Cartografía antigua en Simancas (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Cartografía antigua en el
Archivo General de Simancas
Cartografía antigua en Simancas. Azala.jpg
Egilea INGEBA
Hizkuntza Gaztelaniaz
Urtea 2000
Argitaletxea www.ingeba.org
Hiria Donostia


Izenburu osoa

Cartografía antigua en el Archivo General de Simancas

Simancas-eko Artxibategi Orokorreko kartografia zaharra


Liburua zertan den

Andres Urdaneta Euskal Geografi Elkargoa (INGEBA) irabazi asmorik gabeko kultur eta ikerketa elkartea da, 1977 urtean sortua. Hiru helburu ditu: geografiaren aurrerapen zientifikoa eta teknikoa bultzatzea, geografiaren eta kideko gaien zabalkundea sustatzea eta, azkenik, geografia esparruan diharduten profesionalen eta ikertzaileen arteko batasuna sustatzea.

Lan askoren artean, Gipuzkoako kartografia zaharra ikertu zuten, batez ere Simancas-eko Artxibategi Orokorraren Mapa, Plano eta Marrazkiaren Sailan, ale zaharrenak bertan daudelako.

Ikerketaren emaitzak web orri batean bildu dute[1].


Soraluzeri buruzkoak

Lan honek Soraluzeri buruzko hiru atal ditu:

  • Sarrera moduko bat, Soraluzeko armagintzari buruzkoa, dokumentu zaharrak kontestuan jartzeko.
  • Planos ichonographios y ortographios d(e) la casa y almacenes que S(u) M(ajestad) tiene en sus R[eale]S Fab[rica]S d[e] armas d[e] fuego en Plazenzia de Guipuscoa. Iñigo de Espada. 1751 urtea. Erregetxe zaharraren planoak.
  • Explicación del Plano en bosquejo de los nuebos almazenes de S[u] M[ajestad] para custodia de las Armas de fuego y otras que se trabajan en la Real Fábrica de la Villa de Plasencia, Probincia de Guipúzcoa. Miguel Antonio de Jauregui. 1785 urtea. Bigarren erregetxea, egin ez zena.

Soraluzeri dagokion zatia irakurtzeko sakatu hemen.


Erreferentziak