Compendio historial de Guipuzcoa (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Compendio historial de Guipuzcoa
Compendio historial de Guipuzcoa. Azala.jpg
Egilea Lope Martínez de Isasti
Hizkuntza Gaztelaniaz
Urtea 1625 / 1850
Argitaletxea Ignacio Ramón Baroja
Hiria Donostia


Izenburu osoa

Compendio historial de la provincia de Guipuzcoa

Gipuzkoako probintziaren historia-bilduma


Liburua zertan den

1781 urtean Gipuzkoako Probintziak eskuizkribu bat erosi zuen, 1625 urtean idatzitako Compendio historial de la provincia de Guipuzcoa hain zuzen.

Handik 70 urteetara inprimatzeko agindu zuen, Donostiko Ignacio Ramón Baroja-ren inprimategian.


Soraluzeri buruzkoak

(101 orrialdea)

X atala. Gipuzkoa probintziako oinetxe eta abizen-etxeez (A dutenak armeroak dira)
Soraluze. Hiribildua
45. lturbe etxea A, Irure A, Iraola A, Mandiolaetxea A, Armendia A, Atseginolatza A, Iturriaga A, Aldasoro A, Txurruka A, Salogoen A, Larriategi A, Arteaga A, Iribe A, Agirre A, Aritzaga A, Aginaga, Loiolaetxea A, Sagarraga, Zabala, Zabaleta, Uribarri, Izagirre goikoa A.


(220 orrialdea)

XX atala. Gipuzkoako deboziozko Eliza eta ermitez
17. Oceitiko Andra Maria Soraluzeko udalerrian, bere kofradiaz.
64. Magdalena Soraluzeko hiribildu barruan; eta kanpoan Gurutze Santua, San Andres, San Esteban, San Emeterio eta Zeledonio, deboziozko ermitak. Oceitiko Andramaria atal honetan agertzen da, 17 zenbakiaz.


(334 orrialdea)

VI atala. Katedratiko eta kolegial nagusiena, gipuzkoarrak
29. m. Armendia doktorea, Oñatiko ikastetxe nagusiaren kolegial eta errektorea. Soraluzetarra.
30. m. Espilla doktorea, teologiari buruzko hainbat azalpen idatzi zuena, kolegiala ere eta soraluzetarra.


(341 orrialdea)

VII atala. Gipuzkoan izan diren eta diren abade ospetsuenez
46. Iraola doktorea, Soraluze hiribilduko abadea, teologo handia.


(357 orrialdea)

VIII atala. Praile eta lekaide agurgarriez, gipuzkoarrak
63. Esteban de Zuraire aita (‘bizkaitarra’ deitua) Josuren Lagundikoa, soraluzetarra, 1570.eko uztailak 15ean Ignacio de Acevedo eta beste berrogei lagunekin Brasilera zihoala, Ebangelioa predikatzeko betebeharrez, martirioa pairatu zuen itsasoan: herejeekin topo egin zutenean azken hauek sastatu zituzten josulagun eta papista zirelako, eta itsasora bota zituzten gure fede Santuaren gorrotoagatik, eta halaxe aipatzen dute Cevallos-ek, eta Luis de Guzman aitak, eta Nicolas Orlandino aitak, historialaria azken hau.


(610 orrialdea)

XXVIII atala. Soraluze hiribilduaz eta bertan den arma lantegiaz
  1. Garai batean hiribildu hau Soraluze eta Erlaibia eremua deitua izan zen. Ehun eta berrogetamar auzotar ditu, eta armatzat gaztelua. Alonso Jauna Erregeak agindu zuen jendeztatu zuen, 1343 urtean [Algeciraseko Errealean urriak 15ean emandako probilegioz, Garibaik 14 liburuan 19 atalean aipatzen duenez, esanaz Erregeak Logroñoko fueroa eman ziola. – Floranes]. Eliza parrokiala Jasokunde Andra Mariaren izenean dago, errenta oso oneko bikario batek eta sei onuradunek artatua, bikarioak bostehun dukat kobratzen duela eta onuradunek hirureun eta berrogetamarna. Elizaren patroia Erregea da, eta bere mesedez Ciudad Real-eko Dukea Aramaiona Kondea. Lekaime agustindarren komentua dago, Calahorrako apezpikuari lotuak, patroia Juan Ibañez de Ormastegui dutela. Lehen liburuan hiribildu barruko zein kanpoko ermitak aipatu dira (1), eta oinetxeak ere (2).
  2. Hiribildu honetan dagoen arma lantegia, Erregearen aginduz arkabuz zein moskete egiten dituena, bigarren liburuan azaldu da (3)
  3. m. Bertakoa izan zen Andres Ibañez de Iru¬re doktorea, Carlos Bosgarrenaren proto-medikoa, bosgarren liburuan aipatuko dena (4).
  4. m. Juan Zuri de Irure, Erregearen kapitain arrunta.
  5. m. Domingo de Ondarza, Erregearen kapitain arrunta ere.
  6. Hiribildu honen abade edo bikarioak oso jakintsu eta ospetsuak izan dira: Ayzaga doktorea eta gaur eguneko Iraola doktorea hirugarren liburuan izendatu dira (3).
  7. Espila doktorea, hiribildu honen onuraduna, teologo handia da eta Compendio de conclusiones teólógicas (Teologia ondorioen bilduma) izeneko liburua idatzi du.


Erreferentziak