Bi eta iru bider (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Izenburua Bi eta iru bider
Egilea/k Herrikoia
Hizkuntza Euskaraz
Iturria Policarpo Larrañaga
Partitura sakatu hemen
Entzuteko sakatu hemen


Letra

Bi eta iru bider Joxepek jotzen du. (bis)
Gizonak bentanara nekez irtetzen du. (bis)

Gizonak bentanatik dio erantzuten. (bis)
Gabaren ordu ontan zer darabiltzu emen?. (bis)

Donzella eder bat dakart nerekin aldian. (bis)
Semia dakarrela Jesus sabelian. (bis)

Semia ta donzella, nola da posible? (bis).
Enbustero andiok ortikan ken zaite (bis).

Animo ar ezazu, animo Joxepe. (bis)
Gaur gure Jesus onek jayo bear luke. (bis)

Onetan amabiak dirade etorri; (bis)
Argitara danian seme eder ori. (bis)


Azalpenak

Aita Donostiak (José Gonzalo Zulaica) 1922. urtean Cancionero Vasco argitaratu zuen, bertan Soraluze jasotako lau abesti zekarrela.

Abesti hau Policarpo Larrañaga (Don Poli) abadearengandik jaso zuen, 1917 urtean hain zuzen.

Beste abesti bat jaso zuen, Or goyan etxia, estrofa bakarra duena, eta Bi eta iru bider abestiaren musika bera daukana. Testuinguruaren arabera, abesti bera izan zitekeen, eta Or goyan etxia bestearen aurretik joango zen.


Erreferentziak