Descripción de España. Guipúzcoa (eu)

    Sorapediatik
    Descripción de España. Guipúzcoa
    Descripción de España. Guipúzcoa. Azala.jpg
    Egilea Valentín Picatoste
    Hizkuntza Gazteleraz
    Urtea 1891
    Argitaletxea Librería de la Viuda de Hernando
    Hiria Madril


    Izenburu osoa

    Descripción e historia política, eclesiástica y monumental de España para uso de la juventud. Provincia de Guipúzcoa

    Espainiaren deskribapena eta historia politikoa, eklesiastikoa zein monumentala, gaztediak erabiltzeko. Gipuzkoako probintzia


    Liburua zertan den

    Liburu hau bilduma baten atala da, Gipuzkoari dagokiona.

    Hiru ataletan dago antolatuta: azalpen orokorra (probintzia bera eta orduko lau barrutiak), historia eta monumentuak. Gainera, gipuzkoar ospetsuen zerrenda dakar.


    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluze hitzaurrean agertzen da, ironiaz betetako paragrafoan:

    Bergarako barrutiko gainerako herri nabarmenak Deba ibaiaren ur-lasterra jarraituz aurki ditzakegu; lehenik eta behin Soraluze agertzen da, Alfontso XI.ak sortua. Armagintza oso indartsu zegoen mende honen hasieran; baina Independentziaren Gerrak lehen eta gerra zibilek ondoren, heriotz-kolpea eman zioten Errege Arma Fabrikari, eta tiro azkarreko kanoien lantegia dauka gaur egun.


    Erreferentziak