Debarroko oasi liberala (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.

Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!


Debarroko oasi liberala
Debarroko oasi liberala. Azala.jpg
Egilea Gotzon Iparragirre Burgoa
Hizkuntza Euskaraz
Urtea 2008
Argitaletxea Udako Euskal Unibertsitatea
Hiria Eibar


Izenburu osoa

Debarroko oasi liberala. Aitzindarien bila. Eibar, 1766-1876


Liburua zertan den

Liburuak Antzinako Erregimenaren krisia aztertzen du, Eibarko udalerria eremu geografiko legez eta 1766ko matxinada abiapuntu kronologikotzat hartuta. Ikerlanaren ardatza Eibar da, inguruko udalerriekin alderatuz, prozesu honetan zehar, une jakin batean, bertako biztanle gehienek liberalismoaren aldeko hautu estrategikoa egin zutelako. Zer zela eta?

Krisialdiaren hasieran, 1794an, Dios, Patria, Rey lemapean, eibartarrek beraien kabuz antolatu zuten herriaren defentsa, eta mendeku legez, Konbentzioaren gudarosteek erre egin zuten. Tradizioarekiko atxikimendu itsu hau harrigarria egiten da Eibar bere liberalismoagatik izan baitzen ezaguna XIX. Mendean zehar, ez bere tradizionalismoarengatik. Noiz, zergatik, nola eta zeintzuen bidez eman zen tradizioarekiko haustura?

Mikrohistoriak erantzun batzuk eskaintzen ditu, betiere mugatuak, partzialak. Ikerketaren eskala txikitzeari esker, orain arte atzeman gabeko testigantzak, aldendutako agiriak, aipatu gabeko iturriak erabili dira, liberalismoak Eibarren izan zuen bilakaera hobeto ulertzen laguntzen dutenak, eta era berean zalantza eta galdera berriak sorrarazten dituztenak. Lanean zehar datu pila biltzen bada ere, konklusioak interpretazio berriei irekita gelditzen dira, eta ikerketa berrien abiapuntu legez, 1756-1876 bitartean bizi ziren 2.213 pertsonaiak osatutako datu-basea geratu da, bakoitzari buruzko hainbat informazioarekin (politikoak, ekonomikoak, militarrak, pertsonalak...).


Fernando VII erregea (Vicente López)

Soraluzeri buruzkoak

Eibarko Ibarzabal familiak Fernando VII.arekin mantentzen zuen harreman bereziaren funtsa azaltzeko, argigarriak ditugu benetan José Joaquín Agirre eibartarrak eginiko bertso bitxiak. 1829 urteko Kataluinako matxinada zela-eta, errege-familiak penintsulako iparraldean zehar eginiko biran euskal lurraldeak bisitatu zituen, eta bere ibilbidean Soraluze aukeratutako herrietako bat izan genuen.

Agirrek, euskara eta gaztelania tartekatuz, errege-familiak euskal lurraldeetan jaso zuen ongi etorria deskribatzen du zortziko txikian landutako 48 bertsotan, herri armaginetan izan zuen harrerari tratamendu berezia eskainiz.

Soraluzen ekainak 13an egon ziren, bertan lo egin zutela. Behintzat, Soraluzeko bertsoen ondoren Eibarkoak datoz, modu honetan: A catorce de junio/ Eibarco sarreran/ con bailarines de espadas/ recibitu ciran. Hara zer zioten Soraluzeri buruzko laurek:

21
Llegados a a la fabrica
Placenciacora
recibieron amorosos
beren nagusia
el Director y la Villa
eta Cabildoak
todos cantando vivas
andre eta umiac.
22
Los Armeros de ella
gucisco listoac
cada gremio sus banderas
ceuzcan formatubac
Todos hicieron alli
aleguiñ guciak
en obsequiar los Soberanos
gucien Jabiac.
23
Después de agasajarlos
al zuen guciak
pasaron a la Real Casa
beren Magestadeac
Se hicieron bien cargo
bertan trabajatcen
y por examinadores
armas revizatzen.
24
Recibio en omenage
pistola eder bi
por sus Maestros y Eibar
eguiñac poliqui.
Gustosos su coste hicieron
fabricante guciac
su Magestad tendra presente
beren miseriac.

Gaceta de Madrid aldizkari ofizialean ere jasotzen da bisita hau, baina modu desberdinean[1]:

Madril, ekainak 18
Hilabete honetako 14ko goizeko 6etan Erregeak Bergaratik irten ziren, eta 12tan iritsi ziren Durangora. Soraluzetik eta Eibartik igarotzean, arma-fabrikak bisitatzea erabaki zuten.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Erret Pertsonak hartu eta laguntzeko izendatua, Erregei agur esaterakoan bere probintzia eta Bizkaiko Jaurerriaren arteko mugan honako azalpena jarri zuen Gure Jaunaren eskutan...


Erreferentziak

  1. Gaceta de Madrid 74 zbk. 294. eta 295. orrialdeak.