan gordetzen dira, eta nobleza dizdira osoz Loiola Etxearen jatorria aipatzen dute.


Araba eta Gipuzkoa Barduliaren zatiak izan ziren?
Arrasate izan zen Tricio Tuborico, Henrico (17) Coquo eta Don Sebaftian de (18) Covarrubias-en arabera, eta Gipuzkoako Soraluze Don Iosef (20) Pellizer-en arabera, eta probintzia bereko Errenteria Rufceli-ren arabera (30); baina Errenteriakoa motzagoa da Arrasatekoa edo Soraluzekoa baino, azken bietatik Deba ibaia pasa delako eta ez Errenteriatik. Eta Naxeratik ere pasatzen ez denez, ezta hemendik Arabarako bidetik, duda barik oker zebilen Andres (31) Poza idatzi zuenean: “Gai honetan adituenak esaten dute Tricio Tuborico-ri Naxera deritzola gaur egun, eta Ebro ibaiaren bestekaldean egon zela, Naxeratik Arabako Probintziarako bidean”. Aurretik esana zuen: “Naxera Hiriaren ondoan, Kantabroen leinuan, Autrigoi nazio arteko Hiria izan zen Tricio Metalo” eta berretsi zuen bestetan (32) idatzi zuena: “Nazio Autrogoiak eta Kantabria Ebro ibaiaren ertzetan, eskualdean Tricio Metalo Hiria zegoela, Naxera ondoan egon zena etab.” Hauetaz denetaz baliatu izan beharko zuen Metalo eta Tuborico desberdintzeko eta, elkarrekin oso urruti zeudenez, Tuborico-z beste modu batean hitz egiteko. Nebrixak (33) eta Venegas-ek (34) hanka sartze berbera egin zuten, Tuborico eta Naxera Hiria nahasten.


Erreferentziak

Averigvaciones de las antigvedades de Cantabria. Kataluñako liburutegia (Biblioteca de Catalunya)