Bidegileak. Policarpo Larrañaga (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Bidegileak. Policarpo Larrañaga
Policarpo Larrañaga (1883-1956). Azala.jpg
Egilea Antton Narbaiza
Hizkuntza Euskaraz
Urtea 2001
Argitaletxea Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia
Hiria Gasteiz


Izenburu osoa

Bidegileak. Policarpo Larrañaga (1883-1956)


Liburua zertan den

Eusko Jaurlaritzak 1987an sortu zuen Bidegileak bilduma, euskararen alde aritutako norbanakoen, Euskal Herrikoen zein kanpokoen, bizitza eta lana jasotzeko.

Bildumak, bestalde, pertsona horientzako omenaldi bat izan nahi du, gaur egungo belaunaldiak eta etorkizunekoak horien lana ezagut dezaten.

Bildumaren atal hau Policarpo Larrañaga (Don Poli) soraluzetarrari eskaini zioten.

Liburuxkaren aurkibidea hauxe da:

  • Hiru ekimen nagusiak
    • Erlijio bizitza
    • Sindikalgintza eta justizia soziala
    • Euskaltzaletasuna
  • Don Poliren jardunbidea gizartean
    • Ideologiak eta sindikalgintza
    • ELAren sorrera eta egituraketa
    • Lehorreko zein itxasoko langileak
    • Langileriaren egoera zaila
    • Emakumearen betekizuna
  • Ekintzaile eragingorra
    • Errepublika
    • Eragile bikaina

Denetara, liburuxkaren 2.325 ale inprimatu zituzten.


Soraluzeri buruzkoak

Aipamen bakanak eta argazki zahar batzuk besterik ez dira liburuxkan agertzen.


Erreferentziak

Liburuxka ekartzeko Liburutegi digitalera joan.