Curiosidades históricas de nuestra villa (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Curiosidades históricas de nuestra villa
    Egilea/k Jai Batzordea
    Aldizkaria Fiestas patronales
    Data 1969
    Orriak
    Hizkuntza gaztelaniaz
    Irakurtzeko sakatu hemen


    Laburpena

    Artikuluak Udalaren hainbat erabaki "historiko" jasotzen ditu, denak 1848 eta 1855. urte artekoak:

    • 1848/08/27. Abuztuko 15 eta 16an zezenketak izan zirela jasotzen da.
    • 1850/04/28. Herria argitzeko bost farola jarri zituztela, eta Azcarate anaiei eman zien farolak piztu, amatatu eta garbitzeko lana.
    • 1852/01/04. Ezoziako plaza (behekoa) zabaltzeko erabakia. Udaletxean Plaza Barrirako balkoia egiteko erabakia.
    • 1851/06/11. José Ramón de Abaitua eskoriatzarrari kanpandorrean erlojua jartzeko eskatu zioten.
    • 1852/06/24. Ezoziako plaza ondo bukatu zutenez, ordainketa onartu zen.
    • 1853/04/10. José Ramón de Abaituak kanpandorreko erlojua jarri zuenez, lehen ordainketa egiteko erabakia.
    • 1853/11/08. Armagileak lan barik zeudenez, gremioek udalari laguntza eskatu zioten. Jose Ignacio de Ibarra eta Baltasar de Ibarra izendatu ziren gremioekin batera aritzeko.
    • 1853/11/16. Ambrosio Maria de Aldasoro, Juan Antonio de Etzaurdi eta Manuel Guillermo Rodríguez jaunek bere lanen hustuketa egin zuten. Erret Lantegiaren zuzendaritzarekin hitz egin eta gero, lan banaketak sistema zaharraren arabera egitea lortu zuten, soraluzetarren mesedetan.
    • 1853/12/27. Udan harriak Txurruka bailara gogor kaltetu zuen, eta Aldundiak 1.500 erreal bidali zituen laguntzeko. Banaketa egin zen.
    • 1855/03/01. Udalaren aginduz, alkateak bat egin behar zuen Eibar eta Ermuakoekin, Trubiatik kainoiak ekartzeko agindua ezerezteko.


    Erreferentziak