Biscaia, Guipiscoa, Navarra & Asturias de Santillana (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Biscaia, Guipiscoa, Navarra & Asturias de Santillana
Egilea Henricus Hondius
Urtea 1628
Hiria Amsterdam
Tamaina 19.0 x 13.0 zm
Biscaia, Guipiscoa, Navarra & Asturias de Santillana (Henricus Hondius 1628).jpg


Mapa zertan den

Henricus Hondius herbeheretarra (1597-1651) Jodocus Hondius inprimatzaile eta grabatzailearen bigarren semea izan zen. Aita hiltzerakoan, honek erositako Gerard Mercator famatuaren plantxak hartu zituen, eta negozioak hasi zituen.

1628 urtean Mercator-ren mundu atlasaren beste argitalpena egin zuen, eta 159 laminan Soraluze agertzen da, Biscaia, Guipiscoa, Navarra & Asturias de Santillana izenekoa. Lamina margotuta dago.


Soraluzeri buruzkoak

Soraluze ez da nabarmentzen beste herrien artean.


Bitxikeriak

Nafarroak Bidasoaldea osoa hartzeaz gain (Irun eta Hondarribia) Alfaro ingurua ere hartzen du.

Gaztela moduan agertzen dira Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Kantabria eta Santillanako Asturias, Errioxa...


Erreferentziak