Bozkoitxi baserria (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Bozkoitxi
Bozkoitxi baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
Izen formala Bagozkoitia
Bailara San Andres
Altuera 175 m
Hedadura 10 Ha
Kaletik 0,85 km


Bertako familia

Ariznabarreta-Atxatarrak


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Kokapena

(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

Loading map...


Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

Izenak pagadiaren goi aldea esan nahi du.

Plazentziako abizen zaharra da Bazkogoitia. XVI mende bukaeran eta XVII mende hasieran baziren abizen honetako arkabuz egileak, Juan de Bagozcoitia kasu. Gaur egunean galduta dago edo erabiliaren ebiliaz aldatuta.

XVIII mende hasieran baserria Josefa de Eguizábal anderearena zen.

1728. urtean Soraluzeko Udalak Manuel de Mendiola sindiko prokuradorea ahalbidetu zuen 850 dukateko auzia hasteko. Berme gisa, 25 jauntxok (eta gainontzeko biztanleek) beren ondasunak bahian eman zituzten; tartean Joseph Juachin de Saloguen zen, bere etxea eta Ganbosagarreta, Bazeogoitia eta Quirueta baserriak hipotekatu zituela[3].

Gaur eguneko jabeek 1920. urtean erosi zuten baserria, 22.500 pezetaren truke. Hamar bat urte geroago erre egin zen eta baserria berria egin behar zuten. 1992an laga zioten esnea eta barazkiak saltzeari.


Erreferentziak

  1. Soraluzeko baserriak. (22. orrialdea)
  2. Soraluze. Monografía histórica. (243 orrialdea)
  3. (Soraluzeko Udal Artxibategia. Eskritura Publikoen Erregistroa 1728/10/25).