Basques et Navarrais (eu)

    From Sorapedia
    Basques et Navarrais
    Basques et Navarrais. Azala.jpg
    Egilea Lucien-Louis Lande
    Hizkuntza Frantsesez
    Urtea 1878
    Argitaletxea Didier
    Hiria Paris


    Izenburu osoa

    Basques et Navarrais, souvenirs d'un voyage dans le nord de l'Espagne

    Euskaldunak eta Nafarrak, España iparraldetik egindako bidaiaren oroitzapenak


    Liburua zertan den

    España sakonera jo beharrean, Frantzia ondoko Euskal Herria ezagutarazi nahi du egileak, aldaketa garaietan.


    Soraluzeri buruzkoak

    (260. orrialdea)

    Eibartik aurrera, aurki heltzen gara Placencia-ra, beste industria-herri txikia, bere lantegi handiarengatik ezaguna gehien bat, inguruan landutako armak bertan ehunka langilek muntatzen eta osatzen dituztela, gobernuaren kontura.
    Lurra, oso malkartsua eta ez oso emankorra, nekazaritzari esker alaia eta berdea da; baina gure laborariak asko harrituko lirateke zeri esaten dioten hemen gari-lurra jakiterakoan.
    Imaginatu, arkaitzen ondoan lauki irregularra, eskua baino txikiagoa, harri sikuen horma batek inguratua; harri-ilarak luze-zabal jartzen dute berdin-berdin eta, euria denean, lurra eusteko balio dute; bertara heltzeko, eskuen eta belaunen laguntza behar da modu ausartan, eta uzta garaian, nekazariak, igitai kolpe bakoitzeko heldu-lekua bilatu behar du, alboko errekara erori nahi ez badu.
    Premia denean, Gipuzkoarrak esparrua sortuko du harri garbian; ume txikiek, egunean zehar, kamino nagusien hautsa edota erreka zulotan geratzen den lurrustela ihi-otarretan jasotzen dute: lur hau kontu handiz mendiko zulo txikienetara eramaten dute: ureztatzen dute, zapaltzen dute, harresi txikiak eraikitzen dute ondo gordetzeko, eta horrela bidearen bi aldeetan zintzilikako lorategiak agertzen dira, artaleak ere banan banan sartzen dituztela. Halakoa da Bergara arteko paisaia, bere izenak zazpi urteko gerra zibila bukatu zuen convenio-a gogoratzen digula.


    Erreferentziak

    Basques et Navarrais (1878) Lucien-Louis Lande. Parisko Liburutegi Nazionala (Bibliotheque Nationale de Paris)