Biscaia et Gvipvscoa Cantabriae veteris pars (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Biscaia et Gvipvscoa Cantabriae veteris pars
Egilea Willem Janzsoon Blaeu
(Johannes Janssonius)
Urtea 1634
Hiria Amsterdam
Tamaina 48.0 x 55.7 zm
Biscaia et Gvipvscoa Cantabriae veteris pars (Johannes Janssonius 1642).jpg


Mapa zertan den

Willem Janszoon Blaeu (Johannes Janssonius deituta ere) herbeheretarrak Atlas Novus izeneko atlasa argitaratu zuen Amsterdamen, 1634 urtean.

Bertan lamina hau dago, Biscaia et Gvipvscoa Cantabriae veteris pars izenekoa (Bizkaia eta Gipuzkoa Kantabriako alde zaharrak). Lamina eskuz margotuta dago.


Soraluzeri buruzkoak

Bertan Plasencia agertzen da oso nabarmen, maparen erdi-erdian; izena letra handiz idatzita dago, eta ikurra ere handiagoa eta osoagoa du. Beste zazpi herri besterik ez dira modu horretan agertzen: lau Bizkaian (Bilbao, Vitoria, Laredo eta S. Andero.), bi Nafarroan (Iogronno eta Calahorra) eta zazpigarrena Galian (Baiona).


Bitxikeriak

Maparen arabera, Bizkaia denak Gipuzkoa, Araba, Kantabria eta Burgos iparraldea hartzen zituen bere baitan. Nafarroa gaur egunekoa baina handiagoa agertzen da: alde batetik Bidasoaren bi aldeak hartzen ditu: Hondarribia, Irun, Hendaia, Arabako Sonsierran ere sartzen da Guardiaraino, eta Ebro ibaiaren bestealdea ere beretzat hartzen du.

Garai hartan Errobi ibaia ez zen Baiona parean itsasoratzen, 20 bat kilometro gorago baizik, gaur eguneko Vieux Boucau parean (hau da, Bokale Zaharra euskaraz).

1672 urtean mapa berrargitaratu zuten, lurraldean bereizten: Alava eta Rioja agertzen dira. Nafarroako mugak ere egokitu zituzten, nahiz eta Ebro ibaiaren bestekaldean oso txukun ez ibili. Azkenik, izenburua osatu zuten: Biscaia Alava et Gvipvscoa Cantabriae veteris pars.

Biscaia Alava et Gvipvscoa Cantabriae veteris pars (Johannes Janssonius 1672)


Erreferentziak